Hileko lehenengo ostiral guztietan bezala, gaur -maiatzak 4-, 19:30ean, Euskal Poteoa izango dugu Otxarkoagan. Belarriprest, ahobizi zein berbalagun izan; bai bidelaguna, bai bidelaria; euskaldun zahar, oso nahiz ikasle; otxakoagatar ala mahatsorri. Zuek guztiok gonbidatuta zaudete, mingaina zein belarria (euskaraz jakina) martxan jartzera. Gero arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario