2019/11/29

Mahatserriko Berbalagunak eta Santutxu AEK, EITB Maratoiako Zure bertsiorik onena





Atzo, 20:00etan, Santxutxu AEK euskaltegian, batu ginen Mahatserriko Berbalagun eta euskaltegiko ikasle batzuk Lau Teilatu kantaren bertsio bat grabatzeko asmoz. EITB Maratoiak proposatutako erronkari eutsi eta "Zure bertsiorik onean" egitasmoan parte hartzea erabaki genuen. Ostegunetan batzen den Itxasoren taldetik etorri zen proposamena, eta ikusuten duzuenez erantzun ona izan zuen. Egindakoan, batek baino gehiagok adierazi zuen entseguetan hobeto atera zitzaigula. Baina garratzitsuena ez zen hori, giro ederrean eta euskaraz aritzea baizik.


2019/11/12

Berbalagunon hasiera ekitaldia Otxarkoagan, euripean baina pozik




Pasa den ostiralean, azaroak 8, bilboko Berbalagunok hasiera ekitaldia egin genuen Otxarkoaga auzoan. Hileko lehenengo ostiral guztietan Euskaitz Euskara Elkarteak ospatzen duen triki-poteoa probetuz, Berbalagunok hasiera ofiziala eman genion 2019-2020 ikasturteari. Euripean, baina pozik batez ere Praktikatu AEK-k opari eman zizkigun euritakoekin. Pintxoak, poteak eta Deustuko Ibon eta Jon trikitrilariekin gau paregabea pasatu genuen. San inazio, Zazpi Kale eta Txurdinagako berbalagunak gerturatu ziren. Santutxu eta Otxarkoagakoak, zelan ez, bertan ibili ziren ere. Hemen dituzue argazki eta bideo batzuk baieztatzeko esandakoa:


2019/11/07

Bilboko Berbalaguneko Hasiera ekitaldia, Otxarkoagan.




Bilboko Berbalaguneko talde gehienak martxan daude jada. Horregatik, 2019-2020ko ikasturteari modu ofizialean ekiteko, bihar, azaroak 8, 19:30ean, Triki-poteoa egingo dugu Otxarkoaga aldean (Euskaitz Euskara Elkartea hilean lehenengo ostiralean egiten duen ekimena probestuz). Beraz, ez bilatu aitzakiarik, une atsegina pasatuko dugu-eta: aspalditik ikusiko gabeko berbakideekin elkartu, urte ikasturte berrirako planak eta asmoak aurreikusi eta, inportanteena, une atsegina pasatu euskaraz. Denok zaudete gonbidatuta.
Bihar arte.

Oharra: Geltoki tabernan hasiko da Triki-poteoa (Larratundu kalea 1, Otxarkoagako metro geltokiaren ondoan)