2015/12/22
2015/10/21
Berbalagun aurkezpena, Bilbon.
Hitzordu polita izan genuen pasa den astean Deustu aldean. Berbalagunaren hasiera emateko asmoz, arratsaldeko 20:00ak aldera Berbaizuren egoitzaren ondoan dagoen Müllerrenean batu ginen. Galder Perez eta Ane Zabalaren gidaritzapean bertaratu ziren berbalagunen artean hitz aspertu interesgarria izan genuen. Muskizeko Xabierrek bere esperientzia kontatu zigun, bidelaria izatetik, orain, autodefentsa ikastaroak ematen ditu berbalagunentzat.. Deustuko berbalagun batek ere esperientzia kontatu zigun. Alde serioa amaituta, piruleta bana ahoan, Bordatxo tabernara abiatu ginen, zinta moztu eta poteari ekiteko.
Arratsalde polita eman genuen.
2015/10/13
Berbalaguna hasiera ekitaldia 2015/2016, Bilbon.
Ostegun honetan, urrika 15, haisera emango diogu Berbalaguneko ikasturteari Bilbon. Etorri gurekin hasiera ekitaldira eta gero poteoan ibiliko gara. Ez galdu gero!
2015/09/21
Bilboko Berbalagunok, berriro martxan. 2015-2016
Bilboko berbalagunok martxan gaue berriro. ikasturte honetan gure egitasmoan parte hartu nahi baduzu, izena eman, eskuma aldean duzu GIF horren gainean sakatuta.
Zure zain gaude.
2015/06/30
2015/06/24
2015/06/23
Deustu Aldeko Berbalagun Taldeak. Elkarrizketak I
Berbaizu Deustu aldean dabiltzan berbalagun taldeei elkarrizketak egiten dabil. Hemen lehenegoa:
Deustualdean euskaraz bizi gaitezke
2015/06/15
Berba Jira, 2015/06/05, kronika txikia.
Ekainaren 5ean, Bilboko Berbalagunok batu ginen baginela ospatzeko asmoz, lehenengo Berba Jiran. Mahatserriko, Bilbo Erdialdeko, Deustu aldeko eta Bilbo Zaharreko berbalagunak batera.
19:00etan hitzordua genuen Indautxu AEK euskaltegian, kartoi banda eratzeko asmoz. Hasieran, gutxi agertu baziren ere, geroago apurka-apurka, tabernaz taberna aurkitu genituen gainontzekoak. Aurreikusitakoa baino denbora gehiago eman genuen banda eratzeko lan horretan eta ia 20:00ak aldera irten ginen kalejira musikatuan, San Queremos bandakoek lagunduta. Ordurako 15 lagunez osatutako banda ginen.
Euskaltegi ondoko Cruzblanca tabernan beste lagun batzuk topatu eta txistor gozoekin ekin genion bakanal musikatuari. Handik Kirrulirantz abiatu ginen, bertan jende gehiago batu zitzaigun, normala ikusita tabernakoek prestatu ziguten otordua ikusita (inguruko guztiek izan nahi zuten berbalagun). Hurrengo geldialdia, Muskitza tabernan izan zen; bertan, jada berotuta, dantza eta musika saio eskaini genuen espaloi estuan, bertan eskainitako pata minek zirikatuta. Amaitzeko Ziripoten musika saioaren ostean eta bapo jan ondoren arropa zozketari ekin genion.
Jende asko ez ginen batu, baina bertaratu ziren lagunek ederto pasa zutela ezin ukatu, baita ingurukoak pasarazi ere bai.
2015/06/10
Bilboko AEK-ko Ikasleen Jaia 2015
2015/06/05
Gaur, 19:00etan, Berba Jira Indautxu aldean.
Musika banda, kartoi banda, pintxo-pote, zozketa; 19:00etatik aurrera, Indautxun ibiliko gara Bilboko Berbalagunok. Erdu geugaz eta ondo pasako duzu.
2015/05/26
2015/05/18
Udako Berbalaguna 2015, Bilbon.
Ikasturtea amaitzearekin batera, zure berbalagun taldeak batzeari utziko dio eta zuk jarraitu nahi duzu mingaina astintzen...
Agian, ez zara inoiz aritu berbalagun talde batean ,baina udan tarte bat duzu hasteko...
Zure egoera bata zein bestea izanda hemen duzu aukera ezin hobea:
Udako Berbalaguna.
Izena emateko bete fitxa hau . Azken eguna, ekainaren 19a.
