2013/01/29

KORRIKA KULTURALA. Zuzeneko instanteak musika argazki erakusketa



Badator 18. Korrika eta berarekin batera, Korrika kulturala. Aste honetan zehar (urtarrilaren 28tik, otsailaren 1era) Bilboko Alde Zaharreko toki ezberdinetan Zuzeneko instanteak musika argazki erakusketaz gozatzeko aukera izango duzue: argazkiak, solasaldiak, kontzertuak...Hona hemen egitaraua:

- Urtarrilaren 28tik 31ra bitartean ERAKUSKETA La Bolsan eta Kalderapekon
- Urtarrilaren 28an 19:00etan IREKIERA EKITALDIA Kalderapekon
- Urtarrilaren 29an 20:00etan Ines Osinagarekin MUSIKA SOLASALDIA Zazpi Katu gaztetxean
- Urtarrilaren 30ean 19:00etan Zigor Dz-rekin MASTER CLASS SAIOA Lasai Kulturgunean
- Urtarrilaren 31n 22:00etan PENTATONIX-FOLK taldearen KONTZERTUA Lasai Kulturgunean
- Otsailaren 1ean 21:00etan AIN_1 taldearen KONTZERTUA Kalderapekon

Eskaintza ederra, ezta? 

2013/01/14

KORRIKA OMENALDIA. Ikasleen jaia


Korrikak eta AEK-k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu eta protagonista bilakatu nahi dituzte euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren 18. edizioan. Hori dela eta, hilaren 26an, txotx erraldoia antolatu dute Usurbilen. 
 
Egun osoko egitarauak girotuko du jaieguna. Goiz osoan zehar egongo da kale animazioa, trikitilarien, txarangaren eta abarren laguntzaz. Ondoren,kupelen irekiera, bertsolariak, bazkaria*, ekitaldi nagusia, erromeria, kantu jira eta Esne Beltzaren kontzertua.

Sarrerak (10 euro -jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne-) AEKren euskaltegietan daude salgai.

URTARRILAREN 26AN DENOK USURBILERA!

2013an praktikatu euskara!


Urte berriarekin batera mintzapraktika egitasmoetan izena emateko kanpaina zabaldu da berriz ere. Parte hartu nahi duzu? Eman izena!
ZEIN DA HELBURUA?
Mintzapraktika proiektuek gure kaleetan euskararen presentzia zabaltzea eta handitzea dute helburu nagusi.
NORK HAR DEZAKE PARTE?
Euskara ikasten ari denak, erabilera hobetu nahi duenak, euskaraz mintzatzeko helburua duen pertsonak.
Euskaldunak, solasaldiaren bidez berbalagunari euskaraz hobeto mintzatzen lagunduko dionak.
NOLA?
Bakoitzaren denbora librearen arabera, berbataldeak antolatzen ditugu eta normalean astean behin biltzen dira, euskaraz egiteko, gustuko aktibitateak partekatuz. Talde bakoitzak erabakitzen du zer egin, noiz eta non.
ABANTAILAK
Egitasmo hauetan oparte hartzen dutenek deskontuak eta abantailak dituzte prentsa eta argitalpenetan, besteak beste.
Eta den-dena, DOHAINIK, KITORIK, DEBALDE, MUSUTRUK!

IZENA EMATEKO
Hainbat aukera dituzu:
Aek-ko edozein euskaltegitara jo
607 53 01 32 telefonora deitu
berbalaguna@aek.org helbidera posta bidali