2012/09/25

IZAN BERBALAGUN ETA PRAKTIKATU GUREKIN!!!







Bilboko berbalagun martxan izango da berehala. Urte dexente daramagu berbalagunok, gure hiriko kale, taberna, plaza eta hamaika lekutara euskara ateratzen. Gurekin batera euskaraz berba egin, kirola egin, poteatu, erlazionatu... nahi duen oro ongi etorria izango da Bilbon 120 lagun eta Euskal Herrian zehar 5000 lagun baino gehiago dituen gure familia honetara. Horrez gain, deskontuak, EHU-ko kredituak eta beste hainbat abantaila ere eskuratu ahal izango dituzue berbalagun izateagatik. Eta hau guztia musutruk!  
 
Beraz, euskara praktikatu, ondo pasatu eta lagunak egin nahi badituzue, izena eman Bilboko Aek-ko euskaltegietan edo berbalagunen helbidean eta harremanetan jarriko gara zuekin.

Geroz eta gehiago gara euskaraz bizi nahi dugunok; beraz, animatu eta praktikatu gurekin!

Informazioa edo izena ematea

Bilboko Aek-ko euskaltegiak
berbalaguna@aek.org
607 530 132


2011/06/16

Ekaineko bigarren hamabostaldiko agenda

BILBOKO BERBALAGUNA informazio buletina

AZKEN BERRIAK

  • GURASOLAGUNA. Asteon Atxuriko Garcia Rivero eskolan martxan jarri dugu eta dagoeneko 4 talde daude.
  • UEUko IKASTAROAK (Udako Euskal Unibertsitatea)-k 35 ikastaro eskaintzen ditu eta matrikulazio epea zabaldu du jadanik. Berbalagunen parte hartzeagatik, deskontuak! Info+

DATOZEN EKINTZAK

Ekainak 10-23

IRALAKO JAIAK

Iralako jaietako programazio zabala ikusteko Info+

Ekainak 18, larunbata

GAU ZURIA

Gau Zuriaren III edizioa Info+

Ekainak 18, larunbata

ARABA EUSKARA, Laudion

Urtero bezala heldu da Arabako ikastolen alde ospatzen dugun jaia Info+

Ekainak 22, asteazkena

UDAKO SOLSTIZIOA Kafe Antzokian, 11:00etan eta 18:30ean

Doako hitzaldia izango dugu Info+

  • Informazio gehiago edo zuen ekintzak iragarri nahi badituzu jarri harremanetan gurekin.

BERBATALDEAK

  • Berbalagunak astero hitz egiteko biltzen dira berbataldeetan. Une honetan 150 lagunetik gora.
  • Horietako batean parte hartu nahi baduzu, bidali mezua

KONTAKTATZEKO

2011/05/17

Txotxindau

Kaixo berbalagunok!!

Ostiral honetan Indautxuko euskaltegian Txontxindau jaia izango dugu. Sagardotegietan ohikoa den giro apartaz gozatzeko parada ezin hobea!! Sarrerak Indautxuko euskaltegian bertan eros daitezke (10 euro). Animatu eta parte har ezazue!

2011/04/01

Kaixo Berbalagunok!

Iritsi da udaberria eta berarekin batera Korrika 17 ere bai. Oraingoan Trebiñutik Donostiarako ibilbidea egingo dugu, apirilaren 7an hasi eta 17an bukatu. Guretik, Bilbotik, apirilaren 15ean izando dugu, ostirala. Beraz, badakizue,. jantzi petoa eta euskalakari guztiok Korrikara!