Begira, begira!Irudi honetan sakatuz gero, gure berbalagun “martxosoenak” ikusiko dituzue. Ezin ukatu gure gaztetxuek badauzkatela dibertitzeko ideia paregabeak:
Hau Pittu Hau konpartsaren kohete galanta egiten lagundu zuten Inauterietan atera ahal izateko. Hori, bai!Azaldu behar diguzue nora bidali zenuten!Eta, are garrantzitsuagoa! Nor bidali zenuten barruan!
Sukaldaritzan ere trebatu izan dira, eta sekulako pizza eta pastel gozoak prestatu omen dituzte. Hurrengoan utzi zatitxo bat guretzat! Edo pasatu errezeta guk egin ahal izateko!
Ederki gazteak! Segi horrela! Ez dezatela esan aurtengoa bezalako negu gorrietan ezin dela ezer egin!
Bizkaiko ikastolen jai arrakastatsuaren eguna. Eguzki begire ikastolaren eguna. Galdakaoko euskaltzaleen eguna. Euskaltzale guztien eguna.Euskararen eguna...
horixe ba!
IBILALDIA 2009!
Zeeeeeer?
Ez duzula entzun oraindik aurtengo abestia?
Ez duzula oraindik ikusi zelako arropa polita atera duten?
EZ DAKIZULA JOANGO ZAREN?
Ez dago aitzakiarik! Hemen dituzu Ibilaldiaren web orri ofizila eta egitarauaren link-ak. Azter itzazu ondo, ez duzu zalantzarik izango! Gerizpetik eguzki begire!
Aurten Udako Euskal Unibertsitateak 38 ikastaro ezberdin eskainiko ditu Eibar, Baiona eta Iruñeko egoitzetan. Euskara praktikatzeko aukera paregabea da hau, izan ere ikasleen eta irakasleen artean herrialde guztietako jendea elkartzen da, horietako batzuk euskaldun zaharrak besteak berri-berriak. Gainera euskarazko klaseak jarraitzea ez da hain zaila, terminologia akademikoa nahiko antzerakoa da hizkuntza guztietan.
Aurten gainera euskararen praktikantea bazara, hau da berbalagun edo mintzalagun egitasmoetako partaidea bazara, matrikulan %50eko deskontua izango duzu.
Deskontua izateko zer egin behar da? Oso erraza, matrikula egin aurretik bidali guri mezu bat esanez nongo egitasmoan zabiltzan eta guk baieztatu ostean matrikula egin. Mezua helbide honetara bidali: praktikatu@aek.org zure izen-abizenak eta parte hartzen duzun herriaren izena aipatuz.