2009/12/16

egunkaria libre!

Injustiziaren biktimak ditugu Madrilen egun hauetan deklaratzen ari diren Egunkariako bost lagun: Jose Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga.

2003an euskara hutsean zegoen egunkari bakarra itxi eta bere arduradunak torturapean izan zituen Guardia Zibilak.

Europako eta Ameriketako abokatu eta jurista adituen txosten batek Egunkaria itxi izana Espainiako Konstituzioa eta Europako Giza Eskubideak urratzen dituen neurria izan zela zioen.Hala ere, 6 urteren ostean, eta epaiketa honetako fiskalak inolako probarik ez duen bitartean, terroristatzat hartu behar omen da euskara eta adierazpen askatasuna delitu bihurtu dituen komunikabide hau.

Adierazpen askatasuna eta euskararen alde, EGUNKARIA LIBRE!

Larunbat honetan, 17:00etan Aita Donostia plazan hasita (Bilbon), Egunkariari elkartasuna adierazteko manifestazioa.

2009/11/30

euskararen eguna

Santorala ederto ikasita dugu hainbat herritako jaiei esker. Martxoaren 19an San Jose, uztailaren 25ean Santiago, abenduaren 21ean San Tomas… Gure burua ere jai edo aldarrikapen egun askotako protagonista bihurtu dugu: martxoaren 8an emakume langilearen eguna, maiatzaren 1ean langile guztion eguna…

Baina, ba al dakizue euskaldunon eguna noiz ospatzen den? Ezetz?Bada, gorde data hau zeure burmuineko egutegi horretan:abenduaren 3a

bai, aste honetako osteguna!eta zuk oraindik planik egin barik?

Hemen duzu Bilboko alde zaharrean antolatu dugun jai mundiala gure hizkuntza eta gure hizkuntzaren maitale guztien omenean.Zazpi kaleak euskaraz jantziko ditugu!



2009/11/17

bertsolari txapeleketa nagusia



Hemen da Bertsolari Txapelketa Nagusia! Lau urtez izan gara bertsozaleok ekitaldi honen zain, eta, jada, hilabetea baino gutxiago falta dugu honen finala ikusi ahal izateko.

Milaka lagun batzen dituen ekitaldi ikusgarri honek gero eta arrakasta handiagoa du euskaltzaleon artean. Goiz eta arratsaldez giro euskaldun aparta eta txapelketa bateko tentsioak nagusi, bertsolaritzaz gozatzeko aukera paregabea dugu hauxe.

Animatuko zara jai honetan parte hartzen?

Abenduaren 13an, goizeko 10:00etan BEC-eko atean geratu gara berbalagunok

BEC-en bertan bazkaltzeko aukera duzu gehiago ordainduz gero, baina berbalagunak eskaintzen dizun plana bestelakoa da: Bakoitzak “taperra”, bokata, ardoa, sagardoa, txanpana edota txerri txuleta ekarri hango gela batean elkarrekin bazkaltzeko. Musika tresnarik baldin badakizu jotzen ekar ezazu eta kalejira galantak antolatuko ditugu!

Sarrera (26€) erosteko informazio gehiago hemen. Arazorik izanez gero jarri kontaktuan gurekin hemen eta guk lortuko dizugu.

Egin zeure apustua! Ezetz klasifikazio osoa asmatu!


2009/11/16

berria %50 merkeago berbalagunentzat


AEK-k eta Berriak sinatutako akordioari esker, berbalagunok %50 merkeago izango dugu asteburuetako berria egunkaria. Horretarako zure datuak jasoko ditugu hemen eta, laster barru, astebururo, zuk aukeratzen duzun kioskoan jasoko duzu osorik euskaraz idatzita dagoen egunkaria. Zure datuak sartzean ez ahaztu Bilboko berbalaguna zarela aipatzea.

Eguneko berriak euskaraz irakurri! izan zaitez berriaren harpidedun!



2009/11/11

berbalagunon aurkezpena

Azaroaren 5ean Bilboko hainbat auzotako berbalagunen aurkezpena egin genuen. Goizeko 11etan John Jauregian (La Bolsan) batu eta bertan egitasmoari buruzko informazioa helarazi genion azaldutako jendeari. Arratsaldeko 19:00etan ere horixe bera egin genuen, baina gure ikasturteari behar bezalako hasiera emanez: Pantxika Lamourrek antzerki barregarri eta oso entretenigarria eskaini zigun. Eta, ondoren, 2009ko Aste Nagusiko txupinerak, Sonia Polok Berbalagunon txupina bota zuen.

Bukatzeko, askorentzat urte honetako lehenengo turroi dastatzea izango zenari ekin genion. Ez du inork pentsatuko berbalagunok ez dakigula orduak aprobetxatzen, ez gero!Orduz ordu Bilbo euskalduntzen!

Zeuk ere, emaiozu ordu bat euskarari!

2009/10/30

berbalagunon txupina!



Adi lagunok!Bilboko kaleetan euskara dantzan hasiko da !

Azaroaren 5ean (osteguna) berbalagunok txupina botako dugu eta berarekin batera aurtengo berbalagunon ikasturteari hasiera emango diogu.


Egitasmo honi buruzko informazioa helarazteko bi saio antolatu ditugu:

11:00etan JOHN JAUREGIAN

19:00etan KALDERAPEKO tabernan


Honetaz gain, arratsaldeko saiora gerturatzen zaretenok OPARI berezia izango duzue. Ez galdu euskaraz gozatzeko aukera hau!

Anima zaitezte!


2009/10/20

fakturak euskaraz

guk defendatzen ez badugu gurea, nork egingo du?


Enpresek, kontuan hartzen dute zenbatek erabiltzen ditugun zerbitzu eta produktuak euskaraz.

OSO GARRANTZITSUA da DENOK pausu txiki bat ematea. Erraza da zuretzat, baina DERRIGORREZKOA euskararentzat.

Gogoratu: Ezer ez baduzu egiten, euskara zigortzen duzu.
Enpresa batzuetan zerbait aldatu dezakezu:

BANKAK

Jasotzen dugun informazioa euskaraz:
EUSKADIKO KUTXA edo CAJA LABORAL: bulegoan eskatu
KUTXA: bulegoan eskatu

Txartela euskaraz gura baduzu hauen kutxasainetan hizkuntza alda dezakezu:
EUSKADIKO KUTXA edo CAJA LABORAL

KUTXA

CAN
BBK
CAJA VITAL KUTXA
IPAR KUTXA

BANESTO

BBVA

Euskara baztertzen dutenak:

GUIPUZCOANO
BANKINTER
SANTANDER


TELEFONIA

Fakturak euskaraz:

TELEFONICA 1004ean eskatu
MOVISTAR eskuko telefonotik 609an. Finkotik 1485ean

EUSKALTEL Informazioa euskaraz: eskuko telefonotik 262, gero sakatu 1.Finkotik 1717 VODAFONE : 123an
YOIGO: 622an
EROSKI MOVIL 902 540 340
ORANGE ??


ENERGIA
IBERDROLA Bulegoetan “Referencia contrato” eman.
https://www.iberdrola.es/02sica/clientesovc/iberdrola?IDPAG=ESDOND_OFIC
901 20 20 20


BESTELAKOAK

TRAVEL CLUB 902 400 400an (NAN eta Travel Club zenbakia eskatzen dute)
EROSKI RED TXARTELA 902 020 902an edo eskatu tarjetaeroskired@eroski.es –en postaz (titularraren NAN jarri behar duzu)
ERRENTA AITORPENA Eskatu sukurtsalean, Ogasunean, Asesorian.

2 aukera daude euskaraz:
-Aitorpena egin
-Informazioa jasotzea


http://fakturakeuskaraz.galeon.com/

2009/10/07

bisita gidatua burdinazko gerrikoan

Urriaren 25ean ikasturte berriari behar bezalako harrera egingo diogu berbalagunok. Txango polit honetan burdinazko gerrikoa ezagutzeko eta berbalgunak ikusteko aukera paregabea izango duzue.
Txangoaren ostean, saririki onena: indaba jana ZORTZI jatetxe arrakastatsuan. Eta honen ostean, Joseba Tapiak alaitutako erromeria. Hau guztia 20 eurotan!
Anima zaitez!
Izena emateko eta ordaintzeko gertauratu zaitez Bilboko AEK euskategiren batera edo euskara elkarte antolatzaileetara: Deustuko Berbaizu edo Mahatserriko Asapala.
Zalantzarik izanez gero deitu lasai telefono honetara: 648250177
edo bidaliguzu e-mail bat: berbalaguna@aek.org

2009/09/21

berriro martxan!

kaixo guztioi!
berriro martxan gaude, laster berbataldeak biltzen hasiko dira, zurea ez badaukazu orain da momentua izena emateko, hurbildu AEKren edozein euskaltegitara edo bidali mezu bat e-posta honetara berbalaguna@aek.org.
anima zaitez!

2009/05/26

berbalagun gazteenak geldirik egon ezinik

Begira, begira!Irudi honetan sakatuz gero, gure berbalagun “martxosoenak” ikusiko dituzue. Ezin ukatu gure gaztetxuek badauzkatela dibertitzeko ideia paregabeak:

Hau Pittu Hau konpartsaren kohete galanta egiten lagundu zuten Inauterietan atera ahal izateko. Hori, bai!Azaldu behar diguzue nora bidali zenuten!Eta, are garrantzitsuagoa! Nor bidali zenuten barruan!

Sukaldaritzan ere trebatu izan dira, eta sekulako pizza eta pastel gozoak prestatu omen dituzte. Hurrengoan utzi zatitxo bat guretzat! Edo pasatu errezeta guk egin ahal izateko!

Ederki gazteak! Segi horrela! Ez dezatela esan aurtengoa bezalako negu gorrietan ezin dela ezer egin!

2009/05/25

maiatzaren 31...

Bizkaiko ikastolen jai arrakastatsuaren eguna. Eguzki begire ikastolaren eguna. Galdakaoko euskaltzaleen eguna. Euskaltzale guztien eguna.Euskararen eguna...

horixe ba!

IBILALDIA 2009!

Zeeeeeer?

Ez duzula entzun oraindik aurtengo abestia?

Ez duzula oraindik ikusi zelako arropa polita atera duten?

EZ DAKIZULA JOANGO ZAREN?

Ez dago aitzakiarik! Hemen dituzu Ibilaldiaren web orri ofizila eta egitarauaren link-ak. Azter itzazu ondo, ez duzu zalantzarik izango! Gerizpetik eguzki begire!

Goazen Galdakaora!

www.ibilaldia.org

2009/05/20

UEUko ikastaroetan %50eko deskontua berbalagunoi

Aurten Udako Euskal Unibertsitateak 38 ikastaro ezberdin eskainiko ditu Eibar, Baiona eta Iruñeko egoitzetan. Euskara praktikatzeko aukera paregabea da hau, izan ere ikasleen eta irakasleen artean herrialde guztietako jendea elkartzen da, horietako batzuk euskaldun zaharrak besteak berri-berriak. Gainera euskarazko klaseak jarraitzea ez da hain zaila, terminologia akademikoa nahiko antzerakoa da hizkuntza guztietan.

Aurten gainera euskararen praktikantea bazara, hau da berbalagun edo mintzalagun egitasmoetako partaidea bazara, matrikulan %50eko deskontua izango duzu.

Deskontua izateko zer egin behar da? Oso erraza, matrikula egin aurretik bidali guri mezu bat esanez nongo egitasmoan zabiltzan eta guk baieztatu ostean matrikula egin. Mezua helbide honetara bidali: praktikatu@aek.org zure izen-abizenak eta parte hartzen duzun herriaren izena aipatuz.

Ikastaroen inguruko informazioa hemen

2009/05/18

MINTZA EGUNA 2009


Mintza Eguna, mingaina dantzatzen dugunon eguna

Laugarrenez ospatuko da Mintza Eguna aurten, non eta Gasteizen. Mintzapraktika

egitasmoetan parte hartzen duten milaka lagunei eskainitako eguna da, uda

aurretik Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, antolatzen duen bilkura

handia, Euskal Herri osoko Mintzalagun, Berbalagun, Solaskide, Mintzakideak

elkartzeko eguna.

Ekainaren 6an Gasteiz mingainak dantzatzen jarriko ditugu eta Euskal Herriko

mingain dantzazaleak gonbidatuak daude.

Egitaraua:

11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Matxete plazan

12:00etan Ibilaldi gidatua, Gasteiz ezagutzen.

13:30ean Kalejira: Alde Zaharretik eta Landatxoraino.

14:00etan Bazkaria Landatxon. (20 euro)

o Menua: Patea, Paella, Oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea + kopa

15:30ean Sari banaketa.

16:00etan Erromeria Erdizka Lauetan taldeak gidatua.

Izena eta dirua emateko azken eguna: maiatzak 23 (ostirala)


2009/05/06

hau pittu hau eguna

13:00etan: poteo musikatua: trikitrilariak, albokariak, panderojoleak...
14:30etan BERTSO BAZKARIA
>Gero, gerokoak...

Ondo pasa!

2009/04/28

euskal dantza ikastaroa


Zatoz gurekin dantzatzera!

Udarekin batera hamaika jai eta erromeria izango ditugu Euskal Herrian, eta zu oraindik dantza egiten jakin barik?

Ez da trebetasun berezirik behar, gogoa baino ez. Eman izena lehenbailehen eta hasi gorputza berotzen!

Aire aire!


Zazpi jauzi + Fandangoa

maiatzaren 29an (ostirala)

20:00etan (2 ordu)

Indautxu AEKn (Urkixo zumarkalea 88, 1.pisua)

San Petrike + Arin – Arin

ekainaren 5ean (ostirala)

20:00etan (2 ordu)

Indautxu AEKn (Urkixo zumarkalea 88, 1.pisua)



Izena emateko: 94 441 34 74 / 653 01 38 77

berbalaguna@aek.org

2009/03/26

LESAKAra berbatxangoa


sakatu irudien gainean hobeto ikusteko


Zer egin dezakegu? Zuon iritziak eman
Bortzirietako herriak ezagutu: Arantza, Igantzi, Bera, Etxalar eta Lesaka bera
Antzinako kobazuloen arteko kontrabandisten ibilbide zaharretatik ibili:
Urdazubiko kobak-àZugarramurdiko kobak-à Sarako kobak
Larrun mendia igo: ausartenak oinez joan daitezke baina badago trenez igotzeko aukera ere. Goiko puntatik, lainorik ez badago, paisaia benetan izugarria ikus dezakegu
Bertizetik txangoak egin: Inguru honetako basoetan zehar murgildurik izugarrizko parajeak ezagutu ahal ditugu.
Hendaiako kostaldetik ibilbidea:Itsasoren ondotik doan bideari jarraituz gero sekulako txango politaz gozatzeko aukera izango dugu.
Lesakan parranda egin: Oraindik indarra soberan baduzu Lesakako gaua ezagutzeko aukera izango duzu.

Prezioan sartzen dena:
Ohea + izarak (nahi izanez gero)

Gosaria

Afaria

Bidaiako gastuak (bidesariak eta gasolina)


ikusi nahi baduzu sakatu izenaren gainean

data aukeratzeko: apirilaren 6a baino lehen

izena emateko: apirilaren 8a baino lehen

mezu bat bidali hona: berbalaguna@aek.org

edo telefono honetara deitu: 94 441 34 74 (Indautxu AEK)


2009/03/24

Arrigorriaga-Usansolo txangoa


Martxoaren 22an gure Indautxuko berbalagun batzuk mendi txango bat egitera joan ziren eta argazki polit hauek atera zituzten. Zelako eguraldia! Ezin zarete kexatu! Ea besteok ere horrelako txangoak egiten animatzen zareten!

2009/03/16

korrika euskal jaia

Korrikaren aldeko urteko jaialdia antolatu dugu Indautxun larunbat honetarako (martxoak 21) 13:00etan hasi Triki poteo kalejira
15:00etan ONINTZA ENBEITA eta ARKAITZ ESTIBALLES bertsolariekin bertso bazkari gozo eta animatua. (15 euro baino ez)
Honen ostean Mus txapelketa
Eta bukatzeko, 20:00etan talde lokalek Kontzertuak eskainiko dizkigute

Bilbon edo Bilbotik hurbil egongo zarela eta ez dakizula zer egin? Beno, duda barik, eman izena hemen oraintxe bertan eta ez zara damutuko. ANIMATU!!!

2009/03/05

KOIKILIrekin Hartu eta Pasa!, Futbol entrenamenduetan EUSKARAZ

Begira zein artikulu interesgarria topatu nuen interneten!
05/02/2009 Asier Romok idatzita “El Mundo Deportibo”rako (gazteleraz) eta Aintzane Torrek itzulita euskarara
Itzarri deritzon Aholkularitza-enpresa zuzentzen duen Koikili jokalariak (Getxoko Udalak lagunduta) futbol munduan euskara bultzatzeari zuzenduta dagoen proiektuari hasiera emango dio otsailaren bostean . “Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara” lelopean, ekimen honen helburua entrenatzaile euskaldunak jokalariekin euskaraz aritzean datza. Otsailaren 5ean izango den lehengo saio honetan , non, Mikel Aramaio teknikariarekin batera, atzelari zuri gorriak hartuko duen parte, Iturgitxi eta Getxoko umeen futbol taldeak arituko dira.

Bizkerreko nesken eta mutilen taldeak; Galeako kadeteak eta San Nikolas ikastolako neskak; Erromoko haur taldea eta Itzubaltzetako kadeteak; San Nikolaseko eta Getxoko umeak. Hauexek dira hurrengo ostiraletan parte hartuko dutenak.

"Euskara suspertzeko eta euskararen aldeko sentsibilizazioa areagotzeko kanpaina da hau, eta futbola du eragiteko esparru konkretua. Euskaraz hitz egiten dakiten entrenatzaileek euren jokalariekin hizkuntza hau erabil dezaten lortu nahi dugu” dio Koikilik

Itzarri eta Getxoko Udalaren artean zuzendutako lehenengo esperientzia honetako partaideek, saioa bukatutakoan, Lezama bisitatzeko aukera izango dute eta , hainbat eginkizunen artean, Athleticeko entrenamendu bat zuzenean ikusteko aukera ere emango zaie.

Zer iruditzen zaizue egitasmo hau?Bota zuen iruzkinak hemen behean!

2009/03/02

Erregea eta Bufoia - Bertsoa eta Antzerkia



Bertsoa eta antzerkia lotuko dituen lana da Erregea eta Bufoia. Nork apainduko ote du hitza hobeto? Hori da erregea eta bufoiaren arteko “borroka” edo hobe esanda, jolas honen bidez esperimentatu nahi dena.Erregea (bertsolaria) pertsonaia ezberdinez baliatuko da bufoiaren hitzei aurre egiteko eta bufoiak (antzezleak), berriz, erregearekin jolastu nahi izango du, burla eta trufa eginez… Baina, ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten.Tokian-tokiko egoeretara eta herrietara prestatutako gaiek erabateko bat-batekotasuna emango diote emanaldiari. Bestalde, ikuskizunean parte hartuko duen bertsolaria ere herriz herri aldatuko da.Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, garailea nor izango ote da? Erregea: Bertsolari bat (aldatzen joango dena). Bufoia: Ander Lipus (Antzezlea). Gai-jartzailea: Unai Elizasu.

2009/02/25

berbalgunak italiarrean

Gure berbalgun talde bat afaltzera joan zen La Tagliatella jantokira pasa den urtarrilean.

Ea asmatzen duzuen zer jan eta edan zuten!

2009/02/18

antzerkia euskaraz

Mirande Kabareta ikuskizun lotsagabea, ausarta eta politikoki ez-zuzena da. Kabaretaren eta antzerkiaren artean, kafe-giroan jarduten dute antzezleek eta musikariek. Ikuskizunak Jon Mirande idazle eztabaidatu bezain goraipatuaren bizitzako pasarte bat du abiaburu. Abiatu ondoren, ordea, hala antzezleek nola musikariek, zirikatzaile eta lotsagabe, ustekabeko bideetara jotzen dute, sexutik politikara eta alderantziz.
Ikuskizun hau Korrika Kulturalak antolatua da. Informazio gehiago: http://www.korrika.org/

El balcon de la Lola

Otsailak 26 (osteguna)

20:00etan
5 euro

Sarrerak eskuratzeko mezu bat bidali :berbalaguna@aek.org
edo Kalderapeko tabernan

2009/01/29

KORRIKA 16 KANTA

Hemen duzue Jon Maiak idatzirik, Betagarrik moldatu duen kanta. Aurtengo korrika 16ren abestia dugu hauxe. Ea zer iruditzen zaizuen !( balorazioak egin ditzakezue hemen behean agertzen den “iruzkin” sakatuz ) Hasi danok dantzatzen eta abesten! Korrika badator!

2009/01/23

KORRIKAko moda desfilea

Zibeleseko pasarela baino glamour bereziagoa topatuko dugu urtarrilaren 29an Kalderapekon izango den moda desfilean. Pertsonaia famatuak izango dira bertan aurtengo KORRIKA arroparekin desfilatzen. Eta giro ezin hobean, gure armairuko trapu zaharrak ordezka ditzaketen arropa polit eta modernoak fitxatzeko aukera izango dugu.Gogorarazi behar dizuet barruko arropak ere aurkeztu direla aurtengo Korrika 16an. Nor animatuko da hauek jantzita desfilatzen? 2007an galtzontzilo ezin politagoak daramatzaten Iruñerriko mutiko eder hauen argazkia jarri dut motiba zaitezten. Anima zaitezte etortzen!eta, nahi izanez gero, parte hartzen!Primeran pasatuko dugu. Euskaraz jantzi zaitezte!

Urtarrilak 29 (osteguna)
20:00etan
Kalderapeko
(Txakur kalea)