Gaur, 2010eko apirilak 12, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga 'Egunkaria'-ko itxiera kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, deliturik ez zutela egin argudiatuta. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia.
Kazeta ixteko erabakiak Espainiako Konstituzioaren babesik ez zuela izan eta, adierazpen askatasun eskubidea aintzat hartuta, kazeta itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela onartu da.Tortura salaketez "inkomunikazioan nahikoa kontrol judizialik" ez zela egon" aipatu da.
Zazpi urte pasatu dira Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuela. Eraso judizial hark izugarrizko lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian, eta jasotako elkartasuna eta gizartearen erantzuna ere tamaina berekoa izan da orain arte.
Egindako mina ez da inoiz ahaztuko, baina gaur, min horren zati handi bat irribarre bihurtu dugu Euskal Herrian. Milioika irribarre zuentzat, Joan Mari, Iñaki, Txema, Martxelo eta Xabier. Eta beste horrenbeste zuretzat, Egunkaria!
No hay comentarios:
Publicar un comentario