2019/05/15

Uribarri-Zurbarango berbalagunak ostiral honetan hitzordua, 19:00etan



Ostiral honetan, berriro ere, Zurbaran-Uribarriko berbalagunek (hileko 3. ostiral guztietan bezala) hitzordua dute. Beti bezala, hitzordu zabala da, edozein gertura daiteke. Anima zaitezte.

2019/05/10

Udako Berbalaguna 2019, izena emateko epea zabalik

Zabalik da dago udako berbataldeetan apuntatzeko epea, Bilbon.

Uda honetan euskara praktikatu nahi duzu, giro lasai eta lagunkoian? Hementxe duzu aukera bat: udako berbalagun taldeak.

Zerbait hartzeko, paseoak emateko, jardueratan parte hartu eta txangoak egiteko...

Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, bete FITXA HAU.

...eta ez ahaztu, hau guztia DOHAINIK dela!

Izena emateko azken eguna: ekainaren 14a.