2016/06/16

Mahatserriko mintzodromoa 2016, goizeko saioa


Santutxuko AEK-ren 50. urteurrenaren harira, Berbalagunok, gaur goizean, Mahatserriko Mintzodromoaren lehenengo saioa burutu dugu. Euskara Mahatserriko kaleetara ateratzeko lehenengo saiakera honetan, euskaltegiko ikasleak, berbalagunak eta auzoko eragile ez berdinak gerturatu zaizkigu Karmelo kalera. Euriak ere errespetatu egin gaitu. Mila esker guztiei, Santutxu AEK-ko ikasle zein irakasleei, Mahatserriko Berbalaguneei (batez ere Lorea, Pilare eta Juankiri dinamizatzaile lanetan laguntzeagatik) eta Tasiori beti euskararen alde agertzeagatik. Aipamen berezia Aintzi tabernakoei, Berbalagun taberna berau, batez ere Marcosi, hain kafe gozoa prestatzeagatik.
Arratsaldean, gehiago; hobeto ezin da-eta.









2016/06/13

Ostegunean, ekainak 16, Mahatserriko Mintzodromoa, Karmelo kalean.

Ostegun honetan, ekainak 16, euskara Santutxuko kaleetara aterako dugu. Santutxu AEK-ren 50. urteurrena ospatzeko asmoz, Mahatserriko Berbalagunak Mintzodromo mundiala ospatuko du Karmelo kalean, erdi-erdian.
Goizean, 10:30etik 12:00etara; eta arratsaldean, 19:30etik 20:30etara, mahai baten inguruan 15 minutuko tarteetan , hiru gai ezberdinen gainean hitz egingo dugu. Aukera ona da euskara ikusgarria egiteko auzoan.

Gonbidatuta zaudete. Izena eman, geuk jakiteko zenbat jende etorriko den; horretarako, Whatsapp mezua bidali Berbalagun telefonora, aipatzen zenbat etorriko zareten. Ostegun arte.

Izena emateko whatsappa bidali telefono honetara: 607530132

2016/06/07

Berbalagun Taldeen II. Topaketa Urduñan, ekainaren 19an.



Ekainaren 19an, Urduñako merkatuan,Berbalagun taldeen topaketaren bigarren edizioa antolatu dugu VSF-Herrien Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktika Zerbitzuak, Urduñako hainbat eragile sozial eta udaletxearen laguntzarekin.

Urduñara hurbilduko diren guztiek, elikadura burujabetza helburu duten bertoko esperientziak ezagutu eta jai giroan euskaraz bizitzeko aukera izango dute; gosari agroekologikoa, Urduñatik eta merkatutik bisita gidatua, gertuko ekoizleen eskutik bertoko produktuak...eta ostean, bazkaria.

Izena emateko, bidali mezua praktikatu@aek.eus helbidera edo whatsappa telefono honetara: 618 574 466

Izena emateko azken eguna ekainaren 10a