2015/04/21

Ostiral honetan Txotxindau 2015 Indautxu AEK-n

Ostiral honetan Txotxidau sagardo jaia izango da Indautxu AEK-n. Urtero lez berbalagunak gonbidatuta gaude. Gehiago esango nuke, gu gabe ez dago jairik!
Gogoan izan, sarrera behar duzuela; han bertan erostea dago edo aurretik.
Infromazioa:
Indautxu AEK
Urkixo zumarkalea 88
indautxu@aek.org
944413474
Ondo pasa eta zintzoak izan (ala ez zuek ikusi).

2015/04/15

Berbalagunon 2474. km-a, Korrika 19n


Zorionak, Berbalagunok. Korrika 19n izandako kilometroa zoragarria izan zen. Zorionak, Lourdes eta Manuela! Zuek bai merezi zenuten lekukoa eramatea! Aurreko astetik, urduri; ez dakit lo egin zenuten ere. Manuelak deitu egin zigun konprobateko ez zela broma. "Zergatik guk?" Eta Korrika pasa ondoren, gaueko 11:30ean,  hauxe Lourdesen mezua:"Eskerrik asko benetan. Hunkigarria izan da. Inoiz ez dugu ahaztuko. Musu handi bat".
Merezi zuten ala ez? Baiezkoan gaude. Musu handi bat zuentzat ere bai.