Bilboko berbalagun egitasmoa euskeraren erabilera bultzatu eta indartu nahi duen programa da. Euskaldunak
eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, euskara
praktikatzeko eta bizitzeko aukera ematen du programa honek.
Partaideak, berbalagunak, astero hitz egiteko biltzen dira berbataldeetan. Taldeak
berak aukeratzen duen orduan eta egunean, minimoa astean ordu bat
izaten da. Tabernaren edo txokoaren epeltasunean, plazan, kalean
paseoan, eguzkitan... elkartzen dira.
Egitasmoko
dinamizatzaileak berbataldeen jarraipena egin eta laguntza eskaintzen
die. Halaber, herrian euskeraz antolatzen diren ekitaldien berri emango
die.
Telefonoa: 607 530 132
e-posta: berbalaguna@aek.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario