2016/01/12

Berbalagunon topaketa, larunbat honetan, urtarrilak 16.





Urte berri on, berbalagunok.

2016rako asmo asko ditugu, baina horretarako zuen laguntza, aholku eta proposamenak nahi eta behar ditugu. Horretarako, bilera baterako konbokatu nahi zaituztegu. Kafe eta gozoki batzuen bueltan zuen iritzia jakin nahi dugu, zenbait konturi buruz. Hauek, hain zuzen:

  • Berbalaguneko Plangintza. Markatuta ditugun helburuak lortzeko ideiarik baduzue? Zer egin? Hurrengo urterako besteren bat sartuko zenukete? Zer egin dezakezue zuek?
  • Ekintza Plana: aurreikusten ditugunak, bestelako proposamenik, aurrera eramateko zer egin.
  • Kideen arteko komunitatea (berbalagunak, euskaldunak,...): Mintzatu.com, bestelako ekimenak.
  • Bestelakoak.
Noiz? Urtarrilaren 16an, larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Lizardi euskaltegiko 3. solairuan (Perro kalea 1).
Etortzeko asmoa baduzue, bidali mezu bat berbalaguna@aek.eus helbidera. Mila esker.

No hay comentarios: