2019/11/12

Berbalagunon hasiera ekitaldia Otxarkoagan, euripean baina pozik




Pasa den ostiralean, azaroak 8, bilboko Berbalagunok hasiera ekitaldia egin genuen Otxarkoaga auzoan. Hileko lehenengo ostiral guztietan Euskaitz Euskara Elkarteak ospatzen duen triki-poteoa probetuz, Berbalagunok hasiera ofiziala eman genion 2019-2020 ikasturteari. Euripean, baina pozik batez ere Praktikatu AEK-k opari eman zizkigun euritakoekin. Pintxoak, poteak eta Deustuko Ibon eta Jon trikitrilariekin gau paregabea pasatu genuen. San inazio, Zazpi Kale eta Txurdinagako berbalagunak gerturatu ziren. Santutxu eta Otxarkoagakoak, zelan ez, bertan ibili ziren ere. Hemen dituzue argazki eta bideo batzuk baieztatzeko esandakoa:


2019/11/07

Bilboko Berbalaguneko Hasiera ekitaldia, Otxarkoagan.




Bilboko Berbalaguneko talde gehienak martxan daude jada. Horregatik, 2019-2020ko ikasturteari modu ofizialean ekiteko, bihar, azaroak 8, 19:30ean, Triki-poteoa egingo dugu Otxarkoaga aldean (Euskaitz Euskara Elkartea hilean lehenengo ostiralean egiten duen ekimena probestuz). Beraz, ez bilatu aitzakiarik, une atsegina pasatuko dugu-eta: aspalditik ikusiko gabeko berbakideekin elkartu, urte ikasturte berrirako planak eta asmoak aurreikusi eta, inportanteena, une atsegina pasatu euskaraz. Denok zaudete gonbidatuta.
Bihar arte.

Oharra: Geltoki tabernan hasiko da Triki-poteoa (Larratundu kalea 1, Otxarkoagako metro geltokiaren ondoan)

2019/10/18

Uribarri-Zurbarango berbalagunak, berriro bueltan. Gaur hitzordua, 19:00etan.




Opor luzeen ostean, ostiral honetan, berriro ere, Zurbaran-Uribarriko berbalagunek (hileko 3. ostiral guztietan bezala) hitzordua izango dute. Beti bezala, hitzordu zabala da, edozein gertura daiteke. Anima zaitezte.

2019/09/12

Bilboko Berbalaguna, berriro martxan. 2019-2020 ikasturtea.


Bilboko Berbalaguna, berriro martxan. Gaurtik aurrera taldeak eratzen hasiko gara Bilbon zehar euskaraz aritzeko. Gogoan izan gure egitasmoa doakoa dela, debalde, dohainik. Ez duzue aitzakiarik, beraz. Konpromiso bakarra da ordu bete astean eta ikasturte bat egotea, ez dugu besterik eskatzen. Kartelean berbalagun batzuk agertzen dira, mota guztietako jende jatorra dugu. Ez galdu.
IZENA EMATEKO, klikatu HEMEN.

2019/07/01

Udan ondo pasa. Irailean itzuliko gara.


Hondartzan, barnetegian, mendian, euskaltegian, lanean, jaietan, atzerrian, etxe ondoan... Udan ere #PRAKTIKATUetaBIZI
Irailean itzuliko gara.😎