2013/12/20
Eskerrik asko!
Berbalagunok:
Zeuri esker, euskarak hiztunak irabazten ditu egunetik egunera.
Bilboko Berbalaguna egitasmoan gabiltzan guztion partez, eskerrik beroenak.
2013/11/15
Bilboko Berbalagunon Festa
Kalderapeko. Arrastiko 7 eta erdiak. Bilboko Berbalagunok une on bat pasatzeko prest. Nor hobea hori kudeatzeko Barry Manley-k baino. Hasierako dinamizatzailearen txapa eta gure bideoaren ostean, Manley handiak berak duen gure herriaren ikuspegi ironiko zein kritikoa azaldu zigun. Amaitzeko mokadutxoa eta lagun arteko poteoa. Ba la dago hori gainditzerik?
2013/11/11
Bilboko Berbalagunon Festa
Ostegun honetan, azaroak 14, Bilboko Berbalagunon Festa izango da, Kalderapekon arratsaldeko 19:30ean. Denok gonbidatuta zaudete. Umorea, triki-poteoa, luntxa... Zer gehiago esakatzea dago?
2013/10/11
Bilboko Berbalagunok berriro martxan!
2013-14 ikasturtean Bilbon Berbalagun egitasmoan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Zeren zain zaude? PRAKTIKATU GUREKIN!!!
Izena emateko.
2013/06/14
BERBALAGUNON IKASTURTE AMAIERAKO TOPAKETA!
Eguraldi onarekin batera, berbalagunok ere kalera aterako dugu euskara ikasturte polit honi agur esateko. Datorren ostegunean, ekainak 20, arratsaldeko 19:30ean Plaza Berrian elkartuko gara (Cafe Bilbao kanpoan) eta ondoren, musikaz eta euskaraz beteko ditugu Alde Zaharreko kaleak. Gurekin etorri nahi euskaraz ondo pasatzera? Animatu eta astindu mingainak!
2013/06/04
UDAKO BERBALAGUNA!
Udan ere euskara praktikatzeko aukera izango dugu, eguzkia etorrita, ez dugu euskara alde batera utziko ezta?!
Izena emateko:
Jo Bilboko Aek-ren euskaltegietara
Deitu 607 530 132 telefonora edo
posta bidali berbalaguna@aek.org helbidera
Udan ere praktikatu gurekin!
2013/05/29
IKASLEEN JAIA!
Datorren ostegunean, ekainaren 6an, ikasleen jaia izango da Bilbon.
Goizeko 10:00etatik aurrera, Berbaditza diktaketa lehiaketa eta "Adarretatik zintzilik" antzezlana izango dira BilboRock-en.
Arratsaldeko 19:00etan Ginkana Alde Zaharrean zehar eta ondoren, kontzertua Kalderapekon.
Ikasle zareten zein ikasle ez garen berbalagunok ere gonbidatuta gaude, jakina! Beraz, datorren astean elkar ikusiko dugu eta euskara praktikatzeko aukera ezinhobea izango dugu!
2013/05/09
MINTZA EGUNA 2013
Mintza Eguna 2012, Santurtzin
Aurtengo Mintza Eguna Elgoibarren izango da ekainaren 1ean, bertako Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete baititu. Aurreko urteetan bezala, egun osoko egitaraua izango dugu: kalejira, bazkaria, erromeria...
Informazio guztia ezagutzeko klikatu lotura honetan:
http://www.mintzapraktika.org/bloga/?p=206
Bazkarirako txartelak aldez aurretik hartu behar dira, beraz, eskuratzeko deitu 94 473 54 48 telefonora edo idatzi asapala@gmail.com helbidera.
2013/04/18
20. ESAERA ZAHARREN TXAPELKETA
Esaera Zaharren Sopelako Txapelketak apirilaren 27an, 20. edizioa ospatuko du, AEKren ekimenez eta “Non zaldarra, han atzamarra” lelopean.
Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria eta bi saio ditu:
Goizean 11:00etatik aurrera,
parte-hartzaileak multzoka banatu eta nor bere ibilbideari lotuko zaio,
tabernaz taberna, musika-giroan. Zeregina izango dute ALBEko kideen
bertso idatziak entzun eta, bakoitzaren azpian gordetzen den esaera
zaharra zein ote den erabakita,
atsotitza asmatzea eta zuzen esatea. Horrela, multzoetatik talde bana
sailkatuko da: puntu gehien eskuratutakoa, hain zuzen.
Ondoren, 15:00ak aldera, herri-bazkaria
izango da, Sopelako frontoian. Bazkalostean, berriz, final-erdiak eta
finala jokatuko dira, ia-ia goizeko modu berean; izan ere, oraingoan
bat-bateko bertsoak adituko dituzte taldeek, noren eta Ane Labakaren
zein Xabier Amurizaren ahoetatik. Sariak, ederrak: asteburua landetxe
batean irabazleentzat; 4 pertsonarentzako afariak finaleko enparauko
taldeentzat.
Behin lehiaketa amaituta, erromeriaz gozatuko dugu, Dangiliske Plaza dantza taldearen eskutik.
Izen emateak
Lehiaketan taldeka hartzen da parte: 2, 3 edo 4 lagunek osa dezakete
taldea eta izena eman behar da apirilaren 22a baino lehen,
telefonoz (618.57.44.45 / 695.77.40.15) edo posta elektronikoz (jose-p@aek.org / aitor-f@aek.org ). Inskripzioak 10 euro balio du taldeko eta bazkariak 20 euro pertsonako.
2013/04/15
TXOTXINDAU 2013
Ostiral honetan, apirilak 19, euskaltegia sagardotegi bilakatuko dute Indautxuko AEK euskaltegian. Izan ere, 20:00etan hasita, Txotxindau jaiaren 9. edizioa antolatuko dute: musika, jolasak... eta jakina, sagardoa! Guztiak 12 euro besterik ez!
Aldez aurretik izena ematea komenigarria da. Informazio gehiago edota izena emateko, Indautxuko AEK-ko (Urkixo zumarkalea 88, 1. Bilbo) euskalakariekin jarri harremanetan: 94 441 34 74 / indautxu@aek.org
Aldez aurretik izena ematea komenigarria da. Informazio gehiago edota izena emateko, Indautxuko AEK-ko (Urkixo zumarkalea 88, 1. Bilbo) euskalakariekin jarri harremanetan: 94 441 34 74 / indautxu@aek.org
Egin txotx Indautxuko AEKn!
EGITARAUA
20:00etan
hasiera
mundiala.
20:15ean
txotx,
kupelak
hustu
arte.
Sagardotegiko
menua
(edo):
txorizoa,
piper
gorriak,
tortilla,
odolostea,
gazta,
intxaurrak,
irasagarra,
txuleta
(zeuk
ekarriz
gero)
eta...
jakina,
sagardoa!
Adimenari
eta
gorputzari
eragiteko
probak:
bertso-kanta
lehiaketa,
txinga
eroatea,
imintzioka
eta,
final
ikusgarrian,
zaku
lasterketa.
Bosteko
taldeak
egingo
dira;
talderik
ez
baduzu,
lasai,
bertan
egingo
ditugu
eta.
Eta
hori
guzti
hori
girotzeko,
karaokerik
ez,
rockanrolik
ez,
bakailaorik
ez,
ezta
tekno-punkik
ere,
saltsarik?
Ezzzzz!
Beyoncé
edo
Bisbal
ere
ez.....
Trikitixa eta alboka!
Gora erromeria eta akabo buleria!
Eta ez ahaztu pololoak eta txapelia!
2013/03/19
KORRIKA 18. BILBOKO IBILBIDEA
1- Enekuri Etorbidea 17:31 8- Erkoreka Plaza 20:21
2- Briñas (San Mames) 18:18 9- Campo Volantin (Erreka) 20:27
3- Zorrotza-Kastejana 18:44 10- Unamuno 20:33
4- Gordoniz (Errekaldeko Plaza) 19:17 11- Mesedetako Zubia 20:41
5- Zabalburu 19:30 12- Zamakola 20:55
6- Zirukularra 19:30 (euskalgintzarena) 13- Basarrate Plaza 21:17
7- Indautxu Plaza 19:51 14- Bilbo-Galdakao Errepidea
2013/03/18
KORRIKA AMAIERA JAIA BAIONAN
Ostegunetik ari da Korrika 18 Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatzen eta oraindik astebete geratzen zaio Baionara heltzeko. Amaiera egun horretan, hilaren 24an, musikaz, kolorez eta euskalakariz beteko da Baiona Korrikari merezi duen agurra egiteko. Joan nahi al duzue?
Bada, Bilbotik autobusa aterako da bertara joateko:
Irteera ordua eta lekua: goizeko 09:00etan Plaza Biribiletik
Itzulera ordua: gaueko 22:30ean
Txartelak eskuratzeko: 15 eurotan dira salgai Kalderapekon eta Bilboko AEK euskaltegietan
Bitartean, segi korrika eta igandean denok Baionara!
2013/03/15
KORRIKA 18. Bilboko euskalgintzaren kilometroa
Bilboko euskalgintzako kilometroa Korrika 17 |
Hasi da 18. Korrikaaa!!! Atzo hasi zen Korrika Andoainen eta datorren ostegunean, hilak 21, Bilbotik pasako da. 17. Korrikan bezala, Bilboko euskalgintzak kilometro bat egingo du aurten ere eta guztiok gaude horretan parte hartzera gonbidatuta euskaraz bizi garen guztion kilometroa baita.
Proposamena honakoa da: aurtengo omenduak ikasleak direla kontuan hartuta, Bilboko helduen euskalduntze eta alfabetatzean dabiltzan euskaltegi eta talde guztiei babesa ematea, eta hori sinbolikoki adierazteko, lekukoa Bilboko euskaltegi guztietako ikasleek (euskaltegiko bat) eramatea.
Kilometroa Zirkularretik Eliptikara doana izango da, hau da, Gran Vía zeharkatuko dugu arratsaldeko 19:30ak aldera. Beraz, hantxe ikusiko dugu elkar guztiok korrika!
2013/02/22
KORRIKA KULTURALA. Pisukideak antzezlana Bilborocken
Geroz eta gutxiago geratzen zaigu Korrika hasteko, baina itxaroten dugun bitartean, zergatik ez gara antzerkira joaten? Horretarako, Korrika kulturalak Pisukideak antzezlana aurkezten digu. Komedia dibertigarri honek barre algarak eragingo dizkigu martxoaren 6an, asteazkena, goizeko 11:00etan edo arratsaldeko 19:00etan Bilborock aretoan.
Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira eta 5 euro baino ez dute balio! Beraz, hasi entrenatzen eta korrika joan Bilboko AEK edozein euskaltegira sarrerak erostera agortu baino lehen!
2013/02/12
KORRIKA ARROPA DESFILEA BILBON!
Ostegun honetan, hilak 14, arratsaldeko 20:00etatik aurrera ikuskizun paregabea izango dugu Bilborock-en, Korrika Arropa desfilea! Pasarela dotorean, euskara ikasleak izango ditugu 18. Korrikarako egin diren "modelitoak" soinean... ikustekoa, ezta?
Horrez gain, mokadutxoa jan eta zerbait edan ahal izango dugu eta sorpresatxuren bat egongo da bukaeran... Beraz, ezin galdu!
2013/01/29
KORRIKA KULTURALA. Zuzeneko instanteak musika argazki erakusketa
Badator 18. Korrika eta berarekin batera, Korrika kulturala. Aste honetan zehar (urtarrilaren 28tik, otsailaren 1era) Bilboko Alde Zaharreko toki ezberdinetan Zuzeneko instanteak musika argazki erakusketaz gozatzeko aukera izango duzue: argazkiak, solasaldiak, kontzertuak...Hona hemen egitaraua:
- Urtarrilaren 28tik 31ra bitartean ERAKUSKETA La Bolsan eta Kalderapekon
- Urtarrilaren 28an 19:00etan IREKIERA EKITALDIA Kalderapekon
- Urtarrilaren 29an 20:00etan Ines Osinagarekin MUSIKA SOLASALDIA Zazpi Katu gaztetxean
- Urtarrilaren 30ean 19:00etan Zigor Dz-rekin MASTER CLASS SAIOA Lasai Kulturgunean
- Urtarrilaren 31n 22:00etan PENTATONIX-FOLK taldearen KONTZERTUA Lasai Kulturgunean
- Otsailaren 1ean 21:00etan AIN_1 taldearen KONTZERTUA Kalderapekon
Eskaintza ederra, ezta?
2013/01/14
KORRIKA OMENALDIA. Ikasleen jaia
Korrikak eta AEK-k euskalduntzen eta alfabetatzen
ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu eta protagonista bilakatu
nahi dituzte euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren 18. edizioan.
Hori dela eta, hilaren 26an, txotx erraldoia antolatu dute Usurbilen.
Egun osoko egitarauak girotuko du jaieguna. Goiz osoan zehar egongo
da kale animazioa, trikitilarien, txarangaren eta abarren laguntzaz.
Ondoren,kupelen irekiera, bertsolariak, bazkaria*, ekitaldi nagusia,
erromeria, kantu jira eta Esne Beltzaren kontzertua.
Sarrerak (10 euro -jatekoa, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne-) AEKren euskaltegietan daude salgai.
URTARRILAREN 26AN DENOK USURBILERA!
2013an praktikatu euskara!
Urte berriarekin batera mintzapraktika
egitasmoetan izena emateko kanpaina zabaldu da berriz ere. Parte hartu
nahi duzu? Eman izena!
ZEIN DA HELBURUA?
Mintzapraktika proiektuek gure kaleetan euskararen presentzia zabaltzea eta handitzea dute helburu nagusi.
NORK HAR DEZAKE PARTE?
Euskara ikasten ari denak, erabilera hobetu nahi duenak, euskaraz mintzatzeko helburua duen pertsonak.
Euskaldunak, solasaldiaren bidez berbalagunari euskaraz hobeto mintzatzen lagunduko dionak.
NOLA?
Bakoitzaren denbora librearen arabera, berbataldeak antolatzen ditugu eta normalean astean behin biltzen dira, euskaraz egiteko,
gustuko aktibitateak partekatuz. Talde bakoitzak erabakitzen du zer
egin, noiz eta non.
ABANTAILAK
Egitasmo hauetan oparte hartzen dutenek deskontuak eta abantailak dituzte prentsa eta argitalpenetan, besteak beste.
Eta den-dena, DOHAINIK, KITORIK, DEBALDE, MUSUTRUK!
IZENA EMATEKO
IZENA EMATEKO
Hainbat aukera dituzu:
Aek-ko edozein euskaltegitara jo
607 53 01 32 telefonora deitu
berbalaguna@aek.org helbidera posta bidali
Suscribirse a:
Entradas (Atom)