2009/03/26

LESAKAra berbatxangoa


sakatu irudien gainean hobeto ikusteko


Zer egin dezakegu? Zuon iritziak eman
Bortzirietako herriak ezagutu: Arantza, Igantzi, Bera, Etxalar eta Lesaka bera
Antzinako kobazuloen arteko kontrabandisten ibilbide zaharretatik ibili:
Urdazubiko kobak-àZugarramurdiko kobak-à Sarako kobak
Larrun mendia igo: ausartenak oinez joan daitezke baina badago trenez igotzeko aukera ere. Goiko puntatik, lainorik ez badago, paisaia benetan izugarria ikus dezakegu
Bertizetik txangoak egin: Inguru honetako basoetan zehar murgildurik izugarrizko parajeak ezagutu ahal ditugu.
Hendaiako kostaldetik ibilbidea:Itsasoren ondotik doan bideari jarraituz gero sekulako txango politaz gozatzeko aukera izango dugu.
Lesakan parranda egin: Oraindik indarra soberan baduzu Lesakako gaua ezagutzeko aukera izango duzu.

Prezioan sartzen dena:
Ohea + izarak (nahi izanez gero)

Gosaria

Afaria

Bidaiako gastuak (bidesariak eta gasolina)


ikusi nahi baduzu sakatu izenaren gainean

data aukeratzeko: apirilaren 6a baino lehen

izena emateko: apirilaren 8a baino lehen

mezu bat bidali hona: berbalaguna@aek.org

edo telefono honetara deitu: 94 441 34 74 (Indautxu AEK)


2009/03/24

Arrigorriaga-Usansolo txangoa


Martxoaren 22an gure Indautxuko berbalagun batzuk mendi txango bat egitera joan ziren eta argazki polit hauek atera zituzten. Zelako eguraldia! Ezin zarete kexatu! Ea besteok ere horrelako txangoak egiten animatzen zareten!

2009/03/16

korrika euskal jaia

Korrikaren aldeko urteko jaialdia antolatu dugu Indautxun larunbat honetarako (martxoak 21) 13:00etan hasi Triki poteo kalejira
15:00etan ONINTZA ENBEITA eta ARKAITZ ESTIBALLES bertsolariekin bertso bazkari gozo eta animatua. (15 euro baino ez)
Honen ostean Mus txapelketa
Eta bukatzeko, 20:00etan talde lokalek Kontzertuak eskainiko dizkigute

Bilbon edo Bilbotik hurbil egongo zarela eta ez dakizula zer egin? Beno, duda barik, eman izena hemen oraintxe bertan eta ez zara damutuko. ANIMATU!!!

2009/03/05

KOIKILIrekin Hartu eta Pasa!, Futbol entrenamenduetan EUSKARAZ

Begira zein artikulu interesgarria topatu nuen interneten!
05/02/2009 Asier Romok idatzita “El Mundo Deportibo”rako (gazteleraz) eta Aintzane Torrek itzulita euskarara
Itzarri deritzon Aholkularitza-enpresa zuzentzen duen Koikili jokalariak (Getxoko Udalak lagunduta) futbol munduan euskara bultzatzeari zuzenduta dagoen proiektuari hasiera emango dio otsailaren bostean . “Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara” lelopean, ekimen honen helburua entrenatzaile euskaldunak jokalariekin euskaraz aritzean datza. Otsailaren 5ean izango den lehengo saio honetan , non, Mikel Aramaio teknikariarekin batera, atzelari zuri gorriak hartuko duen parte, Iturgitxi eta Getxoko umeen futbol taldeak arituko dira.

Bizkerreko nesken eta mutilen taldeak; Galeako kadeteak eta San Nikolas ikastolako neskak; Erromoko haur taldea eta Itzubaltzetako kadeteak; San Nikolaseko eta Getxoko umeak. Hauexek dira hurrengo ostiraletan parte hartuko dutenak.

"Euskara suspertzeko eta euskararen aldeko sentsibilizazioa areagotzeko kanpaina da hau, eta futbola du eragiteko esparru konkretua. Euskaraz hitz egiten dakiten entrenatzaileek euren jokalariekin hizkuntza hau erabil dezaten lortu nahi dugu” dio Koikilik

Itzarri eta Getxoko Udalaren artean zuzendutako lehenengo esperientzia honetako partaideek, saioa bukatutakoan, Lezama bisitatzeko aukera izango dute eta , hainbat eginkizunen artean, Athleticeko entrenamendu bat zuzenean ikusteko aukera ere emango zaie.

Zer iruditzen zaizue egitasmo hau?Bota zuen iruzkinak hemen behean!

2009/03/02

Erregea eta Bufoia - Bertsoa eta Antzerkia



Bertsoa eta antzerkia lotuko dituen lana da Erregea eta Bufoia. Nork apainduko ote du hitza hobeto? Hori da erregea eta bufoiaren arteko “borroka” edo hobe esanda, jolas honen bidez esperimentatu nahi dena.Erregea (bertsolaria) pertsonaia ezberdinez baliatuko da bufoiaren hitzei aurre egiteko eta bufoiak (antzezleak), berriz, erregearekin jolastu nahi izango du, burla eta trufa eginez… Baina, ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten.Tokian-tokiko egoeretara eta herrietara prestatutako gaiek erabateko bat-batekotasuna emango diote emanaldiari. Bestalde, ikuskizunean parte hartuko duen bertsolaria ere herriz herri aldatuko da.Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, garailea nor izango ote da? Erregea: Bertsolari bat (aldatzen joango dena). Bufoia: Ander Lipus (Antzezlea). Gai-jartzailea: Unai Elizasu.