Datorren astean hasiko da Udako Berbalaguna Bilbon, 2019. Lau talde sortu ditugu: asteartetan, asteazkenetan, ostiral goizean eta ostiral arratsaldean. 30 lagunetik gora udan ere euskaraz, #PraktikatuEta Bizi. Atzo aurkezpena egin genuen Kalderapeko Kulturgunean, eta denok ez etorri arren (aste honetan batzuk oraindik lanean ari dira edota oporrak amaitzen), lagin polita utzi ziguten.
2019/06/28
2019/06/27
Azken Kirola eta natura ekitaldian, Bilboko Berbalagunak.
Bilboko Berbalagunak ere ibili ziren pasa den igandean, ekainak 23, Itxinara egindako ibilaldian, Kirola eta Natura programaren barruan. Atxular begiak oraindik ere aho bete hortz uzteko gaitasuna du. Pozik amaitu zuten Manuelak, Lurdesek eta gainontzekook. Hurrengo ikasturtean gehiagotara joateko agindu diote bere buruari.
2019/06/14
Kirola eta Natura, ekainaren 23an, ikasturteko azkena
KIROLA eta NATURA. (Ikasturteko azken txangoa) Ekainaren 23an ITXINATIK ZEHARKALDIA. 🌳🌲Atxular begitik sartu, Supelegor kobazuloa bisitatu eta Kargalekutik aterako gara.
Izena emateko sakatu HEMEN
Lagundu zabaltzen!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)