Partekatuko ditugu asteon izan ditugun
bizipenak? Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei,
sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator.
Ez da gaur egitekoa…gaur, bihar eta etzi
prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!! Etxealdian
Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari
erakustea da gure nahia.
Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza
ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen bat edo batzuk hartu
eta zabaltzea eskatu nahi dizugu: bizipena kontatzen duen bideoa,
argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuna sortu eta sare
sozialak, balkoiak eta lehioak erabili ditzagun partekatzeko.
Birusak #EzGaituMututuko#PraktikatuetaBizi
#GERATUETXEA
No hay comentarios:
Publicar un comentario