2016/01/25

Otsailaren 20an, berbalagunok sagardotegira goaz.



Kaixo, Berbalagunok.
Berbalagunok, urtero lez, sagardotegira goaz. Getxoko EGIZUkoekin batera aurten ere antolatuko dugu. Iruneko OLA sagardotegira joango gara (Orain dela urte batzuk hara joan ginen eta ederra da). Aurretik, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriari bisita egingo diogu; eta bazkaldu ostean, kantatzeko aukera egongo da.
Otsailaren 20an izango da, larunbatean. Hauxe plana:


9:45 Autobusa Algortako Telepizzan
10:00 Autobusa Erromoko eskoletan
10:15 Santutxu (Txurdinagako kiroldegian)
12:00 Albaola Itsas museoa
14:30 OLA Sagardotegia (Irun)
20:00 Etxera buelta

Oharrak:
– Prezioa: (autobusa, museoa eta sagardotegia)
43 € / 40 € Bizarra Lepoaneko bazkideak eta Berbalagunak
24 € / 20 € Bizarra Lepoaneko bazkideen eta Berbalagunen seme-alabak
– Izena emateko: lehenbailehen! berbalaguna@aek.eus
– Behin izena emanda dirua non ingresatu esango dizuegu.

Anima zaitezte, ondo pasatuko dugu-eta!

2016/01/12

Berbalagunon topaketa, larunbat honetan, urtarrilak 16.





Urte berri on, berbalagunok.

2016rako asmo asko ditugu, baina horretarako zuen laguntza, aholku eta proposamenak nahi eta behar ditugu. Horretarako, bilera baterako konbokatu nahi zaituztegu. Kafe eta gozoki batzuen bueltan zuen iritzia jakin nahi dugu, zenbait konturi buruz. Hauek, hain zuzen:

  • Berbalaguneko Plangintza. Markatuta ditugun helburuak lortzeko ideiarik baduzue? Zer egin? Hurrengo urterako besteren bat sartuko zenukete? Zer egin dezakezue zuek?
  • Ekintza Plana: aurreikusten ditugunak, bestelako proposamenik, aurrera eramateko zer egin.
  • Kideen arteko komunitatea (berbalagunak, euskaldunak,...): Mintzatu.com, bestelako ekimenak.
  • Bestelakoak.
Noiz? Urtarrilaren 16an, larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Lizardi euskaltegiko 3. solairuan (Perro kalea 1).
Etortzeko asmoa baduzue, bidali mezu bat berbalaguna@aek.eus helbidera. Mila esker.