2016/09/29

Kantu poteoa Bilbon, Imanol Urbietaren omenez.


Agian, berbalagunok, batzuei ezezaguna egingo zaizue izen hori, baina euskaltegian edota ikastolan ibili bazarete, ziur ezagutuko dituzuena beraren kantak: Ra Rober Ran, Behin betiko, Jon Braun (indio txiki bat zen...), Xirula Mirula eta abar luzea.
Bada, atzo zendu zen eta omenaldi txikia egingo diote, Bilbon larunbatean, 13:00ean, kantu poteoan. Gainera, pagotxen merkatua da Zazpi Kaletan eta jende lepoz egongo da, beraz aukera ezin hobea euskara kalera ateratzeko Imanolen omenez.

2016/09/23

Praktikatu eta Bizi

http://www.dinamizatzaileak.praktikatu.org/index.php?option=com_chronoforms&view=form&Itemid=172
Hauxe ikasturte honetarako leloa: Praktikatu eta bizi. Ezin egokiagoa Berbalaguna egitasmorako. Beraz, badakizue, hasi gurekin praktikatzen gerora bizitza euskaraz egin ahal izateko.
Izena eman, Bilboko Berbalagun egitasmoan.