Apirilaren 11n Txotxindau jaiaren
10.urteurrena ospatu genuen Indautxu AEKn. Giroa aparta izan zen
gurean: albokaria, pandero-jolea, bertsolariak (Oihana Bartra eta
Fredi Paia), Gure Esku Dago Indautxuko lagunak eta nola ez,
euskaltegietako jendea. Bilboko AEK-ko euskaltegi guztietako kideak
hurbildu ziren 10. edizio honetara, inoiz izan dugun ordezkatzerik
handiena suposatuz. Jan-edana, jolasak, tonbola, bertsoak, euskal
dantzak, zozketa (bi pertsonentzako menua San Mames zumarkaleko Mune
Gorri jatetxean)... Dena primeran atera zen eta, hori dela eta, gure
eskerrik bero-beroenak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren euskalakari
guztiei. Mila esker, eta hurrengo TXOTXera arte!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario