2009/11/30

euskararen eguna

Santorala ederto ikasita dugu hainbat herritako jaiei esker. Martxoaren 19an San Jose, uztailaren 25ean Santiago, abenduaren 21ean San Tomas… Gure burua ere jai edo aldarrikapen egun askotako protagonista bihurtu dugu: martxoaren 8an emakume langilearen eguna, maiatzaren 1ean langile guztion eguna…

Baina, ba al dakizue euskaldunon eguna noiz ospatzen den? Ezetz?Bada, gorde data hau zeure burmuineko egutegi horretan:abenduaren 3a

bai, aste honetako osteguna!eta zuk oraindik planik egin barik?

Hemen duzu Bilboko alde zaharrean antolatu dugun jai mundiala gure hizkuntza eta gure hizkuntzaren maitale guztien omenean.Zazpi kaleak euskaraz jantziko ditugu!



2009/11/17

bertsolari txapeleketa nagusia



Hemen da Bertsolari Txapelketa Nagusia! Lau urtez izan gara bertsozaleok ekitaldi honen zain, eta, jada, hilabetea baino gutxiago falta dugu honen finala ikusi ahal izateko.

Milaka lagun batzen dituen ekitaldi ikusgarri honek gero eta arrakasta handiagoa du euskaltzaleon artean. Goiz eta arratsaldez giro euskaldun aparta eta txapelketa bateko tentsioak nagusi, bertsolaritzaz gozatzeko aukera paregabea dugu hauxe.

Animatuko zara jai honetan parte hartzen?

Abenduaren 13an, goizeko 10:00etan BEC-eko atean geratu gara berbalagunok

BEC-en bertan bazkaltzeko aukera duzu gehiago ordainduz gero, baina berbalagunak eskaintzen dizun plana bestelakoa da: Bakoitzak “taperra”, bokata, ardoa, sagardoa, txanpana edota txerri txuleta ekarri hango gela batean elkarrekin bazkaltzeko. Musika tresnarik baldin badakizu jotzen ekar ezazu eta kalejira galantak antolatuko ditugu!

Sarrera (26€) erosteko informazio gehiago hemen. Arazorik izanez gero jarri kontaktuan gurekin hemen eta guk lortuko dizugu.

Egin zeure apustua! Ezetz klasifikazio osoa asmatu!


2009/11/16

berria %50 merkeago berbalagunentzat


AEK-k eta Berriak sinatutako akordioari esker, berbalagunok %50 merkeago izango dugu asteburuetako berria egunkaria. Horretarako zure datuak jasoko ditugu hemen eta, laster barru, astebururo, zuk aukeratzen duzun kioskoan jasoko duzu osorik euskaraz idatzita dagoen egunkaria. Zure datuak sartzean ez ahaztu Bilboko berbalaguna zarela aipatzea.

Eguneko berriak euskaraz irakurri! izan zaitez berriaren harpidedun!



2009/11/11

berbalagunon aurkezpena

Azaroaren 5ean Bilboko hainbat auzotako berbalagunen aurkezpena egin genuen. Goizeko 11etan John Jauregian (La Bolsan) batu eta bertan egitasmoari buruzko informazioa helarazi genion azaldutako jendeari. Arratsaldeko 19:00etan ere horixe bera egin genuen, baina gure ikasturteari behar bezalako hasiera emanez: Pantxika Lamourrek antzerki barregarri eta oso entretenigarria eskaini zigun. Eta, ondoren, 2009ko Aste Nagusiko txupinerak, Sonia Polok Berbalagunon txupina bota zuen.

Bukatzeko, askorentzat urte honetako lehenengo turroi dastatzea izango zenari ekin genion. Ez du inork pentsatuko berbalagunok ez dakigula orduak aprobetxatzen, ez gero!Orduz ordu Bilbo euskalduntzen!

Zeuk ere, emaiozu ordu bat euskarari!