2010/05/26

ibilaldia 2010

Badator Ibilaldia!

Euskaldun! Ez dago aitzakiarik igande honetan Bermeon daukagun hitzordu honetara ez joateko.

Ez garraio eza: Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu igandean Bermeora hurbildu nahi duen ororentzat. Geraldien murrizketari esker, Bermeora ohikoa den baino lehenago heltzeko aukera izango dugu. Euskotrenek, denon mesederako, joan-etorri txartelak erostea gomendatzen du. Informazio gehiago hemen

Ez aspertuko ote zaren beldur: begiratu Ibilaldia 2010 eko egitaraua ea zer irdutzen zaizun! ziur nago interesatzen zaizun gauza bat baino gehiago topatuko duzula. Begira begira! Egitaraua

Ez eguraldi txarra. Euskalmeten arabera, igande honetan, ez du euririk egingo, eta aurreko egunekin konparatuta, tenperaturek gora egingo dute. Eguzkiak ez du gogor joko, lainoak egongo baitira. Informazio gehiago hemen

anima zaitez! euskarak luzatzen dizun gonbidapena onartu eta egunaz gozatu!

Informazio gehiago: abestia, mapak, logoa, argazkiak… http://www.ibilaldia.com-en

2010/05/13

mintza eguna 2010


Ba al dakizue Berbalagunok ere gure eguna daukagula? Bai, Berbalagun eguna edo Mintza eguna. Ondo pasatzeko, euskaraz gozatzeko eta jendea ezagutzeko aitzakia ezin hobea dugu egun hau, baita proiektu honetan parte hartzen dugun guztiontzako omenaldi eta saria.

Aurtengoa Arrasaten izango da, eta jende asko espero dugu, zorionez, gero eta berbalagun gehiago baitago. Bilbotik joan nahi duzuenontzat autobusa antolatzen saiatuko gara (beti ere, kontuan izan beharko dugu joaten direnen kopurua nahikoa dela autobusa betetzeko) 10 eurotan

Egitaraua hemen duzue:

11:00etan Ongi etorri berbalagun guztioi eta hamaiketakoa denontzat plazan.

12:00etan Ibilaldi gidatua Arrasatetik

13:30etan Kalejira ( berbalagun guztiok dantzan herria zeharkatuko duen kalejiran)

14:30etan Bazkaria herriko plaza nagusian (20 eurotan)

15:30etan Sari banaketa berezia

16:00etan Erromeria KATAIA taldearekin

Bazkari txartelak eta autobusa ordaintzeko azken eguna maiatzaren 21a. Izena ematearekin batera (idatzi telefonoa),ordaindu beharko da.

Gogoratu! bazkaria + autobusa: 30 euro

Izena emateko:

Lizardi euskaltegian ( Txakur kalea1, 1.pisuan)

Indautxu euskaltegian (Urkixo 88, 1.pisuan)

Zorrotzako euskaltegian (Zalbidea 7, behea)

Iralako Urtats euskaltegian (Kirikiño 22)