2021/05/11

Udan ere euskaraz seguru: Udako Berbalaguna 2021, Bilbon.

 


 Udako Berbalaguna 2021. Uztailean, abuztuan eta irailean zehar euskaraz bizitzeko aukera izango duzu Bilbon. Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, bete fitxa hau.

...eta guztia DEBALDE 

 Izena emateko azken eguna: ekainak 11

 OHARRA: Mintzapraktika taldeetan, eta antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu.

 http://emanizena.praktikatu.eus/

2021/03/26

Bilboko Berbalagunon Autu-mautuak. Itziar Aceves (ADIBIL), argindar faktura nola ulertu.


Bilboko Berbalaguneko Autu-mautuak: Itziar Aceves (ADIBIL).

Darabilborekin elkarlanean Autu-mautu interesgarria prestatu dugu apirilean egiteko. Gogoan izan Autu-mautuak online egiten ditugun solasaldiak direla. Oraingo honetan Itziar Aceves ingeniaria izango dugu gurekin, ADIBIL-eko aholkularia. Bizkaian eraginkortasun energetikoaz berak beste dakien jende gutxi egongo da. Argindarraren fakturaz hitz egingo dugu, zelan ulertu, zela aurreztu eta zuek nahi duzuen guztiaz.
Apirilaren 22an, 18:30ean, Jitsi aplikazioaren bidez. Ez kezkatu, ez badakizue ondo zelan erabiltzen den aplikazioa, guri eskatu laguntza arazorik gabe.

#GukEuskarazSeguru

#Bilbo

#Darabilbo

#PraktikatuEtaBizi

2020/10/22

Zurbaran eta Uribarriko berbalagunak, berriro martxan.

 

 

Zurbaran eta Uribarriko berbalagun taldea, jakingo duzuenez, hileko azken ostiraletan batzen dira, eta gonbitea egiten diote auzoari beraiekin batzeko. Orain, egoera ikusita, aprobetxatuko dute Euskaraldiaren mahai bat jartzeko. Badakizue non egongo diren, betiko lekuan.

2020/09/24

Bilboko Berbalaguna, martxan. 2020-2021

 

Bilboko Berbalaguna martxan dago. Euskaraz bizi, praktikatu, probatu, ahalegindu nahi baduzu, baita lagun berriak egin ere, zatoz gurekin. Izena emateko erraza duzu whatsappa bidali edota sakatu esteka honetan eta eman izena https://labur.eus/eBXn6




 

 

2020/07/07

Bilboko Berbalaguna, oporretan.


Aurten, inoiz baino gehiago, merezi ez dakit, baina oporrrak behar ditugu. Baina ez kezkatu, irailaren 15ean berriro egongo gara zuekin bueltan. Ikasturte interesgarria bezain garraintsua dugu aurretik, erronka asko: Euskaraldia, korrika,... Berbalagunok hor egongo gara euskara ahoan, praktikatzen eta bizitzen gure hizkuntza.
Ondo pasa eta zaindu, denok osasuntsu behar zaituztegu eta.
Birusak #EzGaituMututu
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

2020/06/16

BIRUSAK EZ GAITU MUTUTU!



Martxoaren 15ean, koronabirusak sortutako alarma-egoera indarrean sartu zen Hego Euskal Herrian. Biharamunean, martxoaren 16n, mintzapraktika-egitasmoak egoera berrira egokitzeko eta bezero zein erabiltzaileei aukerak eskaini ahal izateko, AEKren PRAKTIKATU zerbitzuak birusak #EzGaituMututuko kanpaina abiatu zuen.

Hasieratik, konfinamenduan euskaraz praktikatzeko eta bizitzeko tresnak sortu genituen: aholku- eta baliabide-sortak, euskarri berriak, bideo tutorialak... Horrekin batera, PRAKTIKATUren online eskaintza garatu dugu: itxialdian, mintzataldeak modu telematikoan aritu dira; topaketa birtualak bideratu ditugu; lehiaketak, tailerrak edota erronkak antolatu ditugu; Autu-Mautuak eskaini ditugu, gai zehatzei buruzko online solasaldiak. Arazoa aukera bilakatu dugula esan daiteke, eta, jasotako balorazioak ikusita, datorren ikasturtean horiek guztiak gure eskaintzaren barruan egongo dira.

Gaur, ekainak 16, hiru hilabete bete dira kanpaina abiatu genuenetik. Bi aste falta zaizkigu ikasturtea amaitzeko, baina gure helburua bete dugula harro esan dezakegu: BIRUSAK EZ GAITU MUTUTU! 

Berbalagunon V. autumatua , pasa den astean sasoiko azkena.



Pasa den asteazkenean iksturteko aazken autu-mautua burutu genuen, 5.a hain zuzen ere. Xabier Atetxe eta Pello Bilbaorekin elkartu ginen, hura Team-Ineos-eko prestatzailea eta hau Bahrain-Maclaren taldeko txirrindulati profesionala. Jitsin egindako hitzorduan txirrindularitzaz eta zikloturismoak egin genuen berna modu atsegin , baina interesgarrian.
Sasoiko azkena esan dugu, dena dela autu-mautuan bertan hurrengo urtean gehiago egiteko konpromisoa hartu genuen.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

2020/06/05

Datorren asteazkenean Berbalagunon V. autu-mautua: Pello Bilbao eta Xabier Artetxe



💡Datorren asteazkenean, 18:30ean, 🕡 amaiera emango diogu ikasturteko honetako Berbalagunon autu-mautuei. Baina ez kezkatu bonbazia handian amaituko dugu bi gonbidatu paregabeak izango ditugu eta. Pello Bilbao gernikarra Astana 🚴🏼 taldeko txirridularia eta Xabier Artetxe Team Ineos 🚴🏼‍♀️ taldeko kirol zuzendaria. Argi dago txirrindularitza izango dugula hizpidea: Tourra, Giro, itxialdia, errodilloak eta zuek nahi duzuen guztiari buruz egingo dugu berba.
Izena emateko, 📲 whatsappa bidali 607530132 telefonora zure izen-abizen eta posta elektronikoarekin. Gogoan izan JITSI 💻 programaren bidez egingo dugula, beraz zalantzaren bat baldin baduzu gurekin jarri kontaktuan.
Datorren urtean gehiago egingo ditugu itxialdia egon ala ez.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

2020/05/29

Datorren asteazkenean Berbalagunon IV. autumautua. Birusak#EzGaituMututuko


Datorren asteazkenean, ekainak 3, Berbalagunon IV. autu-mautua egingo dugu. Oraingo honetan Saharan dabilen lagun batekin, Tarfayan hain zuzen ere. Andoni Irigoien elgaibartarra Deustun bizi eta Berbaizu euskara elkarteko kidea da. Itxialdiak Sahara aldean harrapatu zuen Gambiarako bidaia baten bueltan, bizikletaz, eta bere ibilbidea jarraitzeko blog hau sortu du: www.pedalboka.com 
Txirrindularia eta bidaiaria ez ezik, Andoni musikaria ere bada, eta Afrika aldera alboka eraman du soinean. Horietaz eta zuek nahi duzuen guztietaz hitz egingo digu Andonik, datorren asteazkenean 18:30ean. Parte hartu nahi baduzue bidali whatsappa zuen izen abizenekin eta posta elektronikoarekin 607530132 telefonora.
Jitsiren bidez konektatzeko zalantzaren bat baduzu, ez kezkatu guk lagunduko dizuegu.
Birusak #EzGaitutuMututuko
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

2020/05/27

III. autu-mautuaren playlista, Josu Aranbarri. Birusak #EzGaituMuttuko




Gaur arrastian Berbalagunon Autu.mautua izan dugu, hortik Playlist hau atera dugu. Gauza asko ikasi ditugu eta musika asko deskubritu. Gozatu musikaz.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi



2020/05/26

Berbalagunon III. autu-mautua: solasean Josu Aranbarrirekin (Piztiak) musikaz. Birusak #EzGaituMututuko



Bihar, 🗓️maiatzak 27, 🕡18:30ean beste Berbalagunon autu-mautu bat (III.a) izango dugu Josu Aranbarri Piztiak taldeko baxu-jolearekin🎸. Itxialdiko soinu-bandaz🎧, gustuaz eta zuek nahi duzuen guztiaz🎼. Izena eman whatsappa idatziz zuen izen-abizenak eta posta elektronikoarekin 607530132 telefonora.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi

2020/05/25

Bilboko Berbalaguna, berriro martxan. Birusak #EzGaituMututuko






Kaixo, Berbalagunok. Jakin badakit batzuk hasi zaretela berriro batzen itxialdiaren aurreko egoerara nolabait bueltatuta💪. Guk orain arte ez dizuegu ezer esan, baina jadanik ahal den neurrian bueltatzeko garaia heldu dela uste dugu👩‍👩‍👧‍👧. Hori bai, osasunak beti gure lehenengo kezka izan behar du, horregatik kalean batzeko aholkatu nahi dizuegu osasun-agintariek ezarritako babes pertsonaleko eta distantzia fisikoko arauak errespetatuz betiere😷🛀.
Orain zuen esku dago, baina berriro bueltatzen hasten bazarete, bidali mesedez argazki bat📷🤳🏼.
Ez etsi, euskarari eutsi.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi

2020/05/22

Berbalagunon III. autu-mautua, Josu Aranbarri Piztiak, entzun. Birusak #EzGaituMututuko.



Datorren asteko autu-mautuan, Josu Aranbarri izango dugu gurekin. Piztiak talde ondarrutarraren baxo-jotzailea eta musikagilea. Piztiak taldea ez duzuela ezagutzen, bada, hor duzue Spotify zerrenda egunean jartzeko.
Bego musika, gugan bizi bedi.
Birusak #EzGaituMututko
#PraktikatuetaBizi
GERATUETXEAN

2020/05/21

II. eta III. Berbalagunon Autu-mautuak, prest. Birusak #EzgaituMututuko.





Datorren bi astetarako Bebalagunon autu-mautuak antolatuta ditugu jadanik. Zein baino zein desberdinago. Datorren astean, maiatzak 27,  Josu Aranbarri izango dugu gurekin. Piztiak taldeko baxu jole eta konposatzaile, baita margolaria ere.
Ekainaren lehenengo astean, berriz, Andoni Irigoien. Saharatik konektatuko zaigu Andoni, Gambiarainoko bidaia baten bueltan zebilen itxialdian harrapatu zuenean.
Gainera hemen duzue, atzo,  Lutxo Egiarekin izan genuen hitzorduaren une bat.
Gogoan izan autu-mautu guztiak Jitsiren bidez egiten ditugu.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/15

Berbalagunon II. autu-mautua, Lutxo egiarekin. Birusak #EzGaituMututuko.



Aste honetako autu-mautu arrakastatsuaren ondoren, datorren astekoa  antolatzeari ekin diogu. Oraingo honetan Lutxo Egia idazle eta kulturgilea izango dugu gurekin. Itxialdian irakurtzen ari garenaz edo irakurri beharko genuenaz, liburuez, baita kulturgiletzaz: zer da, nortzuk dira, zer egiten duten,... Beti bezala Jitsiren bidez egingo dugu.
Beraz, maiatzaren 20an, asteazkenean, 18:30ean, hitzordua duzu gurekin.
Izena emateko bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin 607530132 telefonora.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN



2020/05/14

Berbalagunon 1. autu-mautua, atzo arrakastatsua. Birusak #EzGaituMututuko


Atzo, Berbalagunon 1. autu-mautua egin genuen, eta arrakastatsua izan zen oso. 9 lagun hitzaspertu ederrean ibili ginen garagardoaren gainean, Mario Birretirekin (zenbat dakien eta zenbat ikasten dugun berarekin). "Garagardo hoberena, eskuetan duguna" horixe izan zen azpimarratu ziguna, berdin dio alkoholdun edo bakoa izatea. Berak, jakina, bere iritzia eman zigun ahoan bilorik gabe.
9 lagun egon ginen, Bego bi (bata Trentotik konektatu zitzaigun, bertan konfinatuta dago eta), Maria, Arkaitz, Ana, Isabel eta Silvia. Arantxak kale egin zuen azken unean, pena, oso interesgarria izan baitzen han esandakoa.
Hurrengoetarako ideia berriak  apuntatu genituen, garagardoak soka luzea omen du gure berbalagunen artean (berbalagunak ez direnak ere gonbidatuta zaudete).
Bihar hurrengoa iragarriko dugu: Lutxo Egia, literaturaz eta kulturgintzaz. Adi egon izena emateko.

Birusak #EzGaituMututuko
#AutuMautuak
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN


2020/05/13

Bilboko Berbalaguna, parte-hartzaileen gogobetetze maila. Birusak #EzGaitutuMututuko



Zorionak, berbalagunok!
Zorionak zuei guztioi, zeren egin duzuen balorazio on hori zuen buruari egindakoa baita. Bilboko Berbalagunon asebetetze inkestaz ari naiz. Martxoaren 9an abiatu genuen galdeketa, eta hemen datuok:
  • Berbalagunek oso ondo/bikain baloratu dituzte: taldearen puntualitatea, giroa, euskara maila eta parte hartzea. Horretaz gain, dinamizatzailearekin komunikazioa bermatuta dagoela adierazi dute.

  • Hobetzekotan (beti dago hobetzeko) hauxe aipatu da: batetik, nahiz eta euskara gehiago erabili, erabilera handitzeko tartea badagoela; bestetik, orain arte egindako lana zein ekintzak onak iruditu arren, zenbait proposamen luzatu dute: poteoak, erlaxatzeko tailerrak (yoga, adibidez), kirola, mendi irteerak, irristaketa, kontzertuak, argazki tailerrak, Gurasolagun taldeak. Beste batzuek, aldiz, arratsaldez eta asteburuetan (Mintzodromoa, esaterako) ekintza gehiago antolatzea proposatu dute.
  •  Parte hartzaileen balorazioan orokorra (8,4) BIKAIN.
Mila esker zuen parte hartzeagatik.


OHARRA: Inkesta martxoaren 9an abiatu zen COVID-19 birusaren alarma egoera hasi baino aste bat lehenago. Horrek programen egokitzapena ekarri zuen, eta gaur egun, talde gehienak online elkartzen dira.


Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN
 

2020/05/12

Bebalagunon 1. autu-mautua, Mario Birreti. Bihar. Birusak #EzGaituMututuko

Bihar izango da lehenengo autu-mautua. Ez galdu aukera, leku gutxi dago eta. Jitziren bidez egingo dugu. Zalantzaren bat baduzu, bidali whatsappa.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/08

Berbalagunon 1. autu-mautua, Mario Birreti. Birusak #EzGaituMututuko.


Beste aukera bat dakarkizuegu mingaina astintzeko etxetik. Berbalagunon Autu-mautuak eman diogu izena. Solasaldiak, berbaldiak, hitz-aspertuak, hizketaldiak dira autu-mautuak. Modu ez-formalean jarduteko hitzorduak. Edonork parte har dezake: berbalagun, euskara ikasle edo Bilboko edozein euskaldun.  Jitsiren bidez egingo dugu. Parte hartzeko ordenagailu bat izan behar duzu mikrofono eta kamerarekin (baita internet konexioa ere), besterik ez. Tabletaz eta mobilaz ere egitea dago, baina aplikazioa instalatu behar duzu.
Lehenengo autu-mautua datorren asteazkenean izango da,  maiatzak 13, 18:30ean. Mario Birreti izango dugu gurekin (La Catedral de la cervezakoa) itxialdian edaten dugun garagardoaz hitz egiteko eta oro har zuen galderak erantzuteko.
Hurrengo asteetan, Lutxo Egiarekin (literaturaz eta kulturgintzaz), Piztiak taldeko Josu Aranbarrirekin (musikaz), Arkaitz Estiballesekin (bertsolaritzaz), eta gehiagorekin hitzordua izango dugu, autu-mautu hitzordua. Ez galdu.

Izena emateko bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin 607530132 telefonora.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN