2021/05/11

Udan ere euskaraz seguru: Udako Berbalaguna 2021, Bilbon.

 


 Udako Berbalaguna 2021. Uztailean, abuztuan eta irailean zehar euskaraz bizitzeko aukera izango duzu Bilbon. Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, bete fitxa hau.

...eta guztia DEBALDE 

 Izena emateko azken eguna: ekainak 11

 OHARRA: Mintzapraktika taldeetan, eta antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu.

 http://emanizena.praktikatu.eus/

2021/03/26

Bilboko Berbalagunon Autu-mautuak. Itziar Aceves (ADIBIL), argindar faktura nola ulertu.


Bilboko Berbalaguneko Autu-mautuak: Itziar Aceves (ADIBIL).

Darabilborekin elkarlanean Autu-mautu interesgarria prestatu dugu apirilean egiteko. Gogoan izan Autu-mautuak online egiten ditugun solasaldiak direla. Oraingo honetan Itziar Aceves ingeniaria izango dugu gurekin, ADIBIL-eko aholkularia. Bizkaian eraginkortasun energetikoaz berak beste dakien jende gutxi egongo da. Argindarraren fakturaz hitz egingo dugu, zelan ulertu, zela aurreztu eta zuek nahi duzuen guztiaz.
Apirilaren 22an, 18:30ean, Jitsi aplikazioaren bidez. Ez kezkatu, ez badakizue ondo zelan erabiltzen den aplikazioa, guri eskatu laguntza arazorik gabe.

#GukEuskarazSeguru

#Bilbo

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi