Bilboko Berbalagunak ere ibili ziren pasa den igandean, ekainak 23, Itxinara egindako ibilaldian, Kirola eta Natura programaren barruan. Atxular begiak oraindik ere aho bete hortz uzteko gaitasuna du. Pozik amaitu zuten Manuelak, Lurdesek eta gainontzekook. Hurrengo ikasturtean gehiagotara joateko agindu diote bere buruari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario