2020/10/22

Zurbaran eta Uribarriko berbalagunak, berriro martxan.

 

 

Zurbaran eta Uribarriko berbalagun taldea, jakingo duzuenez, hileko azken ostiraletan batzen dira, eta gonbitea egiten diote auzoari beraiekin batzeko. Orain, egoera ikusita, aprobetxatuko dute Euskaraldiaren mahai bat jartzeko. Badakizue non egongo diren, betiko lekuan.

2020/09/24

Bilboko Berbalaguna, martxan. 2020-2021

 

Bilboko Berbalaguna martxan dago. Euskaraz bizi, praktikatu, probatu, ahalegindu nahi baduzu, baita lagun berriak egin ere, zatoz gurekin. Izena emateko erraza duzu whatsappa bidali edota sakatu esteka honetan eta eman izena https://labur.eus/eBXn6




 

 

2020/07/07

Bilboko Berbalaguna, oporretan.


Aurten, inoiz baino gehiago, merezi ez dakit, baina oporrrak behar ditugu. Baina ez kezkatu, irailaren 15ean berriro egongo gara zuekin bueltan. Ikasturte interesgarria bezain garraintsua dugu aurretik, erronka asko: Euskaraldia, korrika,... Berbalagunok hor egongo gara euskara ahoan, praktikatzen eta bizitzen gure hizkuntza.
Ondo pasa eta zaindu, denok osasuntsu behar zaituztegu eta.
Birusak #EzGaituMututu
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

2020/06/16

BIRUSAK EZ GAITU MUTUTU!



Martxoaren 15ean, koronabirusak sortutako alarma-egoera indarrean sartu zen Hego Euskal Herrian. Biharamunean, martxoaren 16n, mintzapraktika-egitasmoak egoera berrira egokitzeko eta bezero zein erabiltzaileei aukerak eskaini ahal izateko, AEKren PRAKTIKATU zerbitzuak birusak #EzGaituMututuko kanpaina abiatu zuen.

Hasieratik, konfinamenduan euskaraz praktikatzeko eta bizitzeko tresnak sortu genituen: aholku- eta baliabide-sortak, euskarri berriak, bideo tutorialak... Horrekin batera, PRAKTIKATUren online eskaintza garatu dugu: itxialdian, mintzataldeak modu telematikoan aritu dira; topaketa birtualak bideratu ditugu; lehiaketak, tailerrak edota erronkak antolatu ditugu; Autu-Mautuak eskaini ditugu, gai zehatzei buruzko online solasaldiak. Arazoa aukera bilakatu dugula esan daiteke, eta, jasotako balorazioak ikusita, datorren ikasturtean horiek guztiak gure eskaintzaren barruan egongo dira.

Gaur, ekainak 16, hiru hilabete bete dira kanpaina abiatu genuenetik. Bi aste falta zaizkigu ikasturtea amaitzeko, baina gure helburua bete dugula harro esan dezakegu: BIRUSAK EZ GAITU MUTUTU! 

Berbalagunon V. autumatua , pasa den astean sasoiko azkena.



Pasa den asteazkenean iksturteko aazken autu-mautua burutu genuen, 5.a hain zuzen ere. Xabier Atetxe eta Pello Bilbaorekin elkartu ginen, hura Team-Ineos-eko prestatzailea eta hau Bahrain-Maclaren taldeko txirrindulati profesionala. Jitsin egindako hitzorduan txirrindularitzaz eta zikloturismoak egin genuen berna modu atsegin , baina interesgarrian.
Sasoiko azkena esan dugu, dena dela autu-mautuan bertan hurrengo urtean gehiago egiteko konpromisoa hartu genuen.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

2020/06/05

Datorren asteazkenean Berbalagunon V. autu-mautua: Pello Bilbao eta Xabier Artetxe



💡Datorren asteazkenean, 18:30ean, 🕡 amaiera emango diogu ikasturteko honetako Berbalagunon autu-mautuei. Baina ez kezkatu bonbazia handian amaituko dugu bi gonbidatu paregabeak izango ditugu eta. Pello Bilbao gernikarra Astana 🚴🏼 taldeko txirridularia eta Xabier Artetxe Team Ineos 🚴🏼‍♀️ taldeko kirol zuzendaria. Argi dago txirrindularitza izango dugula hizpidea: Tourra, Giro, itxialdia, errodilloak eta zuek nahi duzuen guztiari buruz egingo dugu berba.
Izena emateko, 📲 whatsappa bidali 607530132 telefonora zure izen-abizen eta posta elektronikoarekin. Gogoan izan JITSI 💻 programaren bidez egingo dugula, beraz zalantzaren bat baldin baduzu gurekin jarri kontaktuan.
Datorren urtean gehiago egingo ditugu itxialdia egon ala ez.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

2020/05/29

Datorren asteazkenean Berbalagunon IV. autumautua. Birusak#EzGaituMututuko


Datorren asteazkenean, ekainak 3, Berbalagunon IV. autu-mautua egingo dugu. Oraingo honetan Saharan dabilen lagun batekin, Tarfayan hain zuzen ere. Andoni Irigoien elgaibartarra Deustun bizi eta Berbaizu euskara elkarteko kidea da. Itxialdiak Sahara aldean harrapatu zuen Gambiarako bidaia baten bueltan, bizikletaz, eta bere ibilbidea jarraitzeko blog hau sortu du: www.pedalboka.com 
Txirrindularia eta bidaiaria ez ezik, Andoni musikaria ere bada, eta Afrika aldera alboka eraman du soinean. Horietaz eta zuek nahi duzuen guztietaz hitz egingo digu Andonik, datorren asteazkenean 18:30ean. Parte hartu nahi baduzue bidali whatsappa zuen izen abizenekin eta posta elektronikoarekin 607530132 telefonora.
Jitsiren bidez konektatzeko zalantzaren bat baduzu, ez kezkatu guk lagunduko dizuegu.
Birusak #EzGaitutuMututuko
#PraktikatuetaBizi
#Bilbo

2020/05/27

III. autu-mautuaren playlista, Josu Aranbarri. Birusak #EzGaituMuttuko




Gaur arrastian Berbalagunon Autu.mautua izan dugu, hortik Playlist hau atera dugu. Gauza asko ikasi ditugu eta musika asko deskubritu. Gozatu musikaz.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi



2020/05/26

Berbalagunon III. autu-mautua: solasean Josu Aranbarrirekin (Piztiak) musikaz. Birusak #EzGaituMututuko



Bihar, 🗓️maiatzak 27, 🕡18:30ean beste Berbalagunon autu-mautu bat (III.a) izango dugu Josu Aranbarri Piztiak taldeko baxu-jolearekin🎸. Itxialdiko soinu-bandaz🎧, gustuaz eta zuek nahi duzuen guztiaz🎼. Izena eman whatsappa idatziz zuen izen-abizenak eta posta elektronikoarekin 607530132 telefonora.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi

2020/05/25

Bilboko Berbalaguna, berriro martxan. Birusak #EzGaituMututuko






Kaixo, Berbalagunok. Jakin badakit batzuk hasi zaretela berriro batzen itxialdiaren aurreko egoerara nolabait bueltatuta💪. Guk orain arte ez dizuegu ezer esan, baina jadanik ahal den neurrian bueltatzeko garaia heldu dela uste dugu👩‍👩‍👧‍👧. Hori bai, osasunak beti gure lehenengo kezka izan behar du, horregatik kalean batzeko aholkatu nahi dizuegu osasun-agintariek ezarritako babes pertsonaleko eta distantzia fisikoko arauak errespetatuz betiere😷🛀.
Orain zuen esku dago, baina berriro bueltatzen hasten bazarete, bidali mesedez argazki bat📷🤳🏼.
Ez etsi, euskarari eutsi.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi

2020/05/22

Berbalagunon III. autu-mautua, Josu Aranbarri Piztiak, entzun. Birusak #EzGaituMututuko.



Datorren asteko autu-mautuan, Josu Aranbarri izango dugu gurekin. Piztiak talde ondarrutarraren baxo-jotzailea eta musikagilea. Piztiak taldea ez duzuela ezagutzen, bada, hor duzue Spotify zerrenda egunean jartzeko.
Bego musika, gugan bizi bedi.
Birusak #EzGaituMututko
#PraktikatuetaBizi
GERATUETXEAN

2020/05/21

II. eta III. Berbalagunon Autu-mautuak, prest. Birusak #EzgaituMututuko.





Datorren bi astetarako Bebalagunon autu-mautuak antolatuta ditugu jadanik. Zein baino zein desberdinago. Datorren astean, maiatzak 27,  Josu Aranbarri izango dugu gurekin. Piztiak taldeko baxu jole eta konposatzaile, baita margolaria ere.
Ekainaren lehenengo astean, berriz, Andoni Irigoien. Saharatik konektatuko zaigu Andoni, Gambiarainoko bidaia baten bueltan zebilen itxialdian harrapatu zuenean.
Gainera hemen duzue, atzo,  Lutxo Egiarekin izan genuen hitzorduaren une bat.
Gogoan izan autu-mautu guztiak Jitsiren bidez egiten ditugu.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/15

Berbalagunon II. autu-mautua, Lutxo egiarekin. Birusak #EzGaituMututuko.



Aste honetako autu-mautu arrakastatsuaren ondoren, datorren astekoa  antolatzeari ekin diogu. Oraingo honetan Lutxo Egia idazle eta kulturgilea izango dugu gurekin. Itxialdian irakurtzen ari garenaz edo irakurri beharko genuenaz, liburuez, baita kulturgiletzaz: zer da, nortzuk dira, zer egiten duten,... Beti bezala Jitsiren bidez egingo dugu.
Beraz, maiatzaren 20an, asteazkenean, 18:30ean, hitzordua duzu gurekin.
Izena emateko bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin 607530132 telefonora.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN



2020/05/14

Berbalagunon 1. autu-mautua, atzo arrakastatsua. Birusak #EzGaituMututuko


Atzo, Berbalagunon 1. autu-mautua egin genuen, eta arrakastatsua izan zen oso. 9 lagun hitzaspertu ederrean ibili ginen garagardoaren gainean, Mario Birretirekin (zenbat dakien eta zenbat ikasten dugun berarekin). "Garagardo hoberena, eskuetan duguna" horixe izan zen azpimarratu ziguna, berdin dio alkoholdun edo bakoa izatea. Berak, jakina, bere iritzia eman zigun ahoan bilorik gabe.
9 lagun egon ginen, Bego bi (bata Trentotik konektatu zitzaigun, bertan konfinatuta dago eta), Maria, Arkaitz, Ana, Isabel eta Silvia. Arantxak kale egin zuen azken unean, pena, oso interesgarria izan baitzen han esandakoa.
Hurrengoetarako ideia berriak  apuntatu genituen, garagardoak soka luzea omen du gure berbalagunen artean (berbalagunak ez direnak ere gonbidatuta zaudete).
Bihar hurrengoa iragarriko dugu: Lutxo Egia, literaturaz eta kulturgintzaz. Adi egon izena emateko.

Birusak #EzGaituMututuko
#AutuMautuak
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN


2020/05/13

Bilboko Berbalaguna, parte-hartzaileen gogobetetze maila. Birusak #EzGaitutuMututuko



Zorionak, berbalagunok!
Zorionak zuei guztioi, zeren egin duzuen balorazio on hori zuen buruari egindakoa baita. Bilboko Berbalagunon asebetetze inkestaz ari naiz. Martxoaren 9an abiatu genuen galdeketa, eta hemen datuok:
  • Berbalagunek oso ondo/bikain baloratu dituzte: taldearen puntualitatea, giroa, euskara maila eta parte hartzea. Horretaz gain, dinamizatzailearekin komunikazioa bermatuta dagoela adierazi dute.

  • Hobetzekotan (beti dago hobetzeko) hauxe aipatu da: batetik, nahiz eta euskara gehiago erabili, erabilera handitzeko tartea badagoela; bestetik, orain arte egindako lana zein ekintzak onak iruditu arren, zenbait proposamen luzatu dute: poteoak, erlaxatzeko tailerrak (yoga, adibidez), kirola, mendi irteerak, irristaketa, kontzertuak, argazki tailerrak, Gurasolagun taldeak. Beste batzuek, aldiz, arratsaldez eta asteburuetan (Mintzodromoa, esaterako) ekintza gehiago antolatzea proposatu dute.
  •  Parte hartzaileen balorazioan orokorra (8,4) BIKAIN.
Mila esker zuen parte hartzeagatik.


OHARRA: Inkesta martxoaren 9an abiatu zen COVID-19 birusaren alarma egoera hasi baino aste bat lehenago. Horrek programen egokitzapena ekarri zuen, eta gaur egun, talde gehienak online elkartzen dira.


Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN
 

2020/05/12

Bebalagunon 1. autu-mautua, Mario Birreti. Bihar. Birusak #EzGaituMututuko

Bihar izango da lehenengo autu-mautua. Ez galdu aukera, leku gutxi dago eta. Jitziren bidez egingo dugu. Zalantzaren bat baduzu, bidali whatsappa.
#AutuMautuak
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/05/08

Berbalagunon 1. autu-mautua, Mario Birreti. Birusak #EzGaituMututuko.


Beste aukera bat dakarkizuegu mingaina astintzeko etxetik. Berbalagunon Autu-mautuak eman diogu izena. Solasaldiak, berbaldiak, hitz-aspertuak, hizketaldiak dira autu-mautuak. Modu ez-formalean jarduteko hitzorduak. Edonork parte har dezake: berbalagun, euskara ikasle edo Bilboko edozein euskaldun.  Jitsiren bidez egingo dugu. Parte hartzeko ordenagailu bat izan behar duzu mikrofono eta kamerarekin (baita internet konexioa ere), besterik ez. Tabletaz eta mobilaz ere egitea dago, baina aplikazioa instalatu behar duzu.
Lehenengo autu-mautua datorren asteazkenean izango da,  maiatzak 13, 18:30ean. Mario Birreti izango dugu gurekin (La Catedral de la cervezakoa) itxialdian edaten dugun garagardoaz hitz egiteko eta oro har zuen galderak erantzuteko.
Hurrengo asteetan, Lutxo Egiarekin (literaturaz eta kulturgintzaz), Piztiak taldeko Josu Aranbarrirekin (musikaz), Arkaitz Estiballesekin (bertsolaritzaz), eta gehiagorekin hitzordua izango dugu, autu-mautu hitzordua. Ez galdu.

Izena emateko bidali whatsappa izen-abizen eta posta elektronikoarekin 607530132 telefonora.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN


2020/05/05

Euskal Herriko Topaketa Birtuala, arrakastatsua. Birusak #EzGaituMututuko



Aurreko igandean, maiatzaren 3an, Euskal Herriko Topaketa Birtuala egin genuen Praktikatu AEK-k antolatuta. Bilboko Berbalagunok ez genuen hutsik egin, ea baten bat ezagutzen duzuen bideo honetan. Mundu osoko euskaldunak batu ginen euskaraz aritzeko ordu betez. Hain ondo atera zen, ezen hurrengo erronka Bilbon antolatzea baita. Animatzen al zarete? Bada, hurrengo egunetan zehazten joan gara.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi

2020/05/04

Etxealditik Euskaraldira #8. Prest al zaude zure bizipenak partekatzeko? Birusak #EzGaituMututuko




Etxealditik Euskaraldira ekimena amaitzeko, Kike Amonarriz eta Rita Aldabaldetrekuk egindako proposamena gogoan duzue?! Oinarrian hau proposatzen ziguten: bihar, maiatzaren 3an, ekimenean parte hartu dugun guztion bizipenekin sareak betetzea.
Horrela, alde batetik, Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartu duen komunitatea bistaratuko dugu, komunitate hori osatzen duten kideek elkarren berri izateko aukera zabalduz, eta, beste alde batetik, birtualki bada ere, komunitate horren baitan sortu diren pentsamenduak, sentimenduak, lorpenak… gainontzeko guztiei jakinaraziko dizkiegu.
Birtualki bada ere, zabaldu ditzagun, bada, gure sentipen, pentsamendu, lorpen…edo dena delakoak mundura!!!
Hasi al zarete zerbait pentsatzen, zerbait egiten? Gogoratu, bihar, zuen sareetara igotzea!
Baditugu, jada, zenbait lagunen ekarpenak. Ikusi, ikusi!!!
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEA

2020/04/30

Etxealditik Euskaraldira #7. Partekatu asteon izan dituzun bizipenak. Birusak #EzGaituMututuko



Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak? Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator.
Ez da gaur egitekoa…gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!! Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea da gure nahia.
Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea eskatu nahi dizugu: bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuna sortu eta sare sozialak, balkoiak eta lehioak erabili ditzagun partekatzeko.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEA

2020/04/29

Euskara Praktikatzeko Topaketa Birtuala, bihar izena emateko azken eguna. Birusak #EzGaituMututuko



Bristol, Yokohama, Soraluze, Alkoi, Montevideo, Zarrakaztelu, Mutriku, Jugo, Erandio, Mosku, Zestoa, Balmaseda, Astigarraga, Tafalla, Helsinki, Laudio, Sopela, Terrassa... Leku askotatik ari zaigu jendea animatzen.  Ez lagunok, EUSKARAK EZ DU MUGARIK! TOPAKETA BIRTUALA 😊
Bihar, apirilak 30, da izena emateko azken eguna.
EMAN IZENA HEMEN: https://labur.eus/OdgUg
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN


Etxealditik Euskaraldira, #6 Euskarazko zinea gure egongelan. Birusak #EzGaituMututuko



Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontumoldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak.
Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin dugu zinema aretoetara joan, baina ikus ditzagun euskarazko filmeak eta tartea har dezagun ingurukoekin filmeen gainean aritzeko.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN



2020/04/28

Etxealditik Euskaraldira, #5 Erosketetan, lehen hitza euskaraz. Birusak #EzGaituMututuko



Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila.
Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… saiatuko gara?
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN


2020/04/27

Etxealditik Euskaraldira, #4 Etxeko zaintzaile, laguntzaile, hornitzaileei eskerrik asko. Birusak #EzGaituMututuko



Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik.
Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.
Eta egunero egin ohi dugun modura, mezuak zabaltzerakoan @euskaraldia aipatuz eta #EtxealditikEuskaraldira etiketatuz parteka ditzagun.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN
 

Kronika Lehiaketa, Bego Altuna II. Birusak #EzGaituMututuko




Begoren bigarrena dugu hemen berrogeialdiaren gaineko erronkari erantzunez.
 😊👏👏.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN


2020/04/26

Etxealditik Euskaraldira, #3 Gonbidatuko dugu euskara gure mahaira. Birusak #EzGaituMututuko



Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?!  
Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!
Eta gogoratu: Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko!
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/25

Etxealditik Euskaraldira, #2 Pintxopotea euskaraz! Birusak #EzGaituMututuko



Larunbata lagunekin lasai biltzeko egun aproposa izaten da. Etxealdian egon arren, hitzordu horiei eusteko saiakera egingo dugu, birtualki bada ere?!
Hona hemen gaurko proposamena: deitu lagunei eta bildu euskarara! Lagunekin egiten ditugun “sareko bilkura” horiek euskaraz egin ditzagun. 
Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko!
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/24

Etxealditik Euskaraldira #1 proposamena. Birusak #EzGaituMututuko.



Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!
Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/23

Etxealditik Euskaraldira, nabigatzaileak euskaraz. Birusak #EzGaituMututuko

Irudia 

Beste pausu bat Euskaraldiarantz etxealditik. Hemen argibideak gure gailu eta nabigatzaileak euskaraz jartzeko: https://www.lehenhitza.eus/
Bihartik lehenego pilulak adi egon.
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi 
#GERATUETXEAN

Kronika Lehiaketa, Bego Altuna. Birusak #EzGaituMututuko



Begok hauxe bidali digu berrogeialdiaren gaineko erronkari erantzunez. Gainera, mehatxatu digu beste bat laster izango dugula 😊👏👏.
Bihar gehiago.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN


2020/04/22

Etxealditik Euskaraldira, puntu urdinak balkoira. Birusak #EzGaituMututuko



👀 Emango al diogu ikusgarritasuna #EtxealditikEuskaraldira ekimenari? 👁

   1. Jarri koloretako puntu bat zure etxeko leihoan edo balkoian. Nola? Piztu irudimena eta sortu puntu hori etxean duzun materialarekin: kartulinak, errotulki eta margoak, oihal zatiak... ✂📐🖊 🔴⚫🔵⚪

   2. Jarri goiko argazkia whatsappeko profil irudian. 📲

Guzti honekin «Etxealditik Euskaraldira» ekimenean parte hartzen ari zarela adieraziko dugu!
Nik egin dut jada, zeren zain zaude zu? 👂🏼👄

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/21

Itxialditik Euskaraldira, eta zuk norekin egiten duzu euskaraz? Birusak #EzGaituMututuko




Eta zuk norekin eta nola egiten duzu euskaraz? Hausnartzeko sortu zure mintzagrama eta ekin aldaketari!
Berbalagunok ere Euskaraldiarako prestatzen ari gara. 🙂

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/20

Itxialditik Euskaraldira. Birusak #EzGaituMututuko



Berriro bueltan gaude. Hasteko ezin modurik hobean, Itxialditik Euskaraldira ekimenarekin, urte amaieran egingo dugun Euskaraldiari begira aurreberoketa egiteko. Ohitura aldaketa etxetik hasten delako, euskara gehiago,gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko gure ohiko hizkuntz ohituren gainean pentsatu behar dugu, eta behar edo nahi badugu horiek aldatu, astintu edota finkatu behar ditugu. Horretarada dator Itxialditik Euskaraldira ekimena. Apirilaren 27an hasi eta 7 egunean ibiliko da. Aurkezpen bideoa ikusi eta adi egon, hurrengo egunetan gehiago jakinaraziko batizuegu. Eta puntu urdinak prestatzen hasi. Zer den hori? Bada, bideoa ikusi.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GeratuEtxean



2020/04/15

Kronika Lehiaketa, Maitane Jorajuria. Birusak #EzGaituMututuko




Kronika lehiaketaren bigarren alea jaso dugu. MAITANE JORAJURIAk  bidali digu, "Nire itxialdia" du izena eta Boubi du protagonista. Ausarta deitu ahal didazue, baina Boubi pertsonaiak gogora ekarri dit Iparraldetik etorritako eta Bilbon bizi den  Bilboko Berbalaguna. Polita eta xumea: ederra.
Mila esker, Maitane.

Anima zaitezte eta zeuek ere bidali kronikak: argazkiak, testuak, grabazioak, bideoak eta abar.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GEATUETXEAN


2020/04/14

Kronika Lehiaketa, Ainhoa Arazulea. Birusak #EzGaituMututuko

Kronika lehiaketaren lehenengo alea jaso dugu. Ainhoa Araluzeak bidali digu eta irakurri bezain laster Joseba Sarrionaindiaren "Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak". Kasu honetan gure hitzak aurkitu ditugu Ainhoaren idatzian, geuk idatz genitzakeen trankil-trankil. Gozatu irakurtaldiaz:
 
Nire etxeko balkoitik

Egunak dira etxean konfinatuak izan ginenetik eta jada, etxeko izkina guztiak atondu ditugu. Gogaituak gaituen egoera honi aurre egiteko, jarreraz erantzun eta bakoitzaren izaera gutxika azaleratuz goaz.


Modan dago “aspertua” egotea, baina zintzoki, ni ez nago asperturik. Egia da aukera izatekotan, kalera irtengo nintzatekeela, ez dut ukatuko, baina ez da aspertua egotea erabiliko nukeen berba. Egun luze, labur, alai, triste, errepikakor, aldakor eta milaka aditzondok jarraiki dituen hauetan, denbora soberan dagoela diogu. Nik denbora faltan dut batzuetan.


Kexu egitearen erraztasuna agerian dago. Situazioaren alde txarrak ateratzea aise egiten da eta alderdi onak azaleratzea aldiz, zail. Honekin ez dut esan nahi, inondik inora, momentuaren kritika egin behar ez denik, baina mesedez, irizpideak ematerakoan izan gaitezen fidelak.


Dirudienez, jendearen bizitza guztiz aldatu da konfinamendua dela eta. Nik espiral berdinean gaudela esango nuke, gure bizitza kontrolatzen duen puntu baten inguruan progresiboki biraka. Aldatu baino, kausitu egin dira errutinaren normaltasunak ezkutatzen dituen hainbat faktore. Bakoitza bere egoeraren beldur, bere etxeko azalera aztertu eta izu da. Zelan ez ikaratu, hori baita espiraleko puntuak duen tresna indartsuena. Artegatu eta bakoitza bere buruaz arduratzen da soilik, arazoaren oinarriaren jabe izan gabe. Bista norberari kalte egiten dionetik at jartzean, miope bihurtzen gara.


Esan digutenez, pandemia honek bere gailurra du, baina gutxika konturatuz goaz, auzia ez dela mendiaren goia, baizik eta hura sostengatzen duen prozedura oso bat. Tontor horrek bere tratamendua izan du, modu baten edo bestean izatera heldu den forma, altuera eta materia garatu duena. Higidura orogeniko honekin irudikatzen dugu afera. Higidurak lurrazalean eragitean, lurreko parte batzuk jaiki egiten dituen modura, posible da beste batzuk hondoratzea. Gailurraren euskarri diren plaka zurrunak moduan, bata bestearen gainean jartzera bideratuta dauden apokalipsi horretan, azpian hondoratzen direnak beti dira berdinak.


Dagoeneko, irakurri dut liburu bat eta beste bat hasi, masterreko azterketak eta lanak burutu ditut eta master amaierako lanari ekin diot, zeinu hizkuntza eta frantseseko online bidezko beharrak eguneratuak daramazkit, oposaketen apunteak estudiatu, puntuz egiten nagoen manta ia bukatu, musika errepertorioa luzatuz doa, gimnasia egunerokotasun bihurtu da … Orduak pasatu ditut gelako mahai aurrean jesarririk. Gurpilezko aulki horietako bat daukat, non bueltak eman eta eman espirala irudikatzen dudan.


Alarma egoera aktibatu digute eta horrekin batera que comiencen los juegos del hambre y que la suerte esté siempre de vuestra parte. Dena dute posible eta adibide dira azken asteetan gertaturikoak. Aldi Baterako Enplegua Erregulatzeko Espedienteen eraginpean daude milaka langile, ehunka garbitzaileren ehuneko ehunaren gutxieneko zerbitzuak, geolokalizazioaren fenomenoa, kanporatuak izan diren beste milaka behargin, poliziaren aldetik ematen ari diren galdera gabeko erantzun bortitzak, langileen lan baldintzak, isunak eta abar. Sistema honetan betiereko bortizkeria da nagusi.


Errutinaren morroiak bihurtu gara, baina ez orain eta ez gu, bihurtu gintuzten eta errutinak berak bere ugazaba propioa du. Goizero esnatu, gosaldu, ikasi, irakurri, lan, bazkaldu, lan, ikasi, “denbora librean” gustuko dugun zer edo zer egin, afaldu, lo eta berriz hasierara. Kalera irtetearen handicapa alde batera utziz gero, sentimendua hain desberdina da?

Honezkero badakit zein den, laurogeita hamar metro karratuko nire etxeko toki gogokoena. Zoritxarrez, eguraldiaren menpe dago bertan pasatu ahal ditudan minutuen kontaketa. Baranda batez inguraturiko metro karratu bat eta erdiko balkoia. Egunak aurrera doazen heinean, metro eta erdik dimentsio izugarria hartu dute nire irudimenean. Egunak pasatu eta balkoia handituz doa.


Balkoia da auzokideon, meeting point-a. Alboko eta goiko beste metro eta erdiko espazioko mugimendua gurearen antzera, etengabea da. Bertatik, nire aldameneko lau urteko umearen gaueko adiskideak ezagutu ditut, Astotxo (astoa) eta Martintxo (hartza), ondoko ume nagusiaren zortzi urteak ospatu ditugu eta etengabeko berriak kontatu dizkiogu elkar. Balkoiak ere badu beste berezitasun bat, erriberak duen luzeran lehenengotariko etxea izateak, auzoko pertsona oro erosketak egitera doazela bere azpitik pasatzera behartzen ditu. Horrek bi-hiru minutuko berezitasunik gabeko elkarrizketak izatera gidatzen gaitu, egun hauetan indarra hartzen dutenak.


Aitortu dudan moduan, parada honetan alde positiboak daude. Familiarekin nago konfinatuta eta ahizpa nagusia faltan botatzen badugu ere, gure arteko harremana egonkorra da. Aita kaiola batean sartuta egongo balitz moduan eta ama baretasunari gogoz eutsiz, harrigarria den zerbaiten aurrean gaude, ordurako ez zaizkigu elkarrizketa gaiak bukatu. Itzela, gaurkoan, hizketan egotearen gaitasuna landua dugula argi daukat.


Erne, ez dut txarto ulertzerik nahi, badaude gauzak faltan ditudanak. Goizero, bi urteko begi handi eta irribarrezko txakurra izan nahiko lukeen umetxo eta eguerdietako super botere pilo bat dituen, bost urteko anaiarekin pasatu ohi ditudan orduen mira dut. Deustuko lagun talde nahastuen eta etorkizuneko etxetxoko bizikideen algarak bideo-dei batetik haratago, aurrez aurreko kontaktuaren falta sumatzen dut. Siesta eta sofing bi pertsonen artean egitearen hutsunea sentitzen dut. Nire herria den Kanalako lagun ororen baldintza gabeko bekoz beko eman ohi duten babesaren beharra dut. Hauen guztien eta aurretiaz aipaturikoen besarkada, bosteko, musu eta ukimena eskatzen duen edozein keinuren premia dut."


AINHOA ARALUZEA ITZA

Anima zaitezte eta zeuek ere bidali kronikak: argazkiak, testuak, grabazioak, bideoak eta abar.
#PraktikatuetaBizi
#GEATUETXEAN


2020/04/02

Indautxuko astearte arratsaldeko berbalaguna, on-line. Birusak #EzGaituMututuko




Indautxuko astearteko berbalagunok sarean batzeari ekin diote, eta hori frogatzen duen dokumentua goian duzue. Zuek guztiok ere aukera hori duzue, ez beldurtu, erraza da. Ez dakizuela zelan egin? Ez kezkatu geu esperto iaioak" bihurtu gara azken aste hauetan. Mezu bat bidaliguzu 607530132 whatsappera, eta zuekin jarriko gara harremanetan. Ez etsi, euskarari eutsi!

Bestetik, gaur, 20:00etatik 21:00etara Ondarruko berbalagun dinamizatzailea eta laguna DJ ELEPUNTO-k kontzertu zuzena emango du Instagram bidez. Ez galdu:

[ instagram.com/jimmyjazzgasteiz ]


 
Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN

2020/04/01

Egunean Behin, Bilboko Berbalagunon taldea. Birusak #EzGaituMutuutko



Hemen martxoko hoberenak Egunean Behin leheiaketan, Bilboko Berbalaguneko taldean. Irabazlea berriz  ere Amama Mari. Jadanik bi sari ditut gordeta zuretzat, Amama Mari. Eutsi gogor.
Aste honetakoa denboraldiko azkena da eta sari berezia banatuko dugu, gainera badakizue egunero zuzenean jarraitzeko aukera badagoela Youtubeko kanalaren bidez, 19:00etan. Parte hartu.

Birusak #EzGaituMututuko
#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEAN