Kaixo lagunok!
Heldu zaigu urteko azkeneko Zer ein buletina. Oraingo honetan agenda goraino dago! Tomas deuna, Gabonak… badugu non pasa egun hotz hauek.
Ondo ibili!
hasteko prest berbalagunok?
ikasturte honetan ere arbela kalera, Euskara Bilboko kantoi guztietara eta zu, berbalaguna, ondo pasatzera!
oraindik ez bazara zure berbataldearekin biltzen hasi, jar zaitez gurekin harremanetan lehenbailehen eta zure inguruko lagun euskaldunei animatu parte har dezaten.
berbalaguna@aek.org
648250177
Udako eskaintzaren barruan, aurton ere, praktikatzeko barnetegiak antolatu ditu AEK-k. Bi dira aurtengo eskaintzak:
Barnetegi ibiltaria (oinez) Lehen aldiz, uztailaren 3tik 18ra Euskal Herria mendirik mendi zeharkatuko dugu mutur batetik bestera.
Barnetegi ibiltaria (bizikletaz) Aurtengoa 10. edizia izango da eta ziurrenik, uztailaren 17tik 31ra Euskal Herriko hainbat txokotan ibiltariko txirrindulariak topatuko dituzue.
Barnetegi hauen prezioa: 450 euro dena barne
Izena ematea: ibiltaria@aek.org edo telefono hauetara:
Badator Ibilaldia!
Euskaldun! Ez dago aitzakiarik igande honetan Bermeon daukagun hitzordu honetara ez joateko.
Ez garraio eza: Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu igandean Bermeora hurbildu nahi duen ororentzat. Geraldien murrizketari esker, Bermeora ohikoa den baino lehenago heltzeko aukera izango dugu. Euskotrenek, denon mesederako, joan-etorri txartelak erostea gomendatzen du. Informazio gehiago hemen
Ez aspertuko ote zaren beldur: begiratu Ibilaldia 2010 eko egitaraua ea zer irdutzen zaizun! ziur nago interesatzen zaizun gauza bat baino gehiago topatuko duzula. Begira begira! Egitaraua
Ez eguraldi txarra. Euskalmeten arabera, igande honetan, ez du euririk egingo, eta aurreko egunekin konparatuta, tenperaturek gora egingo dute. Eguzkiak ez du gogor joko, lainoak egongo baitira. Informazio gehiago hemen
anima zaitez! euskarak luzatzen dizun gonbidapena onartu eta egunaz gozatu!
Informazio gehiago: abestia, mapak, logoa, argazkiak… http://www.ibilaldia.com-en
Ba al dakizue Berbalagunok ere gure eguna daukagula? Bai, Berbalagun eguna edo Mintza eguna. Ondo pasatzeko, euskaraz gozatzeko eta jendea ezagutzeko aitzakia ezin hobea dugu egun hau, baita proiektu honetan parte hartzen dugun guztiontzako omenaldi eta saria.
Aurtengoa Arrasaten izango da, eta jende asko espero dugu, zorionez, gero eta berbalagun gehiago baitago. Bilbotik joan nahi duzuenontzat autobusa antolatzen saiatuko gara (beti ere, kontuan izan beharko dugu joaten direnen kopurua nahikoa dela autobusa betetzeko) 10 eurotan
Egitaraua hemen duzue:
11:00etan Ongi etorri berbalagun guztioi eta hamaiketakoa denontzat plazan.
12:00etan Ibilaldi gidatua Arrasatetik
13:30etan Kalejira ( berbalagun guztiok dantzan herria zeharkatuko duen kalejiran)
14:30etan Bazkaria herriko plaza nagusian (20 eurotan)
15:30etan Sari banaketa berezia
16:00etan Erromeria KATAIA taldearekin
Bazkari txartelak eta autobusa ordaintzeko azken eguna maiatzaren 21a. Izena ematearekin batera (idatzi telefonoa),ordaindu beharko da.
Gogoratu! bazkaria + autobusa: 30 euro
Izena emateko:
Lizardi euskaltegian ( Txakur kalea1, 1.pisuan)
Indautxu euskaltegian (Urkixo 88, 1.pisuan)
Zorrotzako euskaltegian (Zalbidea 7, behea)
Nafarroako Lesaka herri inguruan dauden ibilbide zoragarriez gozatuz, euskara praktikatzeko aukera eman nahi dizugu txango honen bitartez.
Data: maiatzak 1 eta 2
Prezioa: 35 euro
(bidesariak, gasolina, afaria, gosaria eta lo egitea)
Izena emateko epea:
apirilaren 21etik 28ra
maiatzaren 1ean (larunbata)
Goizean goiz, Bilbotik irten eta Urdazubi herrira abiatuko gara. Bertan gure lehenengo txangoari ekingo diogu: Sorginen ibilbidea. Urdazubi, Zugarramurdi eta Sarako kobak lotzen dituen bide honi jarraituko diogu ordu eta erdiko ibilaldian, eta kondairaz betetako leizeak bisitatzeko aukera izango dugu. Bukatutakoan, etxetik ekarritako janaria bazkalduko dugu
Arratsaldean Bortziriak ezagutzera joango gara autoz (Bera, Lesaka, Igantzi, Arantza eta Etxalar) herri bakoitzean geldiune laburra egiteko aukera galdu barik
Gauean aterpetxean afaldu eta Lesakako giroaz gozatuko dugu.
Aterpetxea: Matxinbeltzenea http://www.matxinbeltzenea.com
maiatzaren 2an ( igandea)
Aterpetxean gosaldu eta Hendaiako Abbadiako parke naturalean sartuz, paisaia ikusgarriez betetako ibilbidea egingo dugu. Eguerdiko plana egunaren arabera zehaztuko dugu (hondartzan bazkaldu, Hondarribira joan…) Eta, arratsalderako Bilbon egongo gara, hurrengo astelehenaren aurrean energia eta kontakizunez beteta
Bidaia honetarako autoak eramatea ezinbestekoa denez, autoa eramateko prest daudenen zerrenda ere osatu beharko dugu, beraz, izena ematerakoan, datu hau aipatu beharko da. Kontuan izan gasolina eta bidesariak bertan azaltzen den prezioan sartu ditugula, beraz, denon artean ordainduko ditugula.
Eman izena lehenbailehen, kopuru mugatua baitago!
berbalaguna@aek.org / 648250177
Gaur, 2010eko apirilak 12, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga 'Egunkaria'-ko itxiera kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, deliturik ez zutela egin argudiatuta. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia.
Kazeta ixteko erabakiak Espainiako Konstituzioaren babesik ez zuela izan eta, adierazpen askatasun eskubidea aintzat hartuta, kazeta itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela onartu da.Tortura salaketez "inkomunikazioan nahikoa kontrol judizialik" ez zela egon" aipatu da.
Zazpi urte pasatu dira Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuela. Eraso judizial hark izugarrizko lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian, eta jasotako elkartasuna eta gizartearen erantzuna ere tamaina berekoa izan da orain arte.
Egindako mina ez da inoiz ahaztuko, baina gaur, min horren zati handi bat irribarre bihurtu dugu Euskal Herrian. Milioika irribarre zuentzat, Joan Mari, Iñaki, Txema, Martxelo eta Xabier. Eta beste horrenbeste zuretzat, Egunkaria!
AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. AEK-k argitaratu eta harpidetza bidez jaso daiteke norberaren etxean, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita.
AIZU! aldizkariak urtean hamar ale kaleratzen ditu (hileko bat, abuztuan eta urrian izan ezik), eta batez ere gizarte eta kultura gaiak lantzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan. Testu guztiak daude euskara errazean idatzita eta hiztegi sarreratxoen laguntza dute, hitz eta egitura zailenak ulertu ahal izateko.
Mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte hartzen baduzu urteko harpidetza merkeago egingo dizugu. Bete datu hauek eta zurekin jarriko gara harremanetan.
kaixomaitia.com kontaktu edo harremanak euskaraz bideratzeko web ordaindutako zerbitzua da. Bertan euskarazko harremanak izateko eta gainerako lagunekin mezuak trukatzeko aukera dago.
Facebook-eko praktikatu AEKren lagunek hiru hilabeteko harpidetza osoa doan izango dute apirilaren 30era arte Facebook-en Kaixo Maitia taldearen zale eginez gero. Beraz, badakizu, facebooken sartu, egin praktikatu AEKren laguna eta topatu kaixo maitian zure laranja erdia.
Kaixomaitia.com zer den ikusteko hemen duzu bideo bat.
Martxoaren 13an Getxo, Mahatserri eta Bilbo Erdialdeko Berbalagunok sekulako plan berezia antolatu dugu euskaraz gozatu nahi duen ororentzat:
Goizean, nahi dutenek, Ekaingo koben erreplikaren museora joateko aukera izango dute (bisita gidatua) , gero, denok elkartuko gara Astigarragan dagoen Astarbe sagardotegian bazkari ederraz gozatzeko, eta arratsaldean ( batzuek gauean ere bai), Hernaniko giroaz gozatuko dute.
Sagardoa, txuleta, trikitixa, bertsoak, kantak…Ederto pasatzeko hamaika osagai emango dizkizuegu egun euskaldun paregabea igaro dezazuen.
Bi autobusetan joango gara, eta autobus bakoitzak ordutegi desberdina izango du
1.autobusa: 9:00etan aterako da Bilbotik eta 20:00etan bueltatuko da
2.autobusa: 12:00etan aterako da Bilbotik eta 3:00etan bueltatuko da (autobus honetakoek ezin izango dute museoa ikusi)
Izena ematerakoan zein autobusetan joan nahi duzuen konkretatu behar duzue. Printzipioz ez dago ordutegi biak nahasteko aukerarik ( adibidez, 9:00etan joan eta 3:00etan bueltatu) baina lekuren bat libre badago autobusean, aukera emango zaie zerrendako lehenengoei ordua aldatzeko. Ez da ziurtatzen aldaketarik onartuko dugunik baina, badaezpada ere, izena ematerakoan, nahi izanez gero, beste ordutegi bat nahi duzuela aipa dezakezue.
Aurreko urteetako arrakasta ikusita, izena eman nahi baduzue, lehenbailehen egin dezazuela eskatzen dizuegu ( ez ahaztu konkretatzea zein autobusetan joan nahi duzuen) Izenarekin batera zuen telefono zenbakia eskatuko zaizue edozein aldaketaren berri eman ahal izateko.
Berbalagunak ez bazarete ere, gurekin etor zaitezkete, baina ez ahaztu, euskara praktikatzeko den ekintza honetarako euskara jakitea ( gutxi bada ere) ezinbestekoa dela!
ez al duzue txuletaren usaina nabaritzen?
mmmmmm
animatu!
Prezioa: 38 euro guztiontzat
Izena emateko ( izena ematearekin batera ordaindu egin beharko duzue)
Lizardi AEK euskaltegian ( Txakur kalea, 1, 1.pisua)
goizean: 10:00 – 14:00
arratsaldean: 16:00 – 18:00
Indautxu AEK euskaltegian (Urkixo 88, 1.pisua)
goizean: 10:00 – 14:00
arratsaldean: 17:00 – 19:00