2013/04/18

20. ESAERA ZAHARREN TXAPELKETA


Esaera Zaharren Sopelako Txapelketak apirilaren 27an, 20. edizioa ospatuko du, AEKren ekimenez  eta “Non zaldarra, han atzamarra” lelopean.
Bertsoak eta atsotitzak elkartzea eta primeran pasatzea da ekitaldiaren oinarria eta bi saio ditu:

Goizean 11:00etatik aurrera, parte-hartzaileak multzoka banatu eta nor bere ibilbideari lotuko zaio, tabernaz taberna, musika-giroan. Zeregina izango dute ALBEko kideen bertso idatziak entzun eta, bakoitzaren azpian gordetzen den esaera zaharra zein ote den erabakita, atsotitza asmatzea eta zuzen esatea. Horrela, multzoetatik talde bana sailkatuko da: puntu gehien eskuratutakoa, hain zuzen.
Ondoren, 15:00ak aldera, herri-bazkaria izango da, Sopelako frontoian. Bazkalostean, berriz, final-erdiak eta finala jokatuko dira, ia-ia goizeko modu berean; izan ere, oraingoan bat-bateko bertsoak adituko dituzte taldeek, noren eta Ane Labakaren zein Xabier Amurizaren ahoetatik. Sariak, ederrak: asteburua landetxe batean irabazleentzat; 4 pertsonarentzako afariak finaleko enparauko taldeentzat.
Behin lehiaketa amaituta, erromeriaz gozatuko dugu, Dangiliske Plaza dantza taldearen eskutik.

Izen emateak
Lehiaketan taldeka hartzen da parte: 2, 3 edo 4 lagunek osa dezakete taldea eta izena eman behar da apirilaren 22a baino lehen, telefonoz (618.57.44.45 / 695.77.40.15) edo posta elektronikoz (jose-p@aek.org / aitor-f@aek.org ). Inskripzioak 10 euro balio du taldeko eta bazkariak 20 euro pertsonako.

2013/04/15

TXOTXINDAU 2013



Ostiral honetan, apirilak 19,  euskaltegia sagardotegi bilakatuko dute Indautxuko AEK euskaltegian. Izan ere, 20:00etan hasita, Txotxindau jaiaren 9. edizioa antolatuko dute: musika, jolasak... eta jakina, sagardoa! Guztiak 12 euro besterik ez!

Aldez aurretik izena ematea komenigarria da. Informazio gehiago edota izena emateko, Indautxuko AEK-ko (Urkixo zumarkalea 88, 1. Bilbo) euskalakariekin jarri harremanetan: 94 441 34 74 / indautxu@aek.org
Egin txotx Indautxuko AEKn!
 
EGITARAUA

20:00etan hasiera mundiala.
20:15ean txotx, kupelak hustu arte.

Sagardotegiko menua (edo): txorizoa, piper gorriak, tortilla, odolostea, gazta, intxaurrak, irasagarra, txuleta (zeuk ekarriz gero) eta... jakina, sagardoa!

Adimenari eta gorputzari eragiteko probak: bertso-kanta lehiaketa, txinga eroatea, imintzioka eta, final ikusgarrian, zaku lasterketa.
Bosteko taldeak egingo dira; talderik ez baduzu, lasai, bertan egingo ditugu eta.

Eta hori guzti hori girotzeko, karaokerik ez, rockanrolik ez, bakailaorik ez, ezta tekno-punkik ere, saltsarik? Ezzzzz! Beyoncé edo Bisbal ere ez.....

Trikitixa eta alboka!

Gora erromeria eta akabo buleria!
Eta ez ahaztu pololoak eta txapelia!