2013/05/29

IKASLEEN JAIA!


Datorren ostegunean, ekainaren 6an, ikasleen jaia izango da Bilbon. 

Goizeko 10:00etatik aurrera,  Berbaditza diktaketa lehiaketa eta "Adarretatik zintzilik" antzezlana izango dira BilboRock-en. 

Arratsaldeko  19:00etan Ginkana Alde Zaharrean zehar eta ondoren, kontzertua Kalderapekon.

Ikasle zareten zein ikasle ez garen berbalagunok ere gonbidatuta gaude, jakina! Beraz, datorren astean elkar ikusiko dugu eta euskara praktikatzeko aukera ezinhobea izango dugu!

2013/05/09

MINTZA EGUNA 2013

Mintza Eguna 2012, Santurtzin


Aurtengo Mintza Eguna Elgoibarren izango da ekainaren 1ean, bertako Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete baititu. Aurreko urteetan bezala, egun osoko egitaraua izango dugu: kalejira, bazkaria, erromeria... 
Informazio guztia ezagutzeko klikatu lotura honetan: http://www.mintzapraktika.org/bloga/?p=206

Bazkarirako txartelak aldez aurretik hartu behar dira, beraz, eskuratzeko deitu 94 473 54 48 telefonora edo idatzi asapala@gmail.com helbidera.