2020/03/03

Egunean Behin Bilboko Berbalagunon taldean, lehenengo saritua.

 Gaur banatu dugu Egunean Behin jokoaren barruan sortu dugun taldearen lehenengo saria, Amama Marik Santutxuko Berbalagunak eraman du. Sarrera bikoitza martxoaren 20an egingo den Ardo Gazta Dasta Kanta ikuskizunerako, Loraldia 2020 festibalaren barruan. Martxoaren amaieran beste bat banatuko dugu sailkapeneko onenari. Izena eman ez baduzue orain arte ez kezkatu, erraza da: aplikazioa deskargatu eta whatsapp mezu baten bidez adierazi gure taldean sartu nahi duzuela. Besterik ez. Hauxe da gure telefonoa: 607530132.
Edonork parte har dezake, baina saria jasotzeko Berbalagunon datu-basean egon behar duzue, hau da talderen batean ibili.




No hay comentarios: