2010/02/18

zatoz berbalagunekin sagardotegira!



Martxoaren 13an Getxo, Mahatserri eta Bilbo Erdialdeko Berbalagunok sekulako plan berezia antolatu dugu euskaraz gozatu nahi duen ororentzat:

Goizean, nahi dutenek, Ekaingo koben erreplikaren museora joateko aukera izango dute (bisita gidatua) , gero, denok elkartuko gara Astigarragan dagoen Astarbe sagardotegian bazkari ederraz gozatzeko, eta arratsaldean ( batzuek gauean ere bai), Hernaniko giroaz gozatuko dute.

Sagardoa, txuleta, trikitixa, bertsoak, kantak…Ederto pasatzeko hamaika osagai emango dizkizuegu egun euskaldun paregabea igaro dezazuen.

Bi autobusetan joango gara, eta autobus bakoitzak ordutegi desberdina izango du

1.autobusa: 9:00etan aterako da Bilbotik eta 20:00etan bueltatuko da

2.autobusa: 12:00etan aterako da Bilbotik eta 3:00etan bueltatuko da (autobus honetakoek ezin izango dute museoa ikusi)

Izena ematerakoan zein autobusetan joan nahi duzuen konkretatu behar duzue. Printzipioz ez dago ordutegi biak nahasteko aukerarik ( adibidez, 9:00etan joan eta 3:00etan bueltatu) baina lekuren bat libre badago autobusean, aukera emango zaie zerrendako lehenengoei ordua aldatzeko. Ez da ziurtatzen aldaketarik onartuko dugunik baina, badaezpada ere, izena ematerakoan, nahi izanez gero, beste ordutegi bat nahi duzuela aipa dezakezue.

Aurreko urteetako arrakasta ikusita, izena eman nahi baduzue, lehenbailehen egin dezazuela eskatzen dizuegu ( ez ahaztu konkretatzea zein autobusetan joan nahi duzuen) Izenarekin batera zuen telefono zenbakia eskatuko zaizue edozein aldaketaren berri eman ahal izateko.

Berbalagunak ez bazarete ere, gurekin etor zaitezkete, baina ez ahaztu, euskara praktikatzeko den ekintza honetarako euskara jakitea ( gutxi bada ere) ezinbestekoa dela!

ez al duzue txuletaren usaina nabaritzen?

mmmmmm

animatu!

Prezioa: 38 euro guztiontzat

Izena emateko ( izena ematearekin batera ordaindu egin beharko duzue)

Lizardi AEK euskaltegian ( Txakur kalea, 1, 1.pisua)

goizean: 10:00 – 14:00

arratsaldean: 16:00 – 18:00

Indautxu AEK euskaltegian (Urkixo 88, 1.pisua)

goizean: 10:00 – 14:00

arratsaldean: 17:00 – 19:00


bideoa ikusteko:
http://animoto.com/play/1z35h1fhvE4DpNCotn8ojQ?utm_source=asapala.org&utm_medium=player&utm_campaign=player#