2012/10/30
Bilboko berbalagunon aurkezpen jaia!!!
Kaixo berbalagunok!
Bilbon jada hasiak gara mingainak astintzen! Talde batzuk martxan daude eta beste batzuk berehala izango dira... Geroz eta gehiago gara Bilbon euskaraz bizi nahi dugunok, beraz, zergatik ez dugu elkar ezagutzen?
Horretarako aukera ederra izango dugu, azaroaren 15ean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Kalderapeko Kulturgunean; bertsolariak, musika, dantza eta giro ona lagun. Plan ederra, ezta?
Hurbil zaitezte eta primeran pasako dugu!!!
2012/09/25
IZAN BERBALAGUN ETA PRAKTIKATU GUREKIN!!!
Bilboko berbalagun martxan izango da berehala. Urte dexente daramagu berbalagunok, gure hiriko kale, taberna, plaza eta hamaika lekutara euskara ateratzen. Gurekin batera euskaraz berba egin, kirola egin, poteatu, erlazionatu... nahi duen oro ongi etorria izango da Bilbon 120 lagun eta Euskal Herrian zehar 5000 lagun baino gehiago dituen gure familia honetara. Horrez gain, deskontuak, EHU-ko kredituak eta beste hainbat abantaila ere eskuratu ahal izango dituzue berbalagun izateagatik. Eta hau guztia musutruk!
Beraz, euskara praktikatu, ondo pasatu eta lagunak egin nahi badituzue, izena eman Bilboko Aek-ko euskaltegietan edo berbalagunen helbidean eta harremanetan jarriko gara zuekin.
Geroz eta gehiago gara euskaraz bizi nahi dugunok; beraz, animatu eta praktikatu gurekin!
Informazioa edo izena ematea
Bilboko Aek-ko euskaltegiak
berbalaguna@aek.org
607 530 132
2011/06/16
Ekaineko bigarren hamabostaldiko agenda
BILBOKO BERBALAGUNA informazio buletina
AZKEN BERRIAK
- GURASOLAGUNA. Asteon Atxuriko Garcia Rivero eskolan martxan jarri dugu eta dagoeneko 4 talde daude.
- UEUko IKASTAROAK (Udako Euskal Unibertsitatea)-k 35 ikastaro eskaintzen ditu eta matrikulazio epea zabaldu du jadanik. Berbalagunen parte hartzeagatik, deskontuak! Info+
DATOZEN EKINTZAK
Ekainak 10-23
IRALAKO JAIAK
Iralako jaietako programazio zabala ikusteko Info+
Ekainak 18, larunbata
GAU ZURIA
Gau Zuriaren III edizioa Info+
Ekainak 18, larunbata
ARABA EUSKARA, Laudion
Urtero bezala heldu da Arabako ikastolen alde ospatzen dugun jaia Info+
Ekainak 22, asteazkena
UDAKO SOLSTIZIOA Kafe Antzokian, 11:00etan eta 18:30ean
Doako hitzaldia izango dugu Info+
- Informazio gehiago edo zuen ekintzak iragarri nahi badituzu jarri harremanetan gurekin.
BERBATALDEAK
- Berbalagunak astero hitz egiteko biltzen dira berbataldeetan. Une honetan 150 lagunetik gora.
- Horietako batean parte hartu nahi baduzu, bidali mezua
KONTAKTATZEKO
- Bilboko AEKko euskaltegietan.
- Telefonoz 648250177
- E-posta: berbalaguna@aek.org
- Bloga: http://berbalaguna.blogspot.com
- edo Facebooken
2011/05/19
2011/05/17
Txotxindau
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


