2019/12/09

Kirola eta Natura 2020


馃尦馃尣KIROLA eta NATURA programaren 2020ko eskaintza prest dago. Ekimen horren bitartez AEKren Praktikatu zerbitzuak gonbidatzen zaitu Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera. Bi proposamen ditugu: Asteburuetako txangoak eta Udako ibiltariak.
Izena emateko > https://bit.ly/381ssd1 Lagundu zabaltzen!


2019/11/29

Mahatserriko Berbalagunak eta Santutxu AEK, EITB Maratoiako Zure bertsiorik onena





Atzo, 20:00etan, Santxutxu AEK euskaltegian, batu ginen Mahatserriko Berbalagun eta euskaltegiko ikasle batzuk Lau Teilatu kantaren bertsio bat grabatzeko asmoz. EITB Maratoiak proposatutako erronkari eutsi eta "Zure bertsiorik onean" egitasmoan parte hartzea erabaki genuen. Ostegunetan batzen den Itxasoren taldetik etorri zen proposamena, eta ikusuten duzuenez erantzun ona izan zuen. Egindakoan, batek baino gehiagok adierazi zuen entseguetan hobeto atera zitzaigula. Baina garratzitsuena ez zen hori, giro ederrean eta euskaraz aritzea baizik.


2019/11/12

Berbalagunon hasiera ekitaldia Otxarkoagan, euripean baina pozik




Pasa den ostiralean, azaroak 8, bilboko Berbalagunok hasiera ekitaldia egin genuen Otxarkoaga auzoan. Hileko lehenengo ostiral guztietan Euskaitz Euskara Elkarteak ospatzen duen triki-poteoa probetuz, Berbalagunok hasiera ofiziala eman genion 2019-2020 ikasturteari. Euripean, baina pozik batez ere Praktikatu AEK-k opari eman zizkigun euritakoekin. Pintxoak, poteak eta Deustuko Ibon eta Jon trikitrilariekin gau paregabea pasatu genuen. San inazio, Zazpi Kale eta Txurdinagako berbalagunak gerturatu ziren. Santutxu eta Otxarkoagakoak, zelan ez, bertan ibili ziren ere. Hemen dituzue argazki eta bideo batzuk baieztatzeko esandakoa:


2019/11/07

Bilboko Berbalaguneko Hasiera ekitaldia, Otxarkoagan.




Bilboko Berbalaguneko talde gehienak martxan daude jada. Horregatik, 2019-2020ko ikasturteari modu ofizialean ekiteko, bihar, azaroak 8, 19:30ean, Triki-poteoa egingo dugu Otxarkoaga aldean (Euskaitz Euskara Elkartea hilean lehenengo ostiralean egiten duen ekimena probestuz). Beraz, ez bilatu aitzakiarik, une atsegina pasatuko dugu-eta: aspalditik ikusiko gabeko berbakideekin elkartu, urte ikasturte berrirako planak eta asmoak aurreikusi eta, inportanteena, une atsegina pasatu euskaraz. Denok zaudete gonbidatuta.
Bihar arte.

Oharra: Geltoki tabernan hasiko da Triki-poteoa (Larratundu kalea 1, Otxarkoagako metro geltokiaren ondoan)

2019/10/18

Uribarri-Zurbarango berbalagunak, berriro bueltan. Gaur hitzordua, 19:00etan.




Opor luzeen ostean, ostiral honetan, berriro ere, Zurbaran-Uribarriko berbalagunek (hileko 3. ostiral guztietan bezala) hitzordua izango dute. Beti bezala, hitzordu zabala da, edozein gertura daiteke. Anima zaitezte.

2019/09/12

Bilboko Berbalaguna, berriro martxan. 2019-2020 ikasturtea.


Bilboko Berbalaguna, berriro martxan. Gaurtik aurrera taldeak eratzen hasiko gara Bilbon zehar euskaraz aritzeko. Gogoan izan gure egitasmoa doakoa dela, debalde, dohainik. Ez duzue aitzakiarik, beraz. Konpromiso bakarra da ordu bete astean eta ikasturte bat egotea, ez dugu besterik eskatzen. Kartelean berbalagun batzuk agertzen dira, mota guztietako jende jatorra dugu. Ez galdu.
IZENA EMATEKO, klikatu HEMEN.

2019/07/01

Udan ondo pasa. Irailean itzuliko gara.


Hondartzan, barnetegian, mendian, euskaltegian, lanean, jaietan, atzerrian, etxe ondoan... Udan ere #PRAKTIKATUetaBIZI
Irailean itzuliko gara.馃槑


2019/06/28

Bilboko Udako Berbalaguna 2019, martxan.



Datorren astean hasiko da Udako Berbalaguna Bilbon, 2019. Lau talde sortu ditugu: asteartetan, asteazkenetan, ostiral goizean eta ostiral arratsaldean. 30 lagunetik gora udan ere euskaraz, #PraktikatuEta Bizi. Atzo aurkezpena egin genuen Kalderapeko Kulturgunean, eta denok ez etorri arren (aste honetan batzuk oraindik lanean ari dira edota oporrak amaitzen), lagin polita utzi ziguten.

2019/06/27

Azken Kirola eta natura ekitaldian, Bilboko Berbalagunak.




Bilboko Berbalagunak ere ibili ziren pasa den igandean, ekainak 23, Itxinara egindako ibilaldian, Kirola eta Natura programaren barruan. Atxular begiak oraindik ere aho bete hortz uzteko gaitasuna du. Pozik amaitu zuten Manuelak, Lurdesek eta gainontzekook. Hurrengo ikasturtean gehiagotara joateko agindu diote bere buruari.


2019/06/14

Kirola eta Natura, ekainaren 23an, ikasturteko azkena


KIROLA eta NATURA. (Ikasturteko azken txangoa) Ekainaren 23an ITXINATIK ZEHARKALDIA. 馃尦馃尣Atxular begitik sartu, Supelegor kobazuloa bisitatu eta Kargalekutik aterako gara.
Izena emateko sakatu HEMEN
Lagundu zabaltzen!


2019/05/15

Uribarri-Zurbarango berbalagunak ostiral honetan hitzordua, 19:00etan



Ostiral honetan, berriro ere, Zurbaran-Uribarriko berbalagunek (hileko 3. ostiral guztietan bezala) hitzordua dute. Beti bezala, hitzordu zabala da, edozein gertura daiteke. Anima zaitezte.

2019/05/10

Udako Berbalaguna 2019, izena emateko epea zabalik

Zabalik da dago udako berbataldeetan apuntatzeko epea, Bilbon.

Uda honetan euskara praktikatu nahi duzu, giro lasai eta lagunkoian? Hementxe duzu aukera bat: udako berbalagun taldeak.

Zerbait hartzeko, paseoak emateko, jardueratan parte hartu eta txangoak egiteko...

Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, bete FITXA HAU.

...eta ez ahaztu, hau guztia DOHAINIK dela!

Izena emateko azken eguna: ekainaren 14a.



2019/04/04

Mahatserriko mintzodromoa, apirilak 9

Libre bazaude eta parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat whatsappen bidez datorren astelehena baino lehen. Jendea behar dugu bigarren txandarako (11:00-12:00). Ikusi arte.



2019/04/02

Kirola eta natura, maiatzaren 12an, Entzia mendilerroa.

http://kirolaetanatura.blogspot.com/2019/04/entzia-mendilerroa.html

KIROLA eta NATURA 
Hurrengo ekintza: maiatzaren 12an. ENTZIA MENDILERROAN IBILBIDE ZIRKULARRA.
馃尦馃尦馃惥 Hango menhirrak ikusi eta Kristinos kobazuloa bisitatuko dugu 馃敠 Izena emateko > https://goo.gl/WGNpbE Lagundu zabaltzen!


2019/02/09

Kirola eta Natura, otsailaren 24an Gorobel mendolerroa



Aukera ederra kirola, natura eta euskara uztartzeko, otsailaren 24an. Oraingo honetan zailtasun ertaineko jarduera izango da, 11 km-ko ibilbidea hain zuen, Araba aldean. Doan, jakina. Informazio gehiago nahi baduzue klikatu argazkian. Izena emateko: HEMEN

2019/01/11

Otsailaren 9an, sagardotegi-txangoa egingo dugu. Gorde data.






Otsailaren 9an, larunbatean, Getxoko EGIZUko lagunekin sagardotegi-txangoa egingo dugu. Goizean, Argia aldizkariko instalazioak bisitatuko ditugu, eta ondoren Usurbil aldera joko dugu, Arratzain sagardotegira. Egun pasa polita izango da.
Prezioa:
  • Berbalagunek: 35€ 
  • Besteek: 38 €

Aurrerago informazio gehiago. Gorde ezazue eguna.