2015/06/15

Berba Jira, 2015/06/05, kronika txikia.





 Ekainaren 5ean, Bilboko Berbalagunok batu ginen baginela ospatzeko asmoz, lehenengo Berba Jiran. Mahatserriko, Bilbo Erdialdeko, Deustu aldeko eta Bilbo Zaharreko berbalagunak batera.




19:00etan hitzordua genuen Indautxu AEK euskaltegian, kartoi banda eratzeko asmoz. Hasieran, gutxi agertu baziren ere, geroago apurka-apurka, tabernaz taberna aurkitu genituen gainontzekoak. Aurreikusitakoa baino denbora gehiago eman genuen banda eratzeko lan horretan eta ia 20:00ak aldera irten ginen kalejira musikatuan, San Queremos bandakoek lagunduta. Ordurako 15 lagunez osatutako banda ginen.

Euskaltegi ondoko Cruzblanca tabernan beste lagun batzuk topatu eta txistor gozoekin  ekin genion bakanal musikatuari. Handik Kirrulirantz abiatu ginen, bertan  jende gehiago batu zitzaigun, normala ikusita tabernakoek prestatu ziguten otordua ikusita (inguruko guztiek izan nahi zuten berbalagun). Hurrengo geldialdia, Muskitza tabernan izan zen; bertan, jada berotuta, dantza eta musika saio eskaini genuen espaloi estuan, bertan eskainitako pata minek zirikatuta. Amaitzeko Ziripoten musika saioaren ostean eta bapo jan ondoren arropa zozketari ekin genion.
Jende asko ez ginen batu, baina bertaratu ziren lagunek ederto pasa zutela ezin ukatu, baita ingurukoak pasarazi ere bai.

2015/06/10

Bilboko AEK-ko Ikasleen Jaia 2015


 
Bihar, ekainak 11, AEK-ko ikasleen Jaia ospatuko da. Dena dela, Bilboko euskaldun guztiok gonbidatuta zaudete, baita Berbalagun-Mintzakideok ere, jakina. Ez galdu, gero!!!

2015/06/05

Gaur, 19:00etan, Berba Jira Indautxu aldean.

Musika banda, kartoi banda, pintxo-pote, zozketa; 19:00etatik aurrera, Indautxun ibiliko gara Bilboko Berbalagunok. Erdu geugaz eta ondo pasako duzu.