2011/03/30

berbalagunok ere badugu gure kilometroa


Kaixo euskalakariok! Kaixo berbalagunok!

Bilboko AEK-k gonbitea egin nahi dizue datorren apirilaren 15ean korrika 17n parte hartzeko. Bilboko Euskalgintzarentzako kilometro bat gorde dugu Alde Zaharrean, arratsaldeko 7ak aldera egitekoa.

Gonbidapena Bilboko Euskaltegi guztiei, Euskal Txoko, Mintza talde, euskara elkarte eta, finean, euskararen alde egiten duzuen euskalakari guztioi egin dizuegu. Beraz, berbalagunok ere gure kilometroa izango dugu.

Kilometroaren ordainketa dela eta, ez dugu diru eskaera zehatzik egingo. Aportazio boluntarioak jasoko ditugu, ahal dena ahal dela. Gonbidapenaren arrazoia behingoz eta Korrikan, Bilboko Euskalgintza batzeko aukera ematea da, nolabaiteko gure buruaren argazkia ateratzea eta, jakina, euskararen normalizazioaren aldarrikapena egitea.

Zehaztasun gehiago emango dizkizuegu data hurbildu ahala.

2011/03/18

Zer ein martxoan?

Kaixo berbalagunok!

Negua bukatzear dugun honetan gure Zer ein buletina azken boladan baino beteago datorkigu, neurri handi batean gure hiriko auzoetako jaiak hasi ditugulako.

Udaberri ona izan!

2011/03/03

Zer ein martxoan?



Kaixo berbalagunok!

Jadanik iritsi zaigu martxoa eta honekin batera Inauteriak. Prest al dituzue mozorroak edo urtero legez azken egunean bildutako edozer eramango duzue soinean?

Hotza itzuli den arren berbalagunok badugu bai nora joan!

Ondo segi!