2016/10/27

Bilboko Berbalagunon Hasiera Ekitaldia, Kronika txikia



Bilboko Berbalagunon Hasiera ekitaldia egin genuenetik astebetera (urriaren 20an egin genuen eta), distantziak lagunduta, bada garaia kontatzeko bertan bizi genuena.
Aurten, Santutxun egin genuen Santutxu AEK-ko 50. urteurrenaren aitzakian (euskaltegia izan zen Asapala Euskara Elkartearekin batera, Mahatserriko Berbalagunaren sortzaile eta sustatzaile nagusia orain dela 12 urte).
Kiski´s tabernaren aurrean geratu ginen, eta egia esateko, hasiera kezkagarria izan zen, 19:30ean genuen hitzordua baina antolatzaileak izan ezik, beste inoren arrastorik ez. Baina bat-batean, 10 minuturen bueltan jendea agertzen hasi zen. Mahatserriko Berbalagunak, lehenik; euskaltegiko ikasleak, ondoren. Hortik aurrera ekitaldi musika, jatekoa (norberak etxetik ekarritakoa dena, sobratu zen asko gainera), eta ekitaldiari kutsu formala emateko zinta larrosa moztu zuen Sorayak (Mahatserriko Berbalaguneko partaidea zein euskaltegiko ikasleak).
 Hortik aurrera pare bat ordu hitz-aspertu ederrean aritu ginen. Parte hartzaile beraiek Berbalaguna zer zen azaldu zioten bertatik igarotzen zen guztiei, eta arrakastaz gainera, bik gau horretan ema baitzuten izen gure egitasmoan. 20-30 lagun inguru egon ginen, Mahatserrikoak gehienak; beste auzoetako berbalagunak faltan bota genituen, hala ere, egon ginenok pozik joan ginen etxera.

2016/10/17

Bilboko Berbalagunon hasiera ekitaldia, ostegun honetan, urriak 20.

Ostegun honetan, ez galdu Bilboko Berbalagunon hasiera ekitaldia. Modu informalean, picnic ibiltaria egingo dugu Santutxun (etxetik norberak ekaritakoarekin), triki-poteoa eta berbalagunak nortzuk garen erakutsiko dugu.
Erdu geugaz eta disfrutatu euskaraz. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Iturriaga 98an hasita (Kiski's tabernaren aurerean). Ostegunera arte.

2016/10/04

Berbalaguna 2016-2017, martxan. Eman izena.



Praktikatu eta Bizi
PRENTSA OHARRA


Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Bilboko Berbalaguna programa. Astean ordubetez, euskara praktikatzeko aukera ematen du. Bilboko ia auzo guztietan daude berbalagun taldeak (Santutxu, Zazpi Kaleak, Deustu, Begoña, Bilbo Zaharra, Miribilla, Olabeaga, Zorrotza, Indautxu...). Aitzakiarik ez, beraz, euskaraz aritzeko. Oraingoan, Praktikatu eta Bizi lelopean datozkigu haiekin batera euskaraz gozatzeko gonbidapenarekin.

Hizkuntzaren ikaskuntzan, ezinbestekoa da ikasitakoa praktikan jartzea, ez da gauza berria. Izena ematen duenak aukera izango du euskara praktikatzeko, jakina, baina baita jendea ezagutzeko, euskararen munduan murgiltzeko eta, azken finean, euskaraz bizitzeko ere. Berbalagunaren funtsa da euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak ohiturarik ez dutenekin elkartzea. Horrenbestez, edozeinek har dezake parte: euskaldun zaharrek, euskaltegietako ikasle ohiek, irakasleek...

Izena emateko, idatzi mezua berbalaguna@aek.eus posta helbidera edota whatsappa 607530132 telefono zenbakira.

Berbalagun guztiek bidaietarako eta egonaldietarako deskontuak eskuratu ahal izango dituzte, bai eta AIZU! eta Argia aldizkariak eta Berria egunkaria merkeago zein beste hainbat abantaila ere.