Bertsoa eta antzerkia lotuko dituen lana da Erregea eta Bufoia. Nork apainduko ote du hitza hobeto? Hori da erregea eta bufoiaren arteko “borroka” edo hobe esanda, jolas honen bidez esperimentatu nahi dena.Erregea (bertsolaria) pertsonaia ezberdinez baliatuko da bufoiaren hitzei aurre egiteko eta bufoiak (antzezleak), berriz, erregearekin jolastu nahi izango du, burla eta trufa eginez… Baina, ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten.Tokian-tokiko egoeretara eta herrietara prestatutako gaiek erabateko bat-batekotasuna emango diote emanaldiari. Bestalde, ikuskizunean parte hartuko duen bertsolaria ere herriz herri aldatuko da.Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, garailea nor izango ote da? Erregea: Bertsolari bat (aldatzen joango dena). Bufoia: Ander Lipus (Antzezlea). Gai-jartzailea: Unai Elizasu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario