Praktikatu
eta Bizi
PRENTSA
OHARRA
Ikasturte
berriarekin
batera,
martxan
da
berriro
ere
Bilboko
Berbalaguna
programa.
Astean ordubetez, euskara praktikatzeko aukera ematen du. Bilboko ia
auzo guztietan daude berbalagun taldeak (Santutxu, Zazpi Kaleak,
Deustu, Begoña, Bilbo Zaharra, Miribilla, Olabeaga, Zorrotza,
Indautxu...). Aitzakiarik ez, beraz, euskaraz aritzeko. Oraingoan, Praktikatu eta Bizi lelopean datozkigu haiekin batera euskaraz gozatzeko
gonbidapenarekin.
Hizkuntzaren
ikaskuntzan,
ezinbestekoa da ikasitakoa
praktikan
jartzea,
ez
da
gauza
berria.
Izena ematen duenak aukera izango du euskara praktikatzeko, jakina,
baina baita jendea
ezagutzeko, euskararen munduan murgiltzeko eta, azken finean,
euskaraz bizitzeko ere. Berbalagunaren
funtsa da euskaraz
hitz
egiteko
ohitura
duten
pertsonak
ohiturarik
ez
dutenekin
elkartzea.
Horrenbestez,
edozeinek
har
dezake
parte:
euskaldun
zaharrek,
euskaltegietako
ikasle
ohiek,
irakasleek...
Izena
emateko,
idatzi mezua
berbalaguna@aek.eus
posta
helbidera
edota
whatsappa
607530132 telefono
zenbakira.
Berbalagun
guztiek bidaietarako eta egonaldietarako deskontuak eskuratu ahal
izango dituzte,
bai eta AIZU!
eta
Argia
aldizkariak
eta
Berria egunkaria
merkeago
zein beste hainbat abantaila ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario