2016/11/09

Berbalagunak antzerkira doaz. Azaroak 17, Arriagan.


Datorren ostegunean, azaroak 17, Bilboko Berbalagunok antzerkirako irteera prestatu dute (haien kabuz, geuk bakarrik laguntza teknikoa eman diegu). Arriaga Antzokian, "Francoren bilobari gutuna" antzezlana ikusiko dute, arratsaldeko 20:00etan. Hemen duzue obraren laburpena:

"Iñakik 10 urte ditu eta leuzemia dauka. Joxanek, berriz, 46 urte ditu eta Gerra Zibileko metraila-zatia garunean. Etorkizunik gabeko ospitale batean, iragana eta oraina Miguel eta Cristina sendagileen ametsekin gurutzatzen dira. Itxaro-geletan, inoiz agertzen ez diren pazienteen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan. Eta Carmen Martínez-Bordiú andrea aldizkari arrosetako lehen orrialdeetan agertzen da.
“Francoren bilobari gutuna” bizirauteko beharrak gaixotuta duen komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da."

Informazio gehiago hemen:  http://www.franco.eus/
Ondo pasa.

No hay comentarios: