Zorionak, berbalagunok!
Zorionak zuei guztioi, zeren egin duzuen balorazio on hori zuen buruari egindakoa baita. Bilboko Berbalagunon asebetetze inkestaz ari naiz. Martxoaren 9an abiatu genuen galdeketa, eta hemen datuok:
- Berbalagunek oso ondo/bikain baloratu dituzte: taldearen puntualitatea, giroa, euskara maila eta parte hartzea. Horretaz gain, dinamizatzailearekin komunikazioa bermatuta dagoela adierazi dute.
- Hobetzekotan (beti dago hobetzeko) hauxe aipatu da: batetik, nahiz eta euskara gehiago erabili, erabilera handitzeko tartea badagoela; bestetik, orain arte egindako lana zein ekintzak onak iruditu arren, zenbait proposamen luzatu dute: poteoak, erlaxatzeko tailerrak (yoga, adibidez), kirola, mendi irteerak, irristaketa, kontzertuak, argazki tailerrak, Gurasolagun taldeak. Beste batzuek, aldiz, arratsaldez eta asteburuetan (Mintzodromoa, esaterako) ekintza gehiago antolatzea proposatu dute.
- Parte hartzaileen balorazioan orokorra (8,4) BIKAIN.
Mila esker zuen parte hartzeagatik.
OHARRA: Inkesta martxoaren 9an abiatu zen COVID-19 birusaren alarma egoera hasi baino aste bat lehenago. Horrek programen egokitzapena ekarri zuen, eta gaur egun, talde gehienak online elkartzen dira.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN
No hay comentarios:
Publicar un comentario