2020/03/31

Berrodeialdiaren Kronika lehiaketa. Birusak #EzGaituMututuko


Zer moduz daramazue itxialdia? Jakiteko gogo handia dugu. Beraz, badakizue zer egin, kontaiguzue zer egiten duzuen esaterako, denbora azkarrago pasatzeko zerbait, ea errutinarik duzuen. Kirolik, irakurri, filmak ikusi, sukaldatu edo poteoan ibiltzen zareten  lagunekin. Den-dena jakin nahi dugu.

Argazkiak bidaliz, bideoak eginez, idatziz, bertsoz, marrazkiz edota keinuen bidez, zuen berrogeialdiaren kronika egin eta bidali berbalaguna@aek.eus helbidera  edota whatsappez 607530132 zenbakira.
Azken eguna apirilaren 20a izango da. Sariak egongo dira.


2020/03/30

Aizu! aldizkaria, denon eskura. Birusak #EzGaituMututuko



Euskara ikasten ari diren horientzat oso lagungarria da AEK-k hilero argitaratzen duen aldizkaria, baita euskaldun guztiontzat ere bai.  Aldizkariaren azken 66 aleen eduki guztiak irakur ditzakezue hemen:

https://labur.eus/hp3wv

Eskerrik asko, AEK.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/03/26

Santutxuko osteguneko berbalagunak, on-line. #EzGaituMututuko



Gaur Santutxuko Euskaltel dendan geratzen diren berbalagunak dituzue argazkian. Gehiago dira, baina atzo bakarrik lau baino ezin izan ziren konektatu. Gainera, talde horretan Osakidetzako zenbait langile daude, eta hala ere tartea bilatu zuten berbakideekin euskaraz berba egiteko. Jarraitu horrela neskak.
Birusak #EzGaituMututuko
#GERATUETXEAN
#PratikatuetaBizi

2020/03/25

Miribillako berbalagunak ere, on line. #EzGaituMututuko








Atzo hitz-aspertu luzea egin zuten Miribillako berbalagunek sarean zehar. Ez dago ezere geratuko gaituenik. Birusak #EzGaituMututuko. #PraktikatuetaBizi. #GERATUETXEAN

2020/03/24

Berbalagunak on-line, birusak #EzGaituMututuko



Hasi dira gure taldeak on-line batzen, teknologia ezberdinak erabiliz (whatsapp, Jitsi, Skype, Google Meet, Google Duo eta abar). Guk laguntzen dizuegu zuentzako aproposena aukeratzen eta erabiltzen. Argazkian agertzen direnak Santutxukoak dira, astelehenero bezala batuko dira 19:00etan: Liuba, Isabel, Ainara, Marjo eta Igone. Bat gainera medikua izan eta lanez gainezka ibili arren, tarte bat ateratzen du beti bere berbakideentzat.
Birus horrek #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi

2020/03/23

#PRAKTIKATUetaBIZI nahi dugulako birusak #EzGaituMututuko


Orain mintzapraktika taldeak (berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak) online batzen dira, eta zuontzat jolasak, lehiaketak, tailerrak bideratzen ari gara.
@praktikatu-ko lagunok zuen ondoan egongo gara euskaraz #PRAKTIKATUetaBIZI nahi dugulako. Birusak #EzGaituMututuko

2020/03/12

Bilboko Berbalagun taldeak ez dira elkartuko, martxoan.




Koronabirusa dela-eta, ezohiko neurriak hasi dira hartzen Bilbon.
Hori dela eta, hirian egiten diren ekitaldi ia guztiak bertan behera geldituko dira. BERBALAGUN TALDEAK ere martxoan bertan behera gerldituko dira. 15 egun barru aldaketaren berri baldin badago, jakinaraziko dizuegu.

2020/03/03

Egunean Behin Bilboko Berbalagunon taldean, lehenengo saritua.

 Gaur banatu dugu Egunean Behin jokoaren barruan sortu dugun taldearen lehenengo saria, Amama Marik Santutxuko Berbalagunak eraman du. Sarrera bikoitza martxoaren 20an egingo den Ardo Gazta Dasta Kanta ikuskizunerako, Loraldia 2020 festibalaren barruan. Martxoaren amaieran beste bat banatuko dugu sailkapeneko onenari. Izena eman ez baduzue orain arte ez kezkatu, erraza da: aplikazioa deskargatu eta whatsapp mezu baten bidez adierazi gure taldean sartu nahi duzuela. Besterik ez. Hauxe da gure telefonoa: 607530132.
Edonork parte har dezake, baina saria jasotzeko Berbalagunon datu-basean egon behar duzue, hau da talderen batean ibili.