2018/03/23
2018/03/22
Mahatserriko Mintzodromoa ospatu genuen atzo. Arrakastatsua.
Atzo, Mahatserriko Mintzodromoa ospatu genuen Santutxu-Txurdinagako Euskararen Astearen barruan. Karmelo kalean egiteko asmoa genuen baina eguraldiaren beldur, B plana martxan jarri eta Kirikiño ikastolako kiroldegira eraman genuen. Hasieran hotz hasi bazen ere, ezin hobeto amaitu genuen goiza. 200 lagunetik gora (azken uneko baja batzuk izan arren) ibili ziren berbetan 20 minutuko lau txandetan. Institutuko irakasleak zein ikasleak, euskaltegiko ikasle nahiz irakasleak eta Bilbo osotik etorritako berbalagunak poz-pozik irten ziren. Hurrengoa ea noiz egingo dugun galdezka joan ziren. Antolaketa lan handia ekarri digu Mintzodromoak, baina emaitzak ikusita errepikatu egingo duguna ziur izan.
Argazkietan ikusi giroa.
Ez ahaztu, gaur bertan, 19:00etan Deustuko Mintzodromoa duzuela Done Petri plazan.
2018/03/16
Zurbaran eta Uribarriko berbalagunon martxoko hitzordua, gaur.
Hileko hirugarren ostiral guztietan bezala, martxoan ere batuko dira Zurbaran eta Uribarriko berbalagunak, gaur hain zuen ere. Animatzen zara?.
2018/03/14
2018/03/12
Praktikatu eta Bizi: Kirola eta Natura. Bigarren txangoa, pagoz pago, bertsoz bertso, martxoaren 24an.
Praktikatu eta bizi / Kirola eta Natura programaren barruan, bigarren txangoa dator. Itxinako zeharkaldia egingo dugu martxoaren 24an, larunbatarekin. Zeharkaldia bertsolariekin egingo dugu. Ez galdu gero.
Izen ematea > https://labur.eus/Fw6l5
2018/03/07
San Inazioko Berbalagunak
San Inazion badugu talderik!!!
Argazkiko neskak, Jaione, Irune, Angelica eta Susana dira eta atzoz geroztik, asteartero, batzeko asmoa dute arratsaldeko 19:30ean euskaraz bizitzeko. Ez da erraza izan San Inazio dugun lehenengo taldea martxan jartzea, ez pentsa. Hasieran, 19:00etan genuen hitzordua Kabia tabernan, baina Irunek Erandioraino alaba uztera eta gero bere bila joan behar duenez, gainontzeko neskek (jator-jatorrak) erabaki zute hobe zela 19:30ean geratzea hemendik aurrera. Jaione euskaldun zaharra da, Mutitibarrekoa eta eleanitza (fratsesa ikasten dabil Hizkuntz Eskolan, ingelesa daki,...). Angelica ere Hizkuntz eskolan dabil, baina euskara ikasten. Susana, berriz, Juan Mateo Zabala euskaltegian ari da helburu berarekin. Laurek, zein baino zein gogotsuago, erabaki dute astearteko hitzordu hori beraien bizitzako euskarazko arnasgunea izatea. Batzuentzat, momentuz, bakarra, baina ziur naiz haiek ezagutu ondoren gehiago egongo direna.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)