Esaera Zaharren Sopelako Txapelketak apirilaren 27an, 20. edizioa ospatuko du, AEKren ekimenez eta “Non zaldarra, han atzamarra” lelopean.
Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria eta bi saio ditu:
Goizean 11:00etatik aurrera,
parte-hartzaileak multzoka banatu eta nor bere ibilbideari lotuko zaio,
tabernaz taberna, musika-giroan. Zeregina izango dute ALBEko kideen
bertso idatziak entzun eta, bakoitzaren azpian gordetzen den esaera
zaharra zein ote den erabakita,
atsotitza asmatzea eta zuzen esatea. Horrela, multzoetatik talde bana
sailkatuko da: puntu gehien eskuratutakoa, hain zuzen.
Ondoren, 15:00ak aldera, herri-bazkaria
izango da, Sopelako frontoian. Bazkalostean, berriz, final-erdiak eta
finala jokatuko dira, ia-ia goizeko modu berean; izan ere, oraingoan
bat-bateko bertsoak adituko dituzte taldeek, noren eta Ane Labakaren
zein Xabier Amurizaren ahoetatik. Sariak, ederrak: asteburua landetxe
batean irabazleentzat; 4 pertsonarentzako afariak finaleko enparauko
taldeentzat.
Behin lehiaketa amaituta, erromeriaz gozatuko dugu, Dangiliske Plaza dantza taldearen eskutik.
Izen emateak
Lehiaketan taldeka hartzen da parte: 2, 3 edo 4 lagunek osa dezakete
taldea eta izena eman behar da apirilaren 22a baino lehen,
telefonoz (618.57.44.45 / 695.77.40.15) edo posta elektronikoz (jose-p@aek.org / aitor-f@aek.org ). Inskripzioak 10 euro balio du taldeko eta bazkariak 20 euro pertsonako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario