2009/02/25

berbalgunak italiarrean

Gure berbalgun talde bat afaltzera joan zen La Tagliatella jantokira pasa den urtarrilean.

Ea asmatzen duzuen zer jan eta edan zuten!

2009/02/18

antzerkia euskaraz

Mirande Kabareta ikuskizun lotsagabea, ausarta eta politikoki ez-zuzena da. Kabaretaren eta antzerkiaren artean, kafe-giroan jarduten dute antzezleek eta musikariek. Ikuskizunak Jon Mirande idazle eztabaidatu bezain goraipatuaren bizitzako pasarte bat du abiaburu. Abiatu ondoren, ordea, hala antzezleek nola musikariek, zirikatzaile eta lotsagabe, ustekabeko bideetara jotzen dute, sexutik politikara eta alderantziz.
Ikuskizun hau Korrika Kulturalak antolatua da. Informazio gehiago: http://www.korrika.org/

El balcon de la Lola

Otsailak 26 (osteguna)

20:00etan
5 euro

Sarrerak eskuratzeko mezu bat bidali :berbalaguna@aek.org
edo Kalderapeko tabernan

2009/01/29

KORRIKA 16 KANTA

Hemen duzue Jon Maiak idatzirik, Betagarrik moldatu duen kanta. Aurtengo korrika 16ren abestia dugu hauxe. Ea zer iruditzen zaizuen !( balorazioak egin ditzakezue hemen behean agertzen den “iruzkin” sakatuz ) Hasi danok dantzatzen eta abesten! Korrika badator!

2009/01/23

KORRIKAko moda desfilea

Zibeleseko pasarela baino glamour bereziagoa topatuko dugu urtarrilaren 29an Kalderapekon izango den moda desfilean. Pertsonaia famatuak izango dira bertan aurtengo KORRIKA arroparekin desfilatzen. Eta giro ezin hobean, gure armairuko trapu zaharrak ordezka ditzaketen arropa polit eta modernoak fitxatzeko aukera izango dugu.Gogorarazi behar dizuet barruko arropak ere aurkeztu direla aurtengo Korrika 16an. Nor animatuko da hauek jantzita desfilatzen? 2007an galtzontzilo ezin politagoak daramatzaten Iruñerriko mutiko eder hauen argazkia jarri dut motiba zaitezten. Anima zaitezte etortzen!eta, nahi izanez gero, parte hartzen!Primeran pasatuko dugu. Euskaraz jantzi zaitezte!

Urtarrilak 29 (osteguna)
20:00etan
Kalderapeko
(Txakur kalea)

2008/12/03

Euskaraz bai, pauso bat haragoHurbil zaitez EUSKARAZ BAI!esatera

ABENDUAK 13, BECen 18:00etan

Orain dela 10 urte Euskal Herriko futbol zelaiak bete zituen ekitaldi hartan Kontseiluak BAI EUSKARARI ohiukatzera bultzatu gintuen. Euskaltzaleok zita berria dugu oraingoan adierazpen berri bati euzteko. Egindako lana txalotuko dugu baina, oraindik ere, pauso bat harago eman nahi dugulako EUSKARAZ, BAI! esatera joango gara BECera. Oain 10 urte bezala Euskal Herriari eta mundu osoari gure hizkuntza maite dugula eta gure hizkuntzaz, euskaraz, bizi nahi dugula adieraztera joango gara.
GUK EUSKARAZ, BAI!

Sarrerak doakoak dira baina auretiaz eskatu behar dira:
e-postaz
telefono honetara deituz : 902 820 240
edo web gune honetan sartuz : www.nierebanoa.com

ANIMA ZAITEZ!