2015/04/21
Ostiral honetan Txotxindau 2015 Indautxu AEK-n
Ostiral honetan Txotxidau sagardo jaia izango da Indautxu AEK-n. Urtero lez berbalagunak gonbidatuta gaude. Gehiago esango nuke, gu gabe ez dago jairik!
Gogoan izan, sarrera behar duzuela; han bertan erostea dago edo aurretik.
Infromazioa:
Indautxu AEK
Urkixo zumarkalea 88
indautxu@aek.org
944413474
Ondo pasa eta zintzoak izan (ala ez zuek ikusi).
Gogoan izan, sarrera behar duzuela; han bertan erostea dago edo aurretik.
Infromazioa:
Indautxu AEK
Urkixo zumarkalea 88
indautxu@aek.org
944413474
Ondo pasa eta zintzoak izan (ala ez zuek ikusi).
2015/04/15
Berbalagunon 2474. km-a, Korrika 19n
Zorionak, Berbalagunok. Korrika 19n izandako kilometroa zoragarria izan zen. Zorionak, Lourdes eta Manuela! Zuek bai merezi zenuten lekukoa eramatea! Aurreko astetik, urduri; ez dakit lo egin zenuten ere. Manuelak deitu egin zigun konprobateko ez zela broma. "Zergatik guk?" Eta Korrika pasa ondoren, gaueko 11:30ean, hauxe Lourdesen mezua:"Eskerrik asko benetan. Hunkigarria izan da. Inoiz ez dugu ahaztuko. Musu handi bat".
Merezi zuten ala ez? Baiezkoan gaude. Musu handi bat zuentzat ere bai.
2015/03/25
Berbalagunon kilometroa Korrika 19n
Kaixo, berbalagunok.
Dakizuenez, igande honetan Korrika 19 amaituko da Bilbon, auzo guztietatik pasatu ondoren. Bada, Santutxutik ere pasatuko da eta Berbalagunei egokitu zagiu 2474. km-an korrika egitea. Hori horrela, bururatu zaigu Euskal Herriko berbalagun, mintzakide, mintzalagun eta solaslagun guztiei gonbidapena zabaltzea.
Beraz, badakizue, martxoaren 29an, goizeko 11:00etan, Zabalbide eta Santutxu kaleek bat egiten duten lekuan, Mahatserriko, Bilboko eta Euskal Herriko berbalagunok lekukoa eskuan korrika egingo dugu.
Erdu geugaz
BerbalagunakHemen mapa (klikatu gainean)
2474. km.a
Zabalbide-Santutxu kaleek bat egiten duten lekuan
Goizeko 10:30ean
Metroa: Santutxu-Karmelo
2015/03/04
Berbalagunok, Santutxu-Txurdinagako Euskararen Astearekin bat.
Berbalagunok parte hartuko dugu. gurekin etorri nahi baduzue, eman izena berbalaguna@aek.org helbidera mezu bat bidaliz, izen eta telefonoa ahaztu gabe.
Ederto pasatuko dugu.
2015/03/03
Bilboko Berbalagunok, sagardotegian.
Bilboko Berbalagunok sagardotegira joan ginen, zapatuan,
Getxoko Egizukoekin eta ederto pasa genuen.
2015/03/02
Korrika moda desfilea eta kontzertua
Ostegun honetan, martxoak 5, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Hika Ateneon (Ibeni kaia 1, Atxuri), Korrika Moda Desfilea eta Kontzertua (Daltondarrak). Berbalagunok ezin dugu horrelakorik galdu.
#Korrika
#Euskahaldun
2015/02/10
Bihar, Atxuriko eskoletan, Familian Euskaraz Jolasean tailerra
Bihar, otsailak 11, Atxuriko Garcia Rivero eskolan, Gurasolagunek Familian Euskaraz Jolasean tailerra egingo dute haur eskolako umeekin batera. Ondo pasa.
2015/01/28
Agate Deuna, geureetan.
Santutxukoak auzoan zehar otsailaren 4an ibiliko dira, metroko igoigailutik hasi eta Bastida plazan amaituta. Baten batek, aurten bere kantaz okertu eta Olentzero abesten hasiko da, seguru.
Zazpikaletakoak gaur batuko dira entsegua egiteko. Bertan erabakiko dute otsailaren 4rako hitzordua. Baina ez kezkatu, 20:00ak aldera Kalderapekotik pasatzen bazarete, entzungo dituzue.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)