2011/06/16

Ekaineko bigarren hamabostaldiko agenda

BILBOKO BERBALAGUNA informazio buletina

AZKEN BERRIAK

  • GURASOLAGUNA. Asteon Atxuriko Garcia Rivero eskolan martxan jarri dugu eta dagoeneko 4 talde daude.
  • UEUko IKASTAROAK (Udako Euskal Unibertsitatea)-k 35 ikastaro eskaintzen ditu eta matrikulazio epea zabaldu du jadanik. Berbalagunen parte hartzeagatik, deskontuak! Info+

DATOZEN EKINTZAK

Ekainak 10-23

IRALAKO JAIAK

Iralako jaietako programazio zabala ikusteko Info+

Ekainak 18, larunbata

GAU ZURIA

Gau Zuriaren III edizioa Info+

Ekainak 18, larunbata

ARABA EUSKARA, Laudion

Urtero bezala heldu da Arabako ikastolen alde ospatzen dugun jaia Info+

Ekainak 22, asteazkena

UDAKO SOLSTIZIOA Kafe Antzokian, 11:00etan eta 18:30ean

Doako hitzaldia izango dugu Info+

  • Informazio gehiago edo zuen ekintzak iragarri nahi badituzu jarri harremanetan gurekin.

BERBATALDEAK

  • Berbalagunak astero hitz egiteko biltzen dira berbataldeetan. Une honetan 150 lagunetik gora.
  • Horietako batean parte hartu nahi baduzu, bidali mezua

KONTAKTATZEKO

2011/05/17

Txotxindau

Kaixo berbalagunok!!

Ostiral honetan Indautxuko euskaltegian Txontxindau jaia izango dugu. Sagardotegietan ohikoa den giro apartaz gozatzeko parada ezin hobea!! Sarrerak Indautxuko euskaltegian bertan eros daitezke (10 euro). Animatu eta parte har ezazue!

2011/04/01

Kaixo Berbalagunok!

Iritsi da udaberria eta berarekin batera Korrika 17 ere bai. Oraingoan Trebiñutik Donostiarako ibilbidea egingo dugu, apirilaren 7an hasi eta 17an bukatu. Guretik, Bilbotik, apirilaren 15ean izando dugu, ostirala. Beraz, badakizue,. jantzi petoa eta euskalakari guztiok Korrikara!

2011/03/30

berbalagunok ere badugu gure kilometroa


Kaixo euskalakariok! Kaixo berbalagunok!

Bilboko AEK-k gonbitea egin nahi dizue datorren apirilaren 15ean korrika 17n parte hartzeko. Bilboko Euskalgintzarentzako kilometro bat gorde dugu Alde Zaharrean, arratsaldeko 7ak aldera egitekoa.

Gonbidapena Bilboko Euskaltegi guztiei, Euskal Txoko, Mintza talde, euskara elkarte eta, finean, euskararen alde egiten duzuen euskalakari guztioi egin dizuegu. Beraz, berbalagunok ere gure kilometroa izango dugu.

Kilometroaren ordainketa dela eta, ez dugu diru eskaera zehatzik egingo. Aportazio boluntarioak jasoko ditugu, ahal dena ahal dela. Gonbidapenaren arrazoia behingoz eta Korrikan, Bilboko Euskalgintza batzeko aukera ematea da, nolabaiteko gure buruaren argazkia ateratzea eta, jakina, euskararen normalizazioaren aldarrikapena egitea.

Zehaztasun gehiago emango dizkizuegu data hurbildu ahala.

2011/03/18

Zer ein martxoan?

Kaixo berbalagunok!

Negua bukatzear dugun honetan gure Zer ein buletina azken boladan baino beteago datorkigu, neurri handi batean gure hiriko auzoetako jaiak hasi ditugulako.

Udaberri ona izan!

2011/03/03

Zer ein martxoan?



Kaixo berbalagunok!

Jadanik iritsi zaigu martxoa eta honekin batera Inauteriak. Prest al dituzue mozorroak edo urtero legez azken egunean bildutako edozer eramango duzue soinean?

Hotza itzuli den arren berbalagunok badugu bai nora joan!

Ondo segi!

2011/02/15

Zer ein otsailean?




Kaixo berbalagunak!
Hemen doakizue hurrengo hamabost egunetako Zer ein buletina. Euskaraz ere jardurez goza daitekeelako!
Laster arte


2011/01/18

Zer ein urtarrilean?

Kaixo berbalagunok!

Zer moduz hasi dugu urtea? Urtarrileko aldapa dioten bezain gogorra izaten ari da? Aldapak aldapa, hemen duzue Zer ein? buletina, urtarrila izanda ere euskaraz gozatu ahal izateko aukerak hor jarraitzen duelako!

Ondo ibili!