2009/05/26

berbalagun gazteenak geldirik egon ezinik

Begira, begira!Irudi honetan sakatuz gero, gure berbalagun “martxosoenak” ikusiko dituzue. Ezin ukatu gure gaztetxuek badauzkatela dibertitzeko ideia paregabeak:

Hau Pittu Hau konpartsaren kohete galanta egiten lagundu zuten Inauterietan atera ahal izateko. Hori, bai!Azaldu behar diguzue nora bidali zenuten!Eta, are garrantzitsuagoa! Nor bidali zenuten barruan!

Sukaldaritzan ere trebatu izan dira, eta sekulako pizza eta pastel gozoak prestatu omen dituzte. Hurrengoan utzi zatitxo bat guretzat! Edo pasatu errezeta guk egin ahal izateko!

Ederki gazteak! Segi horrela! Ez dezatela esan aurtengoa bezalako negu gorrietan ezin dela ezer egin!

2009/05/25

maiatzaren 31...

Bizkaiko ikastolen jai arrakastatsuaren eguna. Eguzki begire ikastolaren eguna. Galdakaoko euskaltzaleen eguna. Euskaltzale guztien eguna.Euskararen eguna...

horixe ba!

IBILALDIA 2009!

Zeeeeeer?

Ez duzula entzun oraindik aurtengo abestia?

Ez duzula oraindik ikusi zelako arropa polita atera duten?

EZ DAKIZULA JOANGO ZAREN?

Ez dago aitzakiarik! Hemen dituzu Ibilaldiaren web orri ofizila eta egitarauaren link-ak. Azter itzazu ondo, ez duzu zalantzarik izango! Gerizpetik eguzki begire!

Goazen Galdakaora!

www.ibilaldia.org

2009/05/20

UEUko ikastaroetan %50eko deskontua berbalagunoi

Aurten Udako Euskal Unibertsitateak 38 ikastaro ezberdin eskainiko ditu Eibar, Baiona eta Iruñeko egoitzetan. Euskara praktikatzeko aukera paregabea da hau, izan ere ikasleen eta irakasleen artean herrialde guztietako jendea elkartzen da, horietako batzuk euskaldun zaharrak besteak berri-berriak. Gainera euskarazko klaseak jarraitzea ez da hain zaila, terminologia akademikoa nahiko antzerakoa da hizkuntza guztietan.

Aurten gainera euskararen praktikantea bazara, hau da berbalagun edo mintzalagun egitasmoetako partaidea bazara, matrikulan %50eko deskontua izango duzu.

Deskontua izateko zer egin behar da? Oso erraza, matrikula egin aurretik bidali guri mezu bat esanez nongo egitasmoan zabiltzan eta guk baieztatu ostean matrikula egin. Mezua helbide honetara bidali: praktikatu@aek.org zure izen-abizenak eta parte hartzen duzun herriaren izena aipatuz.

Ikastaroen inguruko informazioa hemen

2009/05/18

MINTZA EGUNA 2009


Mintza Eguna, mingaina dantzatzen dugunon eguna

Laugarrenez ospatuko da Mintza Eguna aurten, non eta Gasteizen. Mintzapraktika

egitasmoetan parte hartzen duten milaka lagunei eskainitako eguna da, uda

aurretik Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, antolatzen duen bilkura

handia, Euskal Herri osoko Mintzalagun, Berbalagun, Solaskide, Mintzakideak

elkartzeko eguna.

Ekainaren 6an Gasteiz mingainak dantzatzen jarriko ditugu eta Euskal Herriko

mingain dantzazaleak gonbidatuak daude.

Egitaraua:

11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Matxete plazan

12:00etan Ibilaldi gidatua, Gasteiz ezagutzen.

13:30ean Kalejira: Alde Zaharretik eta Landatxoraino.

14:00etan Bazkaria Landatxon. (20 euro)

o Menua: Patea, Paella, Oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea + kopa

15:30ean Sari banaketa.

16:00etan Erromeria Erdizka Lauetan taldeak gidatua.

Izena eta dirua emateko azken eguna: maiatzak 23 (ostirala)


2009/05/06

hau pittu hau eguna

13:00etan: poteo musikatua: trikitrilariak, albokariak, panderojoleak...
14:30etan BERTSO BAZKARIA
>Gero, gerokoak...

Ondo pasa!