Esaera Zaharren Sopelako Txapelketak apirilaren 27an, 20. edizioa ospatuko du, AEKren ekimenez  eta “Non zaldarra, han atzamarra” lelopean.
Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria eta bi saio ditu:
Goizean 11:00etatik aurrera, 
parte-hartzaileak multzoka banatu eta nor bere ibilbideari lotuko zaio, 
tabernaz taberna, musika-giroan. Zeregina izango dute ALBEko kideen 
bertso idatziak entzun eta, bakoitzaren azpian gordetzen den esaera 
zaharra zein ote den erabakita, 
atsotitza asmatzea eta zuzen esatea. Horrela, multzoetatik talde bana 
sailkatuko da: puntu gehien eskuratutakoa, hain zuzen.
Ondoren, 15:00ak aldera, herri-bazkaria 
izango da, Sopelako frontoian. Bazkalostean, berriz, final-erdiak eta 
finala jokatuko dira, ia-ia goizeko modu berean; izan ere, oraingoan 
bat-bateko bertsoak adituko dituzte taldeek, noren eta Ane Labakaren 
zein Xabier Amurizaren ahoetatik. Sariak, ederrak: asteburua landetxe 
batean irabazleentzat; 4 pertsonarentzako afariak finaleko enparauko 
taldeentzat.
Behin lehiaketa amaituta, erromeriaz gozatuko dugu, Dangiliske Plaza dantza taldearen eskutik.
Izen emateak
Lehiaketan taldeka hartzen da parte: 2, 3  edo 4 lagunek osa dezakete
    taldea eta izena eman behar da apirilaren  22a baino lehen,  
telefonoz    (618.57.44.45 / 695.77.40.15) edo posta  elektronikoz (jose-p@aek.org / aitor-f@aek.org ). Inskripzioak 10 euro balio du taldeko eta bazkariak 20 euro pertsonako.

