2009/12/16

egunkaria libre!

Injustiziaren biktimak ditugu Madrilen egun hauetan deklaratzen ari diren Egunkariako bost lagun: Jose Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga.

2003an euskara hutsean zegoen egunkari bakarra itxi eta bere arduradunak torturapean izan zituen Guardia Zibilak.

Europako eta Ameriketako abokatu eta jurista adituen txosten batek Egunkaria itxi izana Espainiako Konstituzioa eta Europako Giza Eskubideak urratzen dituen neurria izan zela zioen.Hala ere, 6 urteren ostean, eta epaiketa honetako fiskalak inolako probarik ez duen bitartean, terroristatzat hartu behar omen da euskara eta adierazpen askatasuna delitu bihurtu dituen komunikabide hau.

Adierazpen askatasuna eta euskararen alde, EGUNKARIA LIBRE!

Larunbat honetan, 17:00etan Aita Donostia plazan hasita (Bilbon), Egunkariari elkartasuna adierazteko manifestazioa.