Berbalagun talde guztiak ez dira beti astero, hemen adibidea:
2017/05/31
2017/05/29
Baztertxuko taldea, ostegunetan. Berbalaguna,
Alba, Liuba, Miren, Leticia eta Laura ostegunero, 19:00etan, ordu betez, Santutxu are euskaldunago bihurtzen saiatzen dira. Bitartean haiek ere praktikatu egiten dute. #PraktikatuEtaBizi
2017/05/24
Indautxuko goizeko taldea. Berbalaguna
Berbalagun talde guztiak ez dira zertan izan 6 pertsonakoak. Hemen adibidea:
"Kaixo, Indautxuko goizeko taldekoak gara, Emma, Marisa eta
Jabi. Aurten hasi gara biltzen, asteartero goizeko hamarretan . Hitzak
tabernan elkartzen gara eta gustora gaude. Bagoaz astiro-astiro hobeto
hitz egiten , nahiz eta asko daukagun hobetzeko oraindik."
2017/05/23
Mundu bat, ahoz aho. Bilbo Zaharrean, maiatzaren 25ean.
Maiatzaren 25ean, 19:00etan, Bilbo Zaharreko Xake Espazioan, "Mundu bat, ahoz aho" dokumentala ikusteko aukera izango dugu; ondoren solasaldi interesgarria egongo da, gainera. GITE eta Palanka elkarteek antolatuta, Bilbo Zaharreko berbalagunen laguntzarekin. Ahozko transmisioa munduan dituen adibideak ikusiko ditugu, kantuan zentratuta. Ez galdu gero aukera.
2017/05/22
Agur, Ainhoa.
Atzo joan zitzaigun Ainhoa Zufiria berbalaguna, AEK-ko ikaslea eta darabilbotarra. Euskara non, Ainhoa han. Santutxuko iazko mintzodromoan izan genuen, besteak beste (argazkian, erdian, non bestela?). Berbalagun guztion partez musu handia familiari eta berbalagun kideei.
2017/05/19
Otxarkoagan, talde berriak. Berbalaguna.
Pasa den astean egindako deiari lagun hauek erantzun zioten. Berbalaguna martxan jarri nahi genuen, iragarri eta espero bezala jende asko agertu zen. Hiru talde egitea erabaki dugu arratsaldeko 18:30ean eta 19:00etan. Gainera hilean behin denok batera ekintza bana egiteko hitz eman genuen. Lehenegoa ekainaren 8an, ostegunean, Otxarkoagako jaien barruan euskara eguna ospatzeko asmoz. Adi egon. Mila esker, Mahatserri Kultur lkarteko eta PaYa konpartsako jendeari. Gora Otxarkoagako euskaldunak!
2017/05/18
Solokoetxeko astearteko taldea, Berbalaguna
Gure taldean 5 neska gazte gara. Asteartero, 7:30ean, biltzen gara Solokoetxeko Maite tabernan. Gai askori buruz hitz.egiten dugu: oporrak, eguneko edo asteko gertakariak, afizioak, ..
2017/05/17
2017/05/15
Udako Berbalaguna 2017
Uztailean, abuztuan eta irailean zehar euskaraz bizitzeko aukera izango duzu Bilbon. Izena eman. Azken eguna, ekainaren 15ean. Praktikatu eta bizi.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